Zamorako Ituna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Zamorako Ituna delakoa 1143ko urriaren 5an Alfontso I.a Portugalgoa eta Alfonso VII.a Leon eta Gaztelakoak sinatutako hitzarmena izan zen, ondorioz Portugalgo Erresumaren independentzia eta Alfontsotar Dinastiari hasiera eman ziotzaion. 1139an Almorabideen aurka jazotako Ouriqueko guduan Alfontso I.a Portugalgoa garailea atera zen, emaitza hau Bragako João Peculiar artzapezpikuak Portugalgo Erresuma eratzeko mesederako izan zen. Artzapezpiku honek portugaldar eta gaztelar erregeak 1143ko urriaren 4 eta 5an Zamora hirian biltzartzea lortu zuen, Guido de Vico kardinala ere han egon zelarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jada aurretik Alfontso VII.a Gaztelakoak Zamoran onartutako portugaldar subiranotasuna, 1179an Alexandro III.a Aitasantuak berresti zuen, baina 1140 ezkeroztik Alfontso I.ak erabiltzen zuen Portugalgo Errege titutulua Zamoran berretsi zen, bertan portugaldar erregeak Guido de Vico kardinalaren aurrean Aulki Santuaren menpeko izango zela hitzeman zuen, bai eta berak nahiz bere ondorengoek Eliza Katolikoari urtero dirusaria emanen ziotela. Bestalde, Zamoran 1137ko Tuyko Ituna ere berretsi zen.