Zamorako konkordatu-espetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zamorako konkordatu-espetxea
Cárcel Real Zamora.JPG
Kokapena
Antzinako herrialdeaLeongo Erresuma
ProbintziaZamorako probintzia
UdalerriaZamora
Koordenatuak 41° 30′ 06″ N, 5° 46′ 26″ W / 41.501592°N,5.773842°W / 41.501592; -5.773842Koordenatuak: 41° 30′ 06″ N, 5° 46′ 26″ W / 41.501592°N,5.773842°W / 41.501592; -5.773842

Zamorako konkordatu-espetxea erregimen frankistaren garaian Zamoran izandako espetxe bat izan zen, delitu batengatik zigortuak izan ziren apaiz katoliko eta erlijiosoek bertan euren espetxealdia igaro zezaten aukeratu zutena.[1]

Espetxea antzinako espetxe probintzialeko pabiloi bat zen, funtzio horretarako berariaz gaitua eta gainontzeko pabiloietatik bereizia, non beste preso batzuk bizi ziren, arruntak zein politikoak.

Guztira, ehun bat apaiz edo erlijioso pasatu ziren Zamoratik, gehienak arrazoi politiko eta sindikalengatik zigortuak. Euskal erlijioso eta apaiz asko izan ziren, tartean Xabier Amuriza, gerora bertsolari eta euskararen sustatzaile izateagatik ezaguna. Honek Zamorako espetxearen oroitzapena hilezkortu zuen "Espainian behera, hor dago Zamora" izeneko bere lanean. Juan Mari Zulaika, beste laneko apaizekin batera, hiru aldiz espetxeratu zuten 1968 eta 1971 artean.[2]

Beste preso batzuk Madrildik zetozen, hala nola Mariano Gamo Moratalazeko Andre Mariaren apaiza eta Francisco García Salve laneko jesuita eta Comisiones Obreras sindikatuaren sortzailea; Bartzelonatik (Francisco Botey eta Lluís Maria Xirinacs), eta beste eskualde batzuetatik, hala nola Galiziatik (Vicente Couce, Ferrolgo Santa Marina parrokiakoa) eta Asturiasetik (Carlos García Huelga).

Espetxean Celda 211 filma grabatu zuten.[3] Egun Gaztela eta Leongo Museo Etnografikoak bertan du bere egoitza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Junquera, Natalia. (2013/11/22). «Prisioneros por la gracia de Dios» El País.
  2. (Gaztelaniaz) Campelo, Patricia. (2013-10-21). «Los curas obreros querellados contra el franquismo» Público.
  3. (Gaztelaniaz) RTVE. (2010-2-15). 'Celda 211' se rodó en la antigua cárcel de Zamora. .
Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.