Edukira joan

Zanzibarko Sultanerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zanzibarko Sultanerria
Usultani wa Zanzibar
1856 – 1964
Sultanerria
Zanzibarko Sultanerriko bandera

Zanzibarko Sultanerriko armarria

Geografia
HiriburuaHarrizko Hiria
Kultura
Hizkuntza(k)swahili
Erlijioaibadhismoa
Historia
← Aurrekoa
Omandar Inperioa
Ondorengoak →
Zanzibarko Herri Errepublika
Ekialdeko Afrika Britainiarra

Zanzibarko Sultanerria (swahiliz: Usultani wa Zanzibar, arabieraz: سلطنة زنجبار ‎, Sulṭanat Zanjībār) 1856 eta 1964 artean izen bereko uhartean zegoen estatu afrikarra izan zen.[1] Sultanerriko lurraldeak aldatu egin ziren denborarekin, eta hedadurarik handienean egungo Kenyako lurralde osoa eta Zanguebar edo Swahili Kostaldeko Zanzibar uhartedia hartu zituzten. Bere gainbeheraren ondoren, estatuak Zanzibar eta 10 km karratuko zerrenda bat Kenyako kostaldean zehar baino ez zuen kontrolatzen, Kenyako barnealdea Kenya Britainiarrak kontrolatzen zuelarik.

Omanen anexioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1698an, Zanzibar omandar jabetzetan sartu zen. Omandarrek goarnizioak ezarri zituzten Zanzibarren, Pemban eta Kilwan, eta 1832an[2] edo 1840an,[3] zenbait iturriren arabera, Said ibn Sultanek bere hiriburua Maskatetik Zanzibarrera eraman zuen. Gainera, arabiar gobernari elite bat ezarri zuen, eta iltze-landaketen garapena bultzatu zuen uhartearen eskulan esklaboa erabilita.[4] Zanzibarko merkataritza gero eta gehiago Indiako azpikontinenteko merkatarien esku zegoen, Saidek uhartean finkatzera animatzen zituenak.

1856an hil ondoren, bere semeetako bik, Majid ibn Said eta Thuwaini ibn Said, oinordekotzagatik elkar borrokatu zuten.

Independentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1861ean Zanzibar eta Oman bi printzerritan banatu ziren. Majid Zanzibarko sultan bihurtu zen bitartean Thuwaini Omango sultan bihurtu zen.[5] Sultan bezala izan zuen hamalau urteko erregealdian, Majidek Ekialdeko Afrikako esklabo-merkataritzan zuen boterea sendotu zuen. Bere ondorengoa, Barghash ibn Said, Zanzibarko esklaboen salerosketa indargabetzen lagundu zuen eta neurri handi batean herrialdeko azpiegiturak garatu zituen.[6] Hirugarren sultanak ere, Khalifah ibn Said (Khalifa I.a), herrialdearen aurrerapena sustatu zuen esklabotzaren aboliziorantz.[7]

1886ra arte, Zanzibarko sultanak Afrikako ekialdeko kostaldearen zati handi bat kontrolatu zuen, baita kontinente osoan zehar hedatzen ziren merkataritza-bideen zati handi bat ere, Kongo ibaiaren ertzean dagoen Kindu bezalako toki urrunetaraino hedatzen zirenak. Urte hartan, britainiarrak eta alemaniarrak isilpean bildu ziren, eta berriro berrezarri zuten eremua sultanaren kontrolpean. Hurrengo urteetan, europar potentziek sultanerriaren jabetza kontinental gehienak hartu zituzten. 1890ean Heligoland-Zanzibar Ituna sinatu zutenean, Ali ibn Saiden (Ali I.a) erregealdian, Zanzibar protektoratu britainiar bihurtu zen.[8]

1896ko abuztuan Erresuma Batua-Zanzibar Gerra gertatu zen, 38 minutuko iraupenekoa (historiako laburrena). Gerra horren ondorioz, Hamad ibn Thuwainiren heriotzaren ondoren Khalid ibn Barghashek boterea hartu zuen. Britainiarrek Hamud ibn Mohammed sultan bihurtzea nahi zuten, berarekin lan egitea askoz errazagoa izango zelakoan. Khalidi ordubete eman zioten Harrizko Hiriko sultanaren jauregia husteko, baina ez zuen egin, eta 2.800 soldaduko armada antolatu zuten britainiarren aurka borrokatzeko. Hauek jauregia eta hiriko beste leku batzuk eraso zituzten. Khalid erretiratu eta erbestera ihes egin zuen, eta Hamud modu baketsuan jarri zuten sultan.[9]

1963ko abenduan Erresuma Batutik independentzia lortu zuen eta sultanak zuzenduriko monarkia konstituzional bihurtu zen.[10] Hau, Jamshid ibn Abdullah, Zanzibarko Iraultzak hilabete beranduago eraitsi zuen. Jamshidek erbestera ihes egin zuen eta Zanzibarko Herri Errepublikak sultanerria ordezkatu zuen. 1964ko apirilean, Errepublika Tanganikarekin elkartu zen Tanganika eta Zanzibarko Errepublika Batua eratzeko, sei hilabete beranduago Tanzania bilakatuko zena.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ndzovu 2014, 17-50 or. )
  2. ↑ (Ingrams 1967, 162 or. )
  3. 1 2 (Appiah & Gates 1999, 2045 or. )
  4. ↑ (Ingrams 1967, 163 or. )
  5. ↑ (Ingrams 1967, 163-164 or. )
  6. ↑ (Michler 2007, 37 or. )
  7. ↑ (Ingrams 1967, 172 or. )
  8. ↑ (Ingrams 1967, 172-173 or. )
  9. ↑ (Michler 2007, 31 or. )
  10. ↑ (United States Departament of State 1975, 986 or. )

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]