Zapalgailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otxoki parkeko zilindro zapalgailua Donostian.
Errepideetan egiteko diesel zapalgailua bibrazioak erabiltzen dituena.
Zaldi batek arrastatutako zapalgailua. 1800. urte inguruan.
Ruston markako lurrun-zapalgailua, 1920an eraikia eta gaur egun mNACTEC- en ikusgai, Terrassan.

Zapalgailu edo zilindro bat, makina ibilgailua da, lurra, harritxo-geruza bat edo antzeko materialak zapaltzeko erabiltzen dena.

Zapalgailuak ezinbestekoak dira errepideak eraikitzeko. Lurra indartzeko hasierako fasean eta akabera fasean motordun ibilgailuen azken gainazal eratzailea osatzen duen legar eta mundrunezko nahasketa trinkotu eta leuntzeko. Era guztietako gainazalak berdintzeko eta trinkotzeko ere erabiltzen dira, eraikinak edo kiroldegiak eraikitzeko lanetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapalgailu autopropultsatuak baino lehen lautze- eta trinkotze-lanak abere-trakzio bideko arrabolekin egiten ziren. Arrabolak erabiltzearen ohiko adibide bat labore ebakiak eultzitzeko larrainak eraiki eta mantentzea zen. Lurrun-makinen etorrerarekin joan den mendeko 50eko hamarkadan oraindik ohikoak ziren.

Egungo zapalgailuek diesel motorra edukitzen dute. Batzuk grabitatearen bidez jokatzen dute, pisuaren eragin hutsarekin. Beste batzuek sistema bibratzaile bat erabiltzen dute zoruaren gaineko presioa handitzeko aukera ematen duena, makinaren pisua handitu beharrik izan gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]