Zaporizhia Oblasteko errusiar okupazioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaporizhia Oblasteko errusiar okupazioa

Administrazioa
EgoeraErrusiaren okupazio militarra
KokapenaZaporizhia Oblasta (Ukraina)
Historia
Data2022ko otsailak 24egun (2 urte, 2 hilabete eta egun 1)

Zaporizhia Oblasteko errusiar okupazioa 2022ko otsailaren 24an hasi eta egun dirauen okupazio militar bat da, errusiar indarrek Ukraina inbaditzen hasi eta Zaporizhia Oblasteko eskualdek bereganatzen hasi zirenean. Otsailaren 26an, Berdiansk hiria Errusiaren kontrolpean geratu zen; ondoren, martxoaren 1ean, Errusiak garaipena lortu zuen ere Melitopolen. Errusiako Indarrek ere Enerhodar hiria hartu setiatu eta bereganatu zuten, non Zaporizhiako Zentral Nuklearra kokatzen den, martxoaren 4tik Errusiaren kontrolpean dagoena.

Okupazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berdiansk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko otsailaren 26an, Errusiako tropek Berdianskeko Portua eta Berdianskeko Aireportua bereganatu zituzten.[1][2] Hurrengo egunean, Errusiako Armadak hiriaren kontrol osoa lortu zuen ere.[3][4]

Martxoaren 14tik,[5] Berdianskeko Portua erdigune logistiko gisa erabili zuten indar errusiarrek Ukrainako Hegoaldeko erasoaldian baina, bereziki, Mariupolgo setioa indartzeko. Martxoaren 21ean, Zvezda errusiar telebista-kateak Berdianskerako garraio anfibioen etorreraren berri eman zuen. Errusiako Armadako ofizial batek "Itsaso Beltzeko Itsas Armadari aukera logistikoak irekiko dizkion gertaera garrantzitsu" bezala deskribatu zuen Berdiansk hiriaren kontrola.[6]

Martxoaren 24an, ukrainar indarrek aire-eraso bat hasi zuten Saratov Alligator-klaseko lehorreratze-ontziaren aurka, suntsitu eta hondoratu zena; era berean, bi Ropucha-klaseko lehorreratze-ontzik ere kaltetu zituzten, hondoratu gabe portutik irten ahal izan zirenak.[7][8] Garai hartan, Errusiak inbasioan jasandako itsas galerarik handiena izan zen, bai eta Ukrainako arrakasta militar garrantzitsuenetako bat ere.[9][10]

Melitopol[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melitopolgo alkateak.
Yevhen Balytsky.
De facto, Errusiak ezarritako Melitopolgo alkatea.

2022ko martxoaren 1ean, Melitopol hiria hartu eta gutxira, Melitopolgo herritarrek kale-protestak egin zituzten hiriaren okupazio militarraren aurka; hala, manifestariek kalera jeitsi eta euren gorputzak erabili zituzten Errusiaren ibilgailu militarren konboia blokeatzeko.[11][12]

Martxoaren 10ean, Melitopolgo Tokiko Historiaren Museoko zuzendaria, Leila Ibragimova, bere etxean atxilotu zuten Errusiako Indarrek, eta leku ezezagun batera eraman zuten, atxiloturik.[13] Egun bat geroago, Errusiako tropek Melitopolgo alkatea, Ivan Fedorov, bahitu zuten, haiekin lankidetzari uko egin eta bere bulegoan Ukrainako bandera bat jartzeagatik.[14] Errusiako agintariek ez zuten Fedorov desagertzeaz iruzkinik egin, baina Luhanskeko Herri Errepublikaren Fiskaltzak –Errusiak babestutako autoproklamatutako estatu iheslaria dena, de iure Ukrainan kokaturikoa– "jarduera terrorista" leporatu zion Fedorovi.[15]

Martxoaren 12an, Zaporizhia Oblasteko eskualde-administrazioak adierazi zuen Oposizioko Blokeko kontseilari-ohi eta kidea den Halina Daniltxenko,[16] jarduneko alkate izendatu zutela.[17] Hala ere, Yevhen Balytsky-k, Ukrainako Herri Diputatu-ohiak, hiri-gobernua de facto kontrolatzen zuela salatu zuen Ukrainako Segurtasun Zerbitzuak.[18][19] Bien bitartean, ehunka lagunek parte hartu zuten Fedorov aske uzteko protestan, Melitopolgo udaletxearen kanpoaldean egindako manifestazioan.[15] Honi erantzunez, Olga Gaysumova, "Melitopolgo Kontzientzia Elkartea" izeneko gobernuz-kanpoko erakundeko burua eta Errusiako Indarren aurkako tokiko protesten antolatzailea atxilotu zuten.[20]

Martxoaren 13an, Melitopolgo Udalak adierazi zuenez, "Errusiar Federazioko tropa okupatzaileak Melitopol hiriaren okupazio-administrazio bat, legez kanpo, sortzen saiatzen ari" ziren. Erantzun gisa, Iryna Venediktova-k, Ukrainako Fiskal Nagusiak, Daniltxenko eta bere alderdiari –Oposizioko Blokeari– traizioagatik epaiketa bat abiarazteko deia jaso zuen.[16] Ukrayinska Pravdak jakinarazi zuenez, Errusiako militarrek Melitopoleko Barrutiko Kontseiluko presidente den Serhi Priyma bahitu zuten ere, bai eta Roman Romanov –Udaleko idazkaria– bahitzen saiatu ere.[21] Bien bitartean, Errusiako ibilgailu militarrek, bozgorailu bidez, elkarretaratzeak eta manifestazioak debekatuta zeudela iragartzen ziuten, bai eta arratsaldeko 18:00etatik goizeko 06:00etara etxeratze-agindua ezarri zutela.[22]

Martxoaren 14an, Ukrayinska Pravdak jakinarazi zuen Errusiako Indarrek protesta berriak eragotzi zituztela Melitopolgo erdiko plaza blokeatuz.[23] Horrez gain, "bi aktibista bahitu eta kokatgune ezezagun batean eraman zituzten" ere.[23]

Martxoaren 16an, Fedorov gatibutik askatu zuten. Ukrainako funtzionario batzuek "operazio berezi batean" askatu zutela esan zuten.[24][25][26] Zelenskyren prentsa-laguntzaile den Daria Zarivnak, ordea, geroago esan zuen ukrainar indarrek harrapatutako bederatzi errusiar soldadurekin trukatu zutela alkatea.[27]

Martxoaren 23an, Fedorov alkateak jakinarazi zuen hiria janari, botika eta erregai-hornikuntzarekin arazoak izaten ari zela, Errusiako Armadak negozioak arpilatzen ari ziren bitartean, bai eta bertako biztanleak beldurtzen eta hainbat kazetari atxilotzen.[28]

Apirilaren 22an, Fedorovek aldarrikatu zuen ehun soldadu errusiar baino gehiago hil zituztela partisanoek, errusiarrek hiriaren okupaziorako borrokatzen zuten bitartean.[29]

Enerhodar[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 4an, Enerhodar hiria eta Zaporizhia Zentral Nuklearra Errusiaren okupazio militar baten menpe geratu ziren.

Oleksandr Starukh-ek, Zaporizhia Oblasteko Gobernadoreak, martxoaren 5ean adierazi zuen Errusiako Indarrek hiria arpilatu ostean hau utzi zutela eta, ondorioz, hiria tokiko agintarien kontrolpean zegoela erabat. Hala ere, beste iturriek ukatu egin zuten informazio hori, eta adierazi zuten Errusiako Indarrek oraindik hiriaren perimetroa eta zentrala okupatzen zutela, tokiko agintariek hiria kudeatzen bazuten ere.[30] Ukrainaren hego-ekialdeko administrazio militarrak, martxoaren 7an, baieztatu zuen Enerhodar osoa errusiar indarren kontrolpean zegoela.[31]

Martxoaren 6an, IAEAk ohar bat kaleratu zuen esanez Errusiako Indarrek zentralaren funtzionamenduan esku hartzen ari zirela, eta adierazi zuen "zentralaren kudeaketaren edozein ekintza —sei erreaktoreen funtzionamendu teknikoarekin lotutako neurriak barne— aldez aurretik Errusiako komandantearen oniritzia behar [zuela]". Gainera, adierazi zuenez, "Errusiako Indarrek telefono-konexio batzuk eta Internetarako konexioa desaktibatu [zituzten] bertan, informazio fidagarria komunikazio-bide arruntetatik lortzea ekidinez".[32] Martxoaren 9an, Herman Galushchenko-k, Ukrainako Energia Ministroak, esan zuen Errusiako Indarrek langileak bahituta zituela, zentralean, eta hainbat propaganda-bideo egitera behartu zituztela.[33]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ukraineraz) Шагабудтдинова, Эльмира. «Власти Бердянска заявляют о том, что вражеская техника заняла территорию бывшего аэропорта» 061.ua – Сайт города Запорожья.
  2. (Ingelesez) «Military vehicles of Russian Federation occupy territory of former Berdiansk airport» Interfax-Ukraine.
  3. (Ingelesez) «Ukraine crisis: Russian forces enter Sea of Azov port Berdiansk – report» The Jerusalem Post | JPost.com.
  4. Yulia Zakharchenko. (28 February 2022). «Бердянськ захопили бойовики, у Харкові та Сумах – тиша: Арестович про ситуацію в Україні» Fakty i Kommentarii.
  5. Trevithick, Joseph. Russian Amphibious Ships Arrive In Captured Ukrainian City. The Drive.
  6. Santora, Marc. «Ukrainian forces claim to destroy a Russian landing ship.» The New York Times.
  7. Russian military ship destroyed in Berdyansk, Ukrainian Navy claims. CNN 2022-03-24.
  8. Ukraine conflict: Large Russian ship, the Orsk, destroyed by Ukrainian military - reports. The Scotsman 2022-03-24.
  9. Filseth, Trevor. Ukrainian Attack Sinks Large Russian Landing Ship. The National Interest.
  10. Ukrainian Attack Sinks Large Russian Landing Ship. Seven News 2022-03-25.
  11. «Russia-Ukraine conflict: Singing protesters throw themselves in front of Russian armored convoy in Melitopol» Global News 1 March 2022.
  12. «Shots Fired In Ukrainian City As Locals Protest Against Russian Occupation» Radio Free Europe/Radio Liberty 2 March 2022.
  13. «In occupied Melitopol, invaders kidnapped a deputy of regional council» Rubryka 2022-03-10.
  14. Alan Cullison; Alexander Osipovich. (11 March 2022). «Russian General Is Killed in Ukraine as Airstrikes Intensify» The Wall Street Journal.
  15. a b (Ingelesez) «War in Ukraine: Russian forces accused of abducting second mayor» BBC News 2022-03-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  16. a b (Ukraineraz) «Міськрада Мелітополя називає в.о мера від окупантів державною зрадницею» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  17. (Ingelesez) «New mayor installed in Russia-controlled Melitopol after the Ukrainian city's elected mayor was detained» CNN 12 March 2022.
  18. (Ukraineraz) «Що відомо про депутата Євгена Балицького, який співпрацює з окупантами» Zaporizhzhian Investigation Centre 25 March 2022.
  19. (Errusieraz) Lotareva, Anastasiya; Zakharov, Andrei. (1 April 2022). «Экс-"регионал", бухгалтерша и горный инженер: кто стал новой властью на оккупированных украинских территориях» BBC.
  20. (Errusieraz) Irina Znas. (2022-03-13). «Российские оккупанты похитили организаторку протестов в Мелитополе» Dzerkalo Tyzhnia.
  21. (Ukraineraz) «У Мелітополі триває терор: окупанти викрали голову райради» Українська правда 13 March 2022.
  22. (Ukraineraz) «Окупанти заборонили мелітопольцям мітинги, ті відповіли традиційно: агресор - нах#й» Українська правда 13 March 2022.
  23. a b (Ingelesez) «Russian occupying forces block people's protests in Melitopol – Media» Українська правда 14 March 2022.
  24. (Ingelesez) «Melitopol mayor freed after kidnapping by Russian forces» news.yahoo.com.
  25. (Ingelesez) «Captured Melitopol Mayor Ivan Fedorov rescued by Ukrainian forces: Report» Washington Examiner 2022-03-16.
  26. (Errusieraz) Карловский, Денис. «Мэра Мелитополя освободили из плена русских» Украинская правда.
  27. (Ingelesez) «Ukraine swapped nine Russian soldiers to free detained mayor» Reuters 16 March 2022.
  28. (Ingelesez) Melitopol mayor accuses Russians of seizing businesses in the city. 23 March 2022.
  29. «Mayor claims partisans killed more than 100 Russian soldiers in occupied Melitopol - KyivPost - Ukraine's Global Voice» KyivPost 2022-04-22.
  30. (Errusieraz) «Российские войска покинули Энергодар: последствия обстрелов (уточнено)» Gazeta.ua March 5, 2022.
  31. «Ukraine after 11th night of war: Mayor killed, towns taken, Moscow promises civilian corridors to Russia» Baltic News Network 7 March 2022.
  32. «Russian forces interfering at Ukraine nuclear plant: IAEA» Al-Jazeera 6 March 2022.
  33. (Ingelesez) «Russian soldiers 'torturing staff' inside Zaporizhzhia nuclear power plant» news.yahoo.com.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]