Zapoteka (herria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zapoteka

Heliodoro Charis.jpgBenito Juarez Presidente.jpg


Heliodoro Charis, Benito Juárez
Biztanleak guztira Mexiko800.000-1.000.000
Ameriketako Estatu Batuak100.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Mexiko (batez ere Oaxaca, Guerrero, Jalisco eta Mexico Hiria),
Amerikako Estatu Batuak (batez ere Los Angeles, San Frantzisko eta San Diego)
Hizkuntza Zapoteka hizkuntzak, gaztelania, ingelesa
Erlijioa Katolizismoa sineskera tradizionalekin nahastuta

Zapotekak[1] (zapotekaz: Didxažoŋ gaur egungo Mexikon bizi den herri amerindiar bat dira. Biztanle gehienak Mexiko hegoaldeko Oaxaca estatuan bizi dira, baina inguruko estatuetan ere bizi dira. Gaur egun 800.000-1.000.000 inguru direla estimatu da, horietako asko zapoteka hizkuntzak edo haien dialektoetako bat besterik hitz egiten ez duten elebakarrak. Zapoteka askok Amerikako Estatu Batuetara joan dira, eta oraindik zenbait gizarte egitura propio mantentzen dituzte Los Angelesen eta Kaliforniako Erdialdeko Haranean.

Zapotekak lau talde nagusitan bana daitezke: istmeños deiturikoak, Tehuantepec istmoan bizi direnak; serranos deiturikoak, Oaxacako Sierra Madren bizi direnak; hegoaldeko zapotekak, Oaxacako Sierra Sur inguruan bizi direnak; eta Oaxacako Erdialdeko Haranetan bizi direnak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zapoteka zibilizazioa»

IV. mendean Oaxacako estatuaren hegoaldean hartu zuten bizitokia. Nekazaritzatik bizi ziren. Haien erlijioak herioaren gurtzea zuen oinarri, gorde diren arte arrastoek garbi uzten dutenez. Mesoamerikako kultura nagusietako bat izan ziren, eta idazketa-sistema bat sortu zuten. Toltekek mendean hartu zituzten XIII. mendean. Mixtekek haien lurretatik egotzi zituzten, eta geroago, aztekek bereganatu zituzten lur haiek. Zapoteken aztarnategi nagusia Monte Albánen dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]