Zaragozako Museoa

Koordenatuak: 41°38′54″N 0°52′43″W / 41.6482°N 0.8786°W / 41.6482; -0.8786
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaragozako Museoa
Museo de Zaragoza
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia
Comarca of AragonZaragoza Comarca
UdalerriaZaragoza
Koordenatuak41°38′54″N 0°52′43″W / 41.6482°N 0.8786°W / 41.6482; -0.8786
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1836
Inaugurazioa1848
ZuzendariaIsidro Aguilera Aragón (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Zaragozako Museoa Aragoiko Gobernuako kudeatzen duen museo bat da,[1] hiri horretako Plaza de los Sitiosen dagoena. Aragoiko lurralde osoko museo-zentrorik zabalena eta adierazgarriena da. Bere bildumek historiaurretik XX. mendera bitarteko historia laburbiltzen dute: Antzinaroa, Goi Erdi Aroa, Errenazimendua, Gotikoa, Barrokoa, Goya eta bere garaia, XIX. eta XX. mendeak. Barietate zabal hau ekialdeko artearen, zeramikaren edo etnologiaren bilduma bereziekin osatzen da.

Erakundeak bere historian zehar izen ezberdinak jaso dituen arren (Probintziakoa, Arte Eder eta Arkeologiakoa, museoen jauregia...), gaur egun «Zaragozako Museoa» izenaz baino ez da ezagutzen.

Zaragozako Museoaren bilduma zabala 1836an sortu zuten, Mendizabalen desamortizazioaren funtsekin, eta legez ezarritako hainbat kanaletatik handituz joan da: erosketak, dohaintzak, gordailuak eta modu bikainean indusketa eta prospekzio arkeologikoen emaitza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Portal de Aragon. Museos de Aragón. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]