Zaraitzuera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskalkien eremuak, Luis Luziano Bonaparteren XIX. mendeko sailkapenari jarraituz.
     Zaraitzuera

Zaraitzuera edo Zaraitzuko euskara (tokiko euskaran, Zaraitzuko uskara) Zaraitzuko euskalkia da. 1998az geroztik, hala zaraitzuera nola erronkariera, Koldo Zuazo euskal dialektologoak egindako sailkapenari jarraituz, ekialdeko nafarrera deritzon euskalkiaren barruan sailkatuta ageri dira.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joanes Etxeberrik (Etxeberri Sarakoa) 1718an nolabait Zaraitzu eta Erronkariko hizkerak lotu zituen eta bertze hizkeretatik ezberdindu:

"...zeren geure hitzkuntza propiala baitarabilagu hain nahasia eta trukhatua, non Eskualdunok gerok pena eta neke baitugu elkharren aditzeko.

Ezperen bat-bedi Nafarroa-beherearra, edo zuberoarra Bizkaitarrarekin, edo Alabesarekin, eta Oxagabiarra, edo Erronkalesa Baztandarrarekin eta Lau-urtarrarekin; edo zein nahi Eskual-herriko aldebatekoa bertze alderdikoarekin,..."

  • Bigarrenean (1864-1865), azpieuskalki bati buruz mintzatzen da: Espainiako zubereraz, Zaraitzu eta Erronkariko aldakiez osaturik zegoena.
  • Hirugarrenean (1866-1867), nafar-zuberera delako euskalkiaren barnean sartu zuen.
  • Laugarrenean (1869), ekialdeko behe-nafarreraren baitan kokatu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazki erlijiosoak ditugu: Itzalle eta Orontzeko ikasbideak eta Jose Maria Satrustegik argitaratu idazkiak.

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazki erlijiosoekin batera, Bonaparteren ikerlanak ditugu. Eaurtako Pedro Jose Sanperrek San Mateoren ebanjelioa itzuli zuen eta Jose Urrutiak, Arturo Campionen Orreaga balada.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Uskaraz ikas eta dosta" leloa, Otsagiko ikastola batean.

Ziriako eta Federiko Garraldak Euskal Esnalea aldizkarian hainbat artikulu idatzi zituzten ibarreko hizkeran 1911tik 1925era arte, gai askotarikoak jorratuz: ipuinak, igarkizunak, kontakizunak, historia, abereak, ohiturak eta haur jolasak. Azkuek euskal folklorea eta etnografiari buruzko ikerketan Zaraitzuko erran zahar, kantu eta ipuinak jaso zituen, hala nola hitz asko bere hiztegian ere. Koldo Mitxelenak 1958tik aurrera euskalkia sakonki aztertu zuen. Jose Estornes Lasak Zoilo Mosoren kontakizunak jaso zituen 1969an. Koldo Artolak 1975 eta 1992 artean Zaraitzun bildu ahozko testigantzak argitaratu ditu.

Itxaro Bordak bere Bakean ützi arte (1994) liburuan Itzaltzuko pertsonaia dakar, Joana Garralda, Zaraitzuko euskaraz mintzo dena.

XXI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitor Aranak Zaraitzuko euskaldunen testigantzak jaso zituen. Egun, ez dago ia hiztunik eskualdean. Hala ere, Aitor Aranak Zaraitzuko hiztegia argitaratu zuen eta hurrengo urtean gramatikako liburua; era berean, testuak itzuli ditu, bai eta ibarrean ikastaroak eman ere. Aipatzekoa da halaber Iñaki Camino ikerlariaren lana.

2003an, Asisko Urmenetak, Marc Armspachek eta Jokin Larreak Gartxot komikia argitaratu zuten, Zaraitzuko euskaraz idatzirik.

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fonologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bokalak

  • ea > ea, ia: emaztea,emaztia.
  • ee > ee, ie: berzeen,berzien.
  • oa > oa, ua: ardoa,ardua.
  • Sinkoparen maiztasuna handia da, hau da, bi kontsonanteren arteko bokala galtzen da: zra, gra 'zara, gara', egitra 'egitera', kontra 'honetara', bukatrik 'bukaturik', zren 'ziren'.
Batzuetan, bi bokalen arteko -r- galtzen da halaber: ikusien 'ikusiren', mutilan 'mutilaren', diabruandako 'deabruarendako'.
  • Euskara batuan ei diptongoa duten hitz batzuek oi forma dute inoiz: zoin 'zein', odei, odoi 'hodei', zemat, zomat 'zenbat'.
  • Bokal artean u bokalak b kontsonantea ematen du: gaba 'gaua', gaberdi 'gauerdi', dabe 'die' (daue).

Kontsonanteak

  • j- eta ih-, hitz hasieran, x- bilakatzen dira: xakin 'jakin', xin 'jin', xan 'jan', xei 'jai', xarduki 'iharduki', xardetsi 'ihardetsi'.
  • Orokorrean, h ez da ahoskatzen, baina erakusleetan, horren ordez k- agertzen da: kau, kori, kura; berdin leku adberbioetan: kemen / keben / ken, kor, kan... baita haien eratorrietan ere: kainberze, konengatik, e.a. Singularreko bigarren pertsonan batzuetan y dugu: yut 'haut', yuen 'huen'. Hitz batzuetan, bokal ezberdinen artean mantendu da, -g- ahoskapenaz: agoa 'ahoa', ugalde 'uhalde'; baina Zaraitzuko iparraldean bokal ezberdinen arteko ia kasu guztietan mantendu da: logi 'lohi', xagu 'xahu', begi 'behi', begarri 'beharri', ogatze 'ohatze'.

Bustidura

  • Normalean in, il multzoak ez dira soinu bustiaz ebakitzen: mina, mila, ilargi, baina bai ain, ail multzoak: gañan 'gainean', añari, 'ainari, ainara, enara'.

Izen morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • NOR: -RA singularra -a bukaera duten hitzetan: Artu ginuen tranbiara, eskolara bukatzen zelarik baina tranbia bat, eskola bat.
  • Objektu zuzenak artikulurik bage erabiltzeko joera du: zen Otsagiko, edaten ginuen ur.
  • NONDIK: singularrean -(e)RIK izen berezia denean, -(e)TIK izen arrunta denean: Ezkarozerik eta menditik, pluralean -ETARIK: karriketarik ebiltzen da.
  • NORA: -(e)RA izen bereziek, -(e)ALA arruntek: Ezkarozera eta erriala, oianeala.
  • NORI: singularrean -ARI, pluralean -ER: lagunari eta laguner.
  • NORENDAKO (norentzat): singularra -ARENDAKO eta plurala -ENDAKO.
  • Bizidunekiko deklinabidean -GAN atzizkia ez ezik, BAITAN ere erabiltzen da: gugana edo gure baitara, zuganik edo zure baitarik.
  • Gaztelaniazko -ón > -io mailegu zaharretan: arrazio 'arrazoi', montio 'montoi'.
  • Gaztelaniazko -ón > -oe, -oa mailegu guti batzuetan: Arague, Aragua 'Aragoi'.
  • Gaztelaniazko -ón > -on mailegu berrietan: sason 'sasoi', xabon 'xaboi', kamion 'kamioi'.
  • Gaztelaniazko -ción > -zione: afizione 'afizio', inyekzione 'injekzio', diputazione 'diputazio'.
  • -XKO atzizki txikigarria: pajexko 'pajetxo', zatixko 'zatitxo', gorrixko 'gorritxo', txakurko 'txakurtxo'.
  • Nihaur, guhaur edo zuhaur moduko izenordain indartuak erabiltzen dira.
  • Ihor, ior, iyor, yor, ('inor', 'nehor') izenordea du.
  • Zenbakiak: bat, bida, irur, laur, borz, sei, zazpi, zortzi, bedratzi, amar, ameka,....

Aditz morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Partizipioa -(r)IK eta, batzuetan, -TA: bukatrik / bukatuta, xakinik / xakinta vs. bukatua, jakina.
  • Aditzen plurala egiteko -E edo -IE erabiltzen da: die 'dute, zien 'zuten', zinien 'zenuten', zintzaen, zintzaien 'zineten', dabe, dauie 'die'.
  • NOR-NORI-NORK adizkietan, ekialde osoan erabiltzen den *eradun erroa -AU- bilakatu da: dauzut 'dizut', dadaie 'didate', dabet 'diet', zaukun 'zigun'.
  • Aditzen geroaldia beti -(r)EN atzizkiaz osatzen da: eginen dut, emanen dauzut... eta baita: ekusi(r)en (du)zu 'ikusiren duzu' oritren zra eta oritien zra 'oroituren zara'.
  • Zuka edo zuzka, errespetuzko tratamendua: erran ziakozun 'erran zion', xin (di)zu 'jin da', argitzen dizie 'argitzen dute'.
  • Xuka edo xuxka, maila berekoen arteko tratamendua: erman diabexut 'eraman diet', fan nixu 'joan naiz'.
  • Hika, gazteagoekin erabiltzen den tratamendua: i iz 'hi haiz', yintzan 'hintzen', yuen 'huen', yut 'haut'.
  • Ahalerazko formak -*IRO- zein -*EZA- erroaz osa daitezke: dezaket, droket, doket edo dauket.
  • -(e)NEZ atzizkia: Ez dakiat orai xeiak bukatu drenez.

Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan, hiztegia ezberdina da herri batetik bertzera. Hemen hitz ezagun batzuk baino ez ditugu zerrendatu:

  • abari: afari.
  • aditu: aditu, ulertu, konprenitu.
  • agitu: agitu, gertatu.
  • aitatto / aitaborze: aitona, aitita, aitatxi, aitajaun.
  • alke: ahalke, lotsa.
  • altxatu: gorde.
  • altzin: aitzin, aurre.
  • amatto / amorze / amiña: amiña, amona, amama, amatxi, amandre.
  • anitz: anitz, asko, oso.
  • apal: apal, behera.
  • arroitu: arroitu, burrunba, zarata.
  • artio: artio, arte.
  • atze: ahantzi, atzendu, ahaztu.
  • azkar: azkar, indartsu.
  • baratu: baratu, geratu.
  • batzarre / bilgo: batzar, bilera, bilkura.
  • bedatse: bedatse, primadera, udaberri.
  • begiratu: zaindu.
  • bellitu: iratzarri.
  • berere: bederen, badere, behintzat.
  • berze: bertze, beste.
  • betarte: begitarte, musu, bisaia, aurpegi.
  • bexko: pertz.
  • bezala/lez: bezala, legez.
  • denbra: denbora.
  • dostatu: jostatu, jolastu.
  • ebli: ibili.
  • edeki / iriki: ireki.
  • egun: egun, gaur.
  • ele / itz: hitz, ele, berba.
  • elki: ilki, jalgi, atera, irten.
  • emaro: emaro, emeki, astiro.
  • eraugi: ekarri.
  • erden: ediren, topatu, kausitu, aurkitu.
  • erman: eraman.
  • ertsatu: hertsatu, estutu
  • ertsi: hetsi, itxi, hertsi, estu.
  • etse: etxe.
  • ezari/eseri: ezarri, jarri, ipini.
  • ezne: esne.
  • fan: joan.
  • fite: fite, arin, bizkor, azkar.
  • galdegin: galdegin, galdetu.
  • gaminta: ganibet, aizto.
  • gaur: gau honetan.
  • gaxtoa: txarra.
  • gibel / gible: gibel, atze, oste.
  • goiti: goiti, gora.
  • goratu: goratu, altxatu.
  • guti: guti, gutxi.
  • guzi: guzi, guzti.
  • ilargi / ilaski: ilargi.
  • kario: kario, garesti, karu.
  • katulu: katilu.
  • kiskolde: zilbor.
  • korte / itegi: heia, korta, abeltegi, ukuilu.
  • kuek: hauek.
  • laronbat: larunbat.
  • leo / lego: leiho.
  • lili / lore: hlili, lore.
  • lotsa: lotsa, beldur, ikara, izu.
  • mirigin: ikusmiratu, aztertu, miratu, so egin, begiratu.
  • noiznahi den: noiznahi, edonoiz, noizgura.
  • oritu: oroitu, gogoratu.
  • orma: izotz, lei, jela.
  • oron: ordu.
  • orzegun: ortzegun, ostegun.
  • orzilare: ortzirale, ostiral.
  • pe: behe, azpi.
  • sauntsi: jaitsi.
  • sobra: sobera, gehiegi.
  • txikin: txiki.
  • ugalde: ugalde, ibaia.
  • urran: hurran, hurbil.
  • xarduki / xardoki: iharduki, hitz egin.
  • xei: jai.
  • xin: jin, etorri.
  • xuntatu: juntatu, bildu, elkartu.
  • yago / geago / deago / diago: gehiago.
  • ziek: zuek.
  • zomat: zenbat.

Testu bat, adibide[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xardoki zien taberna batian bizpur gizonek, beti zaudela ontarzunik gabe, eta fan biar ziela ya ilaskian zomait mina edo alor on erdetzen zien.

-Eta nola iganen gra ilaskiala? –erran zuen batek.

-Aisa da kori ene ustian –erran zuen berze batek.

-Nola?

-Egin zagun konporta anitz ta eserita bata berzian gañan, eldren gitra aisa.

Asi zren konporta egitra, eta bi urteren buruan asi zen lana. Konporta ta konporta, eser tzien guziak bata berzian gañan. Eldu zren anitz goiti eta azkenian konporta bat faltatzen zen.

-Zer egin biar dugu orai? -zauden gizonak arritrik. Arrizio barnian fan zren Juanis Iriartekongana erranez zer agitzen zen konportekin.

Orduan erran zuen Juanis Iriartekok:

-Kor, obenena da gentzia apaleko konportara eta gañan esertzia.

Aski zen Juanis Iriartekon errana. Fan zren gure gizonak, eta azken konportara esertzeko ilaskiala eltzeko, gendu zien apalekua; eta, zer agitu zen?

Guziak erori zrela lurriala.

Oharra: konporta barril edo upela da.

Federiko Garralda (1917). Kontu bat, Euskal Esnalea, 218 orr.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aditzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atsotitz eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

34, 40, 41, 76, 91, 100, 101, 104, 106, 117, 118, 119, 142, 144, 165, 166, 172, 179, 184, 186, 187, 198, 218, 223, 226, 275, 276, 302, 306, 314, 315, 320, 326, 328, 346, 377, 383, 385, 425, 434, 445, 447.

227.

Atsotitzak: 18, 31 (31), 34 (78), 35 (91), 36 (110), 39 (138), 47 (258), 51 (293 ,295), 52 (302), 53 (324), 54 (337), 55 (352, 357, 362), 58 (403), 59 (416, 418), 61 (442), 62 (473, 474), 63 (486, 491), 64 (499), 66 (526), 67 (542), 68 (562), 69 (579), 71 (608), 72 (628), 73 (637), 78 (688, 692), 83 (742), 84 (759), 85 (772), 86 (786), 87 (805), 88 (815, 821), 91 (845), 96 (908), 98 (948, 950), 102 (977, 981), 103 (985), 104 (1003, 1019), 106 (1039), 107 (1050), 109 (1082), 110 (1095), 113 (1128), 115 (1142), 116 (1161), 121 (1226), 122 (1249), 124 (1270, 1273), 127 (1310, 1325), 133 (1422), 142 (1533), 144 (1556), 146 (1592), 147 (1602), 148 (1620), 151 (1632), 152 (1647, 1648), 153 (1660), 154 (1667), 155 (1685), 156 (1691, 1693), 157 (1704, 1709), 158 (1721), 159 (1741), 160 (1753, 1754, 1762), 161 (1768, 1775), 163 (1798, 1801, 1805), 164 (1815), 165 (1829, 1835), 166 (1838), 167 (1852), 168 (1860, 1869), 169 (1870), 171 (1911, 1919), 175 (1967, 1977), 177 (1999), 178 (2024), 180 (2057), 183 (2096), 184 (2120), 185 (2142), 186 (2158), 187 (2169), 188 (2191), 189 (2206), 191 (2224, 2226, 2231, 2233), 192 (2257), 193 (2260), 195 (2301), (2304), 197 (2332), 198 (2353, 2371), 200 (2400), 201 (2413), 202 (2426, 2430, 2431), 203 (2441, 2453), 204 (2471), 207 (2514, 2519), 208 (2529, 2540), 210 (2567, 2576), 213 (2621, 2625), 214 (2643), 215 (2654), 216 (2671), 217 (2689), 218 (2712), 219 (2729), 220 (2745, 2747, 2748), 226 (2850), 228 (2877), 229 (2903);

Esaerak: 238, 242, 243, 245, 247, 248, 251, 254, 257, 258, 259, 260, 262, 265, 266, 267, 272, 273, 276, 279, 281, 287, 294, 300, 301, 303, 309, 310, 316, 320, 321, 323, 324, 325, 340, 342, 344, 346, 347, 348;

Haurren hizkuntza: 355, 357, 358, 359, 360;

Aho-korapiloak: 364;

Pipitakiak: 376, 377, 382, 383, 384, 387, 388, 389, 391, 392, 393, 394, 395, 396, 397, 398, 399, 400, 403, 404, 407, 410.

6, 56, 105, 115, 121, 185, 196, 208, 209, 222, 230, 235, 241, 248, 249, 252, 258, 263, 264, 274, 279, 284, 309, 312, 317, 329, 333, 338, 350, 351, 372, 376, 379, 381, 409, 417.

Azterketa dialektologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bonaparte, L L (1863). Carte des sept provinces basques montrant la delimitation actuelle de l’euscara et sa division en dialectes, sous-dialectes et varietes, Luis Luziano Bonaparte.
  • Bonaparte, L L (1872). Etudes sur les trois dialectes basques del vallees d’Aezcoa, de Salazar et de Roncal, tels qu’ils sont parles a Aribe, a Jaurrieta et a Vidangoz, Luis Luziano Bonaparte.
  • Camino, I (1997). Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa, Nafarroako Gobernua.
  • Mitxelena, K (1967). "Notas fonologicas sobre el salacenco", Julio de Urquijo Euskal Filologiarako Mintegiaren Urtekaria (ASJU), 1.
  • Zuazo, K (2003). Euskalkiak. Herriaren lekukoak, Elkar.

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasteko liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arana, A (2002). Zaraitzuko Uskara. Zaraitzuera ikasteko liburua, Nafarroako Gobernua eta Hiria Liburuak.

Kantuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu-grabazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Transkripzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]