Zarautz jauregia
- Artikulu hau Getaria udalerrian dagoen Otxoa Ibañez de Olano eta Zarautz dorretxeei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zarauzko dorrea».
| Zarautz jauregia | |
|---|---|
| Getariako hiri historikoa | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Getaria |
| Koordenatuak | 43°18′15″N 2°12′12″W / 43.30424°N 2.20339°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | XVI. mendea |
| Arkitektura | |
| Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
| Ondarea | |
| Eraikitako euskal ondare nabaria | 9 |
Zarautz jauregia Gipuzkoako Getaria udalerrian dagoen dorretxea, Otxoa Ibañez de Olano dorretxearekin batera eraikin multzo bakarra osatzen duena. Getariako Alde Zaharran dago, Kale Nagusian. San Salbador elizari atxikia, eta Indianokua jauregitik hurbil.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizarekin eta ondoko dorretxearekin batera, balio artistiko eta historiko handiko multzoa da. Bi dorretxeek arkitektura gotikoko ezaugarriak dituzte: dobeladun atariak, leiho ojibalak eta geminatuak. Fatxadak harlanduzkoak dira.
Zarautz dorretxeko ikerketa arkeologikoek eraikina hainbat handitze eta zaharberritzeren ondorioa dela agertuarazi dute, jatorrizko eraikina XIV. mendekoa da. Badirudi, elizaren handitze lanak zirela eta dorretxea abandonatu egin zela. Urte askoz, teilatua eta barruko egitura osorik galdu eta hutsik izan da, 2023-2024 urtetan guztiz zaharberritu arte.
Solairu honetan burutako indusketa arkeologikoek bertan II. mendetik XX. mendera doazen giza aztarnak azaleratu dituzt, honek Erromatar Garaitik gaur egun arteko koka leku honetako historia berreraikitzea ahalbideratu du.
Eraberritzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XXI. mendearen hasieran, Zarautz jauregia egoera oso degradatuan zegoen, eta ia kanpoko horma nagusiak baino ez ziren kontserbatzen.[1] Testuinguru horretan, jauregiak eraberritze integrala jasan zuen 2024an, haren balio historiko eta arkitektonikoa berreskuratzeko eta erabilera berrietara egokitzeko helburuarekin.[2]
Esku-hartzearen proiektua VAUMM arkitektura-estudioak idatzi eta zuzendu zuen,[3][4] eta obrak Iparragirre Eraikuntza Lanak gauzatu zituen, ondare historikoko eraikinetan espezializatutako lanen bidez.[5] Jarduketaren barruan honako lanak nabarmendu ziren: harlanduzko hormen sendotzea, egurrezko egitura historikoen zaharberritzea, material originalen berreskurapena eta elementu berrien integrazio neurritsua, guztiak ere kontserbazio-irizpide zorrotzak eta esku-hartze itzulgarriak aplikatuz.[6]
Eraberritzearen ondorioz, jauregia hainbat jarduera hartzeko egokitu da, eta bertan turismo-bulegoa eta erabilera anitzeko aretoa bezalako espazioak sortu dira.[7][8]
Egindako esku-hartzearen kalitatea eta eraikinaren balio historikoarekiko errespetua aitortuz, Zarautz jauregiaren eraberritzeak Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (COAVN) Eraberritze Onenaren Saria jaso zuen.[9][10]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aldamar kaleko fatxada
- Indusketa arkeologikoak.
- Indusketa arkeologikoak.
- Aurrealdea zaharberritze lanen aurretik (2015)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (2026-01-05) “Rehabilitación del Palacio Zarautz en Getaria”, Arquitectura Viva (AV)
