Edukira joan

Zare zinabrio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zare zinabrioa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaBasidiomycota
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaCortinariaceae
GeneroaCortinarius
Espeziea Cortinarius cinnabarinus
Fr., 1838
Mikologia
 
txapel erdi-esferikoa

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Zare zinabrio edo sare zinabrioa (Cortinarius cinnabarinus edo Dermocybe cinnabarina) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez kontsumitzea gomendatzen da, Cortinarius orellanus hilgarriaren hantzekoa delako.

Kapela: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa, gorri-zinabrio kolore eder batekoa, kanpai itxurakoa edo ganbila. Gainazal lehorra du, distiratsua, zuntz-zetadunak edo zerbait ezkatatsua.

Orriak: Itsatsiak, zabal, lodi samarrak eta orritxoekin, txapelaren kolorekoak baino ilunagoak, eta esporek arre-kanela kolorea ematen diote.

Hanka: 4-7 x 0,4-0,7 cm-koa. Kapelaren kolorekoa, oinarrira pixka bat lodituta eta puntan amaitzen da, non sarritan kolore gorri-zinabrio koloreko mizelio-sustraiak ikusten diren.

Haragia: Mehea, hauskorra, zinabrio kolorekoa. Errefau usaina du.[2]

Etimologia: Cortinarius hitza, gortinarik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Cinnabarinus epitetoa grekotik dator, zinabrioa bezalako gorria esan nahi duen "kinnabarinos" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baztertzekoa. Hilgarria den Cortinarius orellanus gertu dagoenez, ez da komeni kontsumitzea.[3]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Dermocybe batzuk ere badaude, kolore gorrikoak edo gorri-zinabrio kolorekoak. Hurbilen dagoena eta antzekoena Dermocybe sanguinea da, baina honen habitata koniferoen basoak dira eta ez pagoenak.[4]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkeneko espeziea da; ez da ez ugaria, ez ohikoa eta bakarrik pagadietan ateratzen da.[5]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Costa Rica, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan eta Australia.[6]

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 443 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 362 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 195 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 471 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Cortinarius cinnabarinus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]