Zarrabete
Zarrabetea hari instrumentu zaharra da, tekladuna eta eskuaz gurpil bati eragiten jotzen dena, "bibolin mekaniko" baten moduan, ondorioz, soinua produzitzen da barruan dituen hariak igurtzen direlako. Gainera, erresonantzia-kaxa bat du (sokek sortutako soinua anplifikatzen duen instrumentuaren zatia da.) Hori gutxi balitz, sokak bi motatan banatzen dira: melodikoak, teklatu baten bidez jotzen direnak, eta bordoiak, etengabeko soinua sortzen dutenak.[1]
Soinuari dagokionez, zanfoñaren soinua oso bereizgarria da, eta tonu leun eta melodikoetatik soinu latz eta erritmikoagoetara alda daiteke, jotzeko moduaren arabera. Are gehiago, zarrabetea etengabeko soinu bat sor dezakeen instrumentu bakarretako bat da, hau da, beste melodia batzuk jotzen diren bitartean nota konstante bat jo dezake.

JATORRIA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zarrabetea Ekialde Ertaineko arkudun hari-instrumentuetatik abiatuta garatu zen. Bere lehenengo bertsioa, "organistrum" bezala ezagutzen zena, handiagoa zen eta bi pertsona behar zituen jotzeko. Denborarekin, instrumentua txikiagoa eta erabilgarriagoa bihurtu zen, eta pertsona bakar batek ukitu ahal izan zuen.Frantziako antzinako modeloa, XVIII. mendekoa.
Europako hainbat tokitan jo izan da tradizionalki, bai eta Euskal Herrian ere. Zarrabetea aldaera asko ditu Europako hainbat eskualdetan. Adibidez, Frantzian "vielle à roue" esaten zaio eta Hungarian "tekerque lant" . Lehenengo aipamenak IX. mendekoak dira, Erdi Aroan, musika sakroarekin lotutakoak. Geurean, tresna agertzen den azkeneko testuak XVIII. eta XIX. mendekoak dira. Garai horietan, zarrabetea "itsuen instrumentua" bezala ezagutzen zen, musikari itsu askok jotzen baitzuten dirua lortzeko. Haren diseinuak teklak ikusi beharrik gabe ukitzeko aukera ematen zuen, eta, ondorioz, ikusmen-desgaitasuna zuten pertsonentzat posible zen tresna hau erabiltzea.
Gaur egun, musika tradizionalan erabiltzen da oraindik, genero moderno batzuetan ere erabiltzen da, hala nola folkean eta rockean hala ere ez da ohikoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Alzugarai Etxeberri, Xalbat. (2025-08-28). «Maitasuna melodiazko burrunba bihurturik» Berria (kontsulta data: 2025-08-28).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Soinutresnak euskal herri musikan" (Juan Mari Beltran, "Egin" biblioteka, 1996).
| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |