Zatozte niregana, nekatu eta zamapetu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden (freskoa)
Zatozte niregana, nekatu eta zamapetu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden (freskoa) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Johann Köler |
Sorrera-urtea | 1879 |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Lekua | Charles' Church (en) ![]() |
Zatozte niregana, nekatu eta zamapetu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden[1] (estonieraz: Tulge minu juurde kõik, kes teie vaevatud ja koormatud olete, mina tahan teile hingamist saata) Estoniako Tallinn hiriburuko San Karlos elizako absidean dagoen freskoa da, Johann Kölerrek 1879an sortua. Köhlerren lanik handiena da, eta Estoniako lehendabiziko margolan monumentala ere bai.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Karlos eliza 1870ean sagaratu zen, baina denbora gehiago behar izan zen aldarearen barne-apainketak eta margolanak amaitzeko. Italian zehar bidaiatzen ari zela, Otto Pius Hippius arkitektoak Jesusen hainbat irudi ikusi zituen mosaikoetan, inpresio sakona eragin ziotenak. Bera izan zen erretaula bat enkargatzea gomendatu zuena, mosaiko teknikan ez bazen, fresko teknikan behintzat. Antza denez, berak proposatu zuen Johann Köhlerrengana jotzea, azken honek interes handia erakutsi baitzuen elizaren eraikuntzan.
Zutaberik gabeko barnealdeak erretaula ikusgarriago eta dotoreago bat sortzeko aukera eman zuen, garai hartako elizetan ohikoa zen aldare independente baten ordez. Hippiusek erabaki hau kontuan hartzea lortu zuen eliza diseinatzerakoan.
Köhlerrek doan margotu zuen freskoa eta hamar egun behar izan zituen lana amaitzeko. Erretaula 1879ko uztailaren 23an amaitu zen (juliotar egutegiaren arabera), eta sagaratzea uztailaren 29an egin zen.
Tonu urdin eta gorriek nagusitzen dute freskoan. Ziurrenik, Köhlerrek Bertel Thorvaldsenek Kopenhageko Ama Birjinaren elizarako sortu zuen Kristoren estatuan inspiratu zen.
Köhlerren modeloa Hiiuko konderriko Willem Tamme izan zen, hil aurretik Tallinnera joan omen zena freskoa bere begiekin ikustera.[2]
Kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaan Krossen Kolmandad mäed eleberria freskoa sortzeko prozesuan oinarrituta dago, eta artistaren barne borroka deskribatzen du, Jesukristoren prototipo gisa aukeratua zen pertsona gaiztoa zela jakitean.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Elizaren barnealdea.
-
Freskoa 2015ean.
-
Freskoa 1920ko hamarkadan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mt 11:28
- ↑ (Estonieraz) Roosna, Harda. «Välja ilmus haruldane maal Ilusast Villemist, Kassari Kristusest» Hiiu Leht 2014-02-07 (kontsulta data: 2025-04-26).
- ↑ (Estonieraz) Kisseljova, Ljubov. (2011). «Tegelased ja nende prototüübid. Jaan Krossi novelli "Kolmandad mäed" ja näidendi "Doktor Karelli raske öö" põhjal» Keel ja Kirjandus 6: 401-415. (kontsulta data: 2025-04-26).