Zer? Jeloskor zaude?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ze? Jeloskorra?» orritik birbideratua)
Zer? Jeloskor zaude?
Jatorria
Sortzailea(k)Paul Gauguin
Sorrera-urtea1892
IzenburuaAha Oe Feii? eta Aha oe Feii (What! Are You Jealous?)
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak66,2 (altuera) × 89,3 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea eta biluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaPuxkin Museoa
BildumaPuxkin Museoa
InbentarioaЖ-3269
JabeaSergei Shchukin (en) Itzuli

Zer? Jeloskor zaude? (jatorrizko izenburua tahitiera arautuan: No te aha 'oe fe'i'i?; maiz Aha Oe Feii? gisa; frantsesez: Eh quoi ! Tu es jalouse ?) Paul Gauguin margolariaren lana da, 1892an margotua, Tahitira egin zuen lehenengo bidaian. Moskuko Puxkin Museoan gordetzen da.[1] Wildenstein katalogoan 461 zenbakia darama. Egilea lanarekin oso pozik gelditu zen eta ondoren lana monotipoz erreproduzitu zuen. Jatorrizko margolana emazteari, Mette Gadi, bidali zion, Kopenhagera, baina oso garesti saldu nahi zuen, 800 liberatan gutxienez,[2] eta, azkenik, ez zuen saldu. Parisen erakutsi ondoren Edgar Degasek erosi zuen. Gaur egun, Puxkin Museoan erakusten da, Moskun.

Izenburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez, izenburuaren itzulpena ez da egokia. Gauguinek Jaussen hiztegiaren oker bat jaso zuen eta 1893ko Durand-Ruel erakusketaren katalogoan Eh quoi ! Tu es jalouse ? bezala itzuli zuen. Baina benetako itzulpen literala Zergatik ezinikusia? izango litzateke.[3]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanak ez du izenburuarekin inongo zerikusirik. Eszenan bi neska tahitiar hondartzan daude, lasai-lasai. Bata etzanda dago, bestea eserita. Biak biluzik daude. Ondoan oihal bat eta itsasertza ikusten dira; oihalaren kolorea leuna den bitartean, urak kolore arbitrarioak erakusten ditu. Nesken artean ez da inongo tentsiorik ikusten, biak ala biak lasai baitaude, deskantsatzen. Gauguinek Noa Noa testuan eszena hitz hauekin deskribatu zuen: "Itsasertzean, nahiz eta sargori egin, bi ahizpa bainatu berriak dira, luzatzen ari dira deskantsatzen ari diren animaliatxoen jarrera atseginez, eta atzoko, biharko maitasunez hitz egiten dute. Borroka bat: oroimen bat".[4]

Eserita dagoen neskaren jarrera argazki batean oinarrituta dago, Atenasko Dioniso antzokian dagoen friso baten argazkian, alegia. Horri esker eskultura itxura eta erliebea eman zion. Irudi bera beste margolanetan aurkituko dugu: Nave nave moe (1894), Buda handia (1899) eta Eta haien gorputzetako urrea (1901).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]