Zebra-muskuilu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zebra-muskuilu
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaBivalvia
OrdenaVeneroida
FamiliaDreissenidae
GeneroaDreissena
Espeziea Dreissena polymorpha
Pallas, 1771
Banaketa mapa

Zebra-muskuilua (Dreissena polymorpha) ur gezako molusku txiki bat da. Errusiako hego-ekialdeko aintziretan du jatorria,[1] eta lehenengoz Peter Simon Pallas alemaniar zoologoak deskribatu zuen, Ural, Volga eta Dnieper ibaietan. Gizakiak, nahi gabe, munduko beste toki askotara eraman du, eta espezie inbaditzaile bihurtu da.

Izena maskorrean dituzten marra txuri-beltzetatik datorkio, baina berez ez da muskuilua, Mytiloida ordenakoa.

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai nabigazioari esker hasi ziren hedatzen XIX. mendean, itsasontzien kroskoari itsasteko gaitasun handia baitute. Zebra muskuiluen larbak ere oso erraz zabaltzen dira.

Espezie inbaditzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko toki askotan izurrite bilakatu da zebra-muskuilua, kolonizatutako tokietan arazo larriak gertatzen baitira. Larbek ugaritzeko eta tokiz aldatzeko gaitasun handia dute.

Kalteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bibalbio autoktonoen maskorretan itsasten dira, baita karramarroen oskoletan ere, azken hauen heriotza eraginez.
  • Hildako muskuilu kantitatea handia ibai hondoetan pilatzen da. Ondorioz bertan arraultzak jartzen duten espezieen ugalketa eragozten dute.
  • Ureko fitoplanktona jaten dutenez, bertako muskuiluen elikagaia gutxitu egiten da
  • Iragazteko duten gaitasuna handia dela eta, metal astunak pilatzen dituzte, horiek kate trofikoan sartzen direlarik.
  • Ibaietako gizakien azpiegitura hidraulikoak ere kaltetzen dituzte: hodiak trabatu, urazpiko materialak erre,...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. M. S. Hoddle: «Quagga & Zebra Mussels», Center for Invasive Species Research, UC Riverside.