Zeelanda Berria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zeelanda Berria
New Zealand
Aotearoa
Bandera Armarria
Ereserkia: God defend New Zealand
Hiriburua Wellington
Hiri handiena Auckland
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa (de facto), maoriera, Zeelanda Berriko keinu hizkuntza (de jure)
Herritarra zeelandaberritar[1]
Gobernua Monarkia konstituzionala
 -  Erregina Elisabet II.a
 -  Gobernadorea Jerry Mateparae
 -  Lehen ministroa John Key
Independentzia
Geografia
 -  Guztira 268,021 km2 (75.)
 -  Ura (%) 1,6
Biztanleria
 -  2014 zenbatespena 4.570.038 (123)
 -  Dentsitatea 16,8 bizt./km2 (205.)
Dirua Zeelandaberritar dolarra (NZD)
Ordu-eremua NZST (UTC+12)
 -  Udan (DST)  (UTC+13)
Aurrezenbakia 64
Internet domeinua nz
1Hainbat data dago Independentzia eguntzat jo daitekeena

Zeelanda Berria[1] (ingelesez: New Zealand; maorieraz: Aotearoa, aɔˈtɛaɾɔa ahoskatua) Ozeaniako hegoaldeko estatu burujabe bat da. Bi uharte nagusiz osatuta dago, iparraldekoa eta hegoaldekoa, eta badira beste uharte txiki batzuk ere. Wellington du hiriburu, baina Auckland da hiri handiena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zeelanda Berriko geografia»
Zeelanda Berria satelite irudian

Zeelanda Berria bi uharte handiz eta hainbat txikiz osatua dago, ur hemisferioaren erdian kokatua. Bi uharte handiak Ipar Uhartea (North Island edo Te-Ika-a-Maui) eta Hego Uhartea (South Island edo Te Wai Pounamu) dira. Estatuaren luze-zabal osoa 268.680 km2 da, Italia baino apur bat txikiagoa. Ardatz luzeena 1.600 km da ipar-hego eta kostak 15.134 km dira gutxi gorabehera.

Hego Uhartea lur gunea handiena da eta luzerako ardatzean Hego Alpeek erdibanatzen dute. Mendirik garaiena Aoraki/Mount Cook da (3.754 m). 18 mendi daude 3.000 m baino gehiago dutenak Hego Uhartean. Ipar Uhartea ez da hain menditsua, baina hainbat sumendi ditu. Mendi garaiena Mount Ruapehu sumendi aktiboa da (2797 m)

Klima epela du, oso gutxitan 0°C azpitik edo 30 °C gainetik. Hala ere, baldintzak aldatu egiten dira Mendebaldeko Kostako hotz eta hezetik, Mackenzie Arroko lehor eta kontinentalera, Ipar Auckland penintsulako klima tropikalera iristeraino. Hiri nagusien artean Christchurch da lehorrena, 640 mm euri urtean jasoz. Auckland da hezeena, kopuru bikoitza jasoz.

Zeelanda Berria Zeelandiaren zatia da, %93a ur azpian dagoen kontinentea, alegia. Zeelandia Australiaren erdia da luze-zabalean ia. Itxuraz luze eta estua da, Zeelanda Berria bera bezala. Duela 25 milioi urte hasi ziren plaka tektonikoen mugimendu bortitzek banandu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zeelanda Berriko historia»

Gizakiek okupaturiko azken lurraldeetakoa da Zelanda Berria. Ziurrenik, maoriak 500 eta 1300 artean iritsi ziren.

Bertara iritsi zen lehen europarra Abel Tasman esploratzaile herbeheretarra izan zen, Ipar eta Hego Uharteen inguruan 1642an nabigatu zuena. Holandarrek Staaten Landt izena eman zioten hasieran, baina ia berehala Nieuw-Zeeland hartu zuen, hots, Zeelanda Berria, Herbeheretako Zeeland eskualdearen omenez.

1769. urtean James Cook esploratzaileak uharteak ikuskatu zituen, baleazale europarrei bidea erraztuz. 1840ean Waitangiko Ituna izenpetzean, Zeelanda Berria britainiarren kolonia bihurtu zen. 1893 urtean, emakumeen boto onarten zuen lehen estatua izan zen, Kate Sheppardek gidatutako mugimendu sozialari esker. Hala ere, emakumeak hauteskundeetan parte har zezaketen baina ez bere burua aurkeztu. Eskubide hau 1919an lortu zuten.

1907ko irailaren 26an jabetza independente bihurtu zen. 1931n Erresuma Batuko Parlamentuak independetzia onetsi zion Wenstminsterko Estatutua izenpetzean eta 1947an Zeelanda Berriko Parlamentuak berrestean. Harez geroztik, Commonwealth elkarteko estatu burujabea da.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Zeelanda Berriaren banaketa administratiboa»
Zeelanda Berriko eskualdeak

Zeelanda Berria 16 eskualdetan banatua dago.

Ipar Uhartean:

Hego Uhartean:

Menpeko lurraldeak: Cook uharteak, Niue eta Tokelau.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeelanda Berriko hirien kokapena mapan.
  1. Auckland: 404.658 biztanle (2006ko erroldan, metropoli-gunea kontuan hartu barik).
  2. Christchurch: 348.435 biztanle.
  3. Wellington: 179.466 biztanle.
  4. Hamilton: 129.249 biztanle.
  5. Dunedin: 118.683 biztanle.

Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gobernu-mota: Monarkia konstituzionala. Ganbara legegile bakarra (99 kideekin).
  • Estatuburua: Britainia Handiko erregina, gobernadore nagusiak ordezkatua.
  • Gobernuburua: Lehen ministroa.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Inportatutako produktu nagusiak:
    • Makineria: %24.6.
    • Mineralak, produktu kimikoak eta plastikoak: %22.2.
    • Garraio-ekipamendua: %13.5.
  • Esportatutako produktu nagusiak:
    • Janari eta abereak: %46.5.
    • Oinarrizko manufakturak: %25.4.
  • Baliabide nagusiak:
    • Harrikatza: 2.3 miloi tona.
    • Artilea: 335.000 tona.
    • Garia: 135.000 tona.
    • Ardi-azienda: 60.5 miloi buru.
    • Behi-azienda: 7.5 miloi buru.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iratze zuhaitz zilarkararen bandera, Kyle Lockwoodek diseinatua, erreferendum bidez Zeelanda Berriaren bandera alternatibotzat hautatua.
  • Talde etniko nagusiak: % 73,8 europar; % 9,6 maori, % 3,6 polinesiar, % 4,5 mestizo, % 8,5 beste.
  • Biztanleen banaketa: % 68,6 hiritar, % 31,4 landatar.
  • Urteko hazkunde-tasa: 8,6/1000 (1994).
  • Ugaltze-tasa: 2/1000 (1994).
  • Heriotza-tasa: 7,7/1000 (1994). Haurrena: 9/1.000 (1990-1995).
  • Bizi-itxaropena: 73,4 urte gizonentzat eta 79,1 urte emakumeentzat (1994).
  • Biztanleen banaketa, adin-tarteka:
    • <15 urte: % 23,2.
    • 15-29 urte: % 22,8.
    • 30-44 urte: % 22,9.
    • 45-59 urte: % 15,6.
    • 60-74 urte: % 10,8.
    • >74 urte: % 4,7.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesa eta maoriera hizkuntza ofizialak badira ere, lehenengoa erabat da nagusi gaur egun, eta bigarrena oso egoera gutxituan dago.

Keinu hizkuntza ere ofiziala da, munduan kasu bakarrenetarikoa izanda hau gertatzen dela.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoan ospe handikoa da Zeelanda Berriko errugbi selekzioa, All Blacks izenaz ezaguna, titulu ugari bereganatu baititu eta partiden aurretik haka (maori dantza) ikusgarria egiten baitu.

Zeelandaberritar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zeelanda Berria Aldatu lotura Wikidatan