Zeelanda Berriko Gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Maori gerretan hildako guztien oroigarria.

Zeelanda Berriko Gerrak edo Zeelanda Berriko Lurretako Gerrak (New Zealand Wars edo Land Wars ingelesez), batzuetan Maori Gerrak ere deitak, gatazka armatu bat izan zen Zeelanda Berrian, 1845 eta 1872 bitartean. Maorien gehiengoak koroa britainiarrak finkatzen ari zen kolonizazioari uko egitea izan zen gerraren arrazoi nagusia.

Waitangiko Ituna sinatu ondoren, 1840an, maorien lurraren babesa bermatzen zen, lurra Koroari baino ezin baitzitzaion saldu. Baina kolonoek agintari kolonialen gainean egindako presioek ituna bortxatzea ekarri zuten, eta horrek Maori Errege Mugimendua sortzea, europarren etorrera aurka zegoena.

Maorien eta britainiarren arteko lehen borroka armatua Hegoaldeko Uhartean izan zen, 1843an, baina gerra 1845ean hasi zen. Gerra berehala zabaldu zen herrialde osoan, eta gatazka handienak Ipar Uhartean gertatu ziren, Waikatoren inbasioa izanik, 1863 eta 1864 bitartean, gatazkarik larriena.

Zeelanda Berriko Gobernuak bere armada eraman zuen, bertako miliziek eta fusilero boluntarioek osatuta. Britainiar armadarekin bat egin zuen, eta ia 18.000 soldadu bildu ziren Zeelanda Berriko lurralde osoan. Gerrari maoriek, nahiz eta kopuruz gutxiago izan, gerrilla moduko taktika militarrak erabili zituzten. Azkeneam, ia 16.000 km²-ko lurrak konfiskatu zizkieten maoriei, eta agintari kolonizatzaileen kontrolpean geratu ziren, gerraren gastuak ordaintzearen aitzakian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]