Zelakanto
Zelakanto | |
---|---|
Devoniar-gaur egun | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Chordata |
Ordena | Coelacanthiformes L. S. Berg, 1937
|
Azpibanaketa | |
Zelakantoa Coelacanthimorpha azpiklaseko eta Coelacanthiformes ordenako arrainen izen arrunta da. Ustez orain hirurogei milioi urte desagertu ziren, Kretazeoan, baina 1938. urtean espezimen bat bizirik aurkitu zen Hegoafrikako ekialdeko kostaldean, Chalumna ibaiaren bokalean. 1,5 metro luze zen, eta 50 kg pisatzen zuen. East London Museora eraman zuten. Hura aztertzen aritu zen C. Latimer anderearen izenarekin eta Chalumna ibaiaren izenarekin jarri zioten izena espezieari (Latimeria chalumnae). Zelakantoak narrasti bihurtzeko bidean geratu ziren arrainen itxurako gorputza du, hegalak, bularraldekoak batez ere, gorputzari beso antzeko luzakin batzuez lotuak baititu. Gorputza bera eta burua sendoak izaten ditu; burua, oskol gogor batez hornitua. Kolorez, urdin iluna izaten da. 1952. eta 1970. urteetan beste 60 bat zelakanto aurkitu ziren Komore uharteetan. Eta 1988an beste espezie bat harrapatu zen Sulawesiko uharteetan, Indonesian (Latimeria menadoensis).
Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hona hemen zelakantoen genero eta familia ezagunen sailkapena:[1]
- Coelacanthiformes ordena
- Whiteiidae familia (Triasiko)
- Rebellatricidae familia (Triasiko)
- Coelacanthidae familia
- Latimerioidei azpiordena
- Gambergia
- Mawsoniidae familia (Triasiko eta Jurasiko)
- Latimeriidae familia L. S. Berg, 1940
- Holophagus
- Latimeria J. L. B. Smith, 1939
- Latimeria chalumnae J. L. B. Smith, 1939 (zelakanto)
- Latimeria menadoensis Pouyaud, Wirjoatmodjo, Rachmatika, Tjakrawidjaja, Hadiaty & Hadie, 1999
- Libys
- Macropoma
- Macropomoides
- Megacoelacanthus
- Swenzia
- Undina
Hona hemen kladograma:
Coelacanthiformes |
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Generoen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hona hemen ordenaren barruko generoen bilakaera:[2]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Nelson, Joseph S.. (2006). Fishes of the World. John Wiley & Sons, Inc., 601 or. ISBN 0-471-25031-7..
- ↑ Sepkoski, Jack. (2002). «A compendium of fossil marine animal genera» Bulletins of American Paleontology 364: 560..