Hizkuntza zeltak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zelta hizkuntzak» orritik birbideratua)
Hizkuntza zeltak
Celts in Europe-fr.svg
     Jatorrizko Hallstatt lurraldea, K.a. 500. urtean

     Zelten gehieneko hedapena, K.a. 270ean      Iberiako eskualde lusitanoa, zalantzazko "zeltikotasuna"      Gaur egungo sei nazio zelten mugak, Erdi Aroan hizkuntza zeltaren bati eutsi ziotenak

     Hizkuntza zeltza bat hitz egiten diren lurraldeak
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
indoeuropar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza fusionatzailea eta aditza-subjektua-objektua
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2cel
Glottologcelt1248
ASCL11
IETFcel

Hizkuntza zeltak protozeltatik eratorritako hizkuntzak dira. Indoeuropar familiaren adar bat eratzen dute, italikoaren oso hurbilekoa.[1] K.a. lehen milurtekoan, Europako eremu zabal batean mintzatzen ziren, Bizkaiko golkotik Ipar itsasoraino, eta Rhin ibaitik Itsaso Beltzeraino.

Egun, batik bat Britaniar Uharteetara eta Frantziako Bretainiara mugatuta daude, nahiz eta Kanada ekialdeko, Patagoniako, AEBetako eta Australiako diasporako talde batzuetan ere hitz egiten diren.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza zeltak lau azpifamiliatan sailkatzen dira:

Zeltaren zatiketa hau K.a. 1000 inguruan gertatu zen. Aurreko zeltak urna-zelai kulturarekin eta Hallstatt eta La Tène kulturekin lotzen dira.

Lexikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara Britoiak Goidelikoak
Galesa Bretainiera[2] Kornubiera Irlandera[3] Eskoziako gaelera[4] Manxera
erle gwenynen gwenanenn gwenenen beach seillean shellan
handi mawr meur meur mór mòr mooar
zakur ci ki ki madra, arkaikoa coo
arrain pysgodyn pesk pysk iasc iasg eeast
bete llawn leun leun lán làn lane
ahuntz gafr gavr gaver gabhar gobhar goayr
etxe ti chi teach, tigh taigh thie
ezpain gwefus gweuz gweus liopa bile meill
ibai aho aber aber aber inbhear inbhir inver
lau pedwar pevar peswar ceathair ceithir kiare
gau nos noz nos oíche oidhche oie
zenbaki rhif, nifer niver niver uimhir àireamh earroo
hiru tri tri tri trí trì tree
esne llaeth laezh leth bainne bainne bainney
hi ti te ty thu oo
izar seren steredenn steren réalta reult, rionnag rollage
gaur heddiw hiziv hedhyw inniu an-diugh jiu
hortz dant dant dans fiacail fiacaill, deud feeackle
erori cwympo kouezhañ kodha tit(im) tuit(eam) tuitt(ym)
txistu egin chwibanu c'hwibanat hwibana feadáil fead fed

† Latinaren mailegua.

Hiztunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo sei nazio zeltak.
Hizkuntza Jatorrizko izena Taldea Ama hizkuntza dutenak Hiztun kopuru osoa Eremua Araugilea
Galesa Cymraeg Britoia 750.000 750.000  Gales Bwrdd yr Iaith Gymraeg
Irlandera Gaeilge Goidelikoa 50.000 600.000  Irlandako Errepublika Foras na Gaeilge
Bretainiera Brezhoneg Britoia 200.000[5] 200,000 Flag of Brittany (Gwenn ha du).svg Bretainia Ofis ar Brezhoneg
Eskoziako gaelera Gàidhlig Goidelikoa 70.000 70.000  Eskozia Bòrd na Gàidhlig
Kornubiera Kernewek Britoia 500[6] 2.000[7] Flag of Cornwall.svg Kornualles Keskowethyans an Taves Kernewek
Manxera Gaelg Goidelikoa 1.700 Flag of the Isle of Mann.svg Man uhartea Coonceil ny Gaelgey

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zelta. Lur Hiztegi Entziklopedikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  2. Dictionnaires bretons parlants. dico.parlant.breton.free.fr (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  3. Trinity College Phonetics and Speech Lab. abair.tcd.ie (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  4. Learn Gaelic Dictionary. learngaelic.scot (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).
  5. 2001eko frantziar erroldaren arabera 270.00 bretoiera hiztun zeuden, urtero 10.000 hiztun galtzen dituelarik. Webgunea: bai bretoierari/oui au breton webgunearen arabera 2008an 200.000 hiztun luedeke.
  6. Kornualles eskualdeko 500 haur inguru hiztun elebidun gisa heziak izan dira (2003ko erregistroen arabera).
  7. http://www.teachingenglish.org.uk/uk-languages/south-wests[Betiko hautsitako esteka] 2.000 hiztun inguru. BBC, 2010eko otsailaren 10a. BBC/British Council website

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]