Zelta poniak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Exmoor poniak, behorra moxalarekin. Exmoor poniak zelta ponien sailakpen taldean sartzen dira. Gainera arrazaren beste izena ingelesez "Celtic pony" da

Zelta poniak Mendebaldeko Europako Atlantikoaren itsas bazterreko herrialdetako hainbat zaldi arrazak dira. Urtetan uste izan da zaldi arraza guzti hauek garai bateko Zelten migrazioek ekarritako abereen ondorengoak direla[1]. James Cossar Ewart eskoziar zoologista izan zen zelta ponien ideia plazaratu zuena, poni guzti hauek sailkapen talde batean kokatuz.

Egun baieztapen hori zalantzan jartzen da, behintzat hainbat zaldi arrazen kasuan [2]. Asturkoi eta pottokak esate baterako Azken Izotz Aroa eta gero Kantauri itsasoko ertzan iraun zuten zaldien ondorengoak direla uste da. Dena den mendetan zehar kanpotik ekarritako beste zaldi arrazekiko nahasketak ezin dira baztertu.

Gertatzen dena zera da, zaldi arraza hauen hedapen lurraldeak garai bateko zelta kulturako eremu asko barneratzen duela. Esan bezala zaldi arraza hauek ponien ezaugarriak dituzte.

Sakontzeko, irakurri: «Poni»

Azken ikerketa genetikoen arabera zera ematen du, Iberiar penintsulara ekarritako etxekotutako zaldiak bertako zaldi basatiekin nahastu zirela. Haren ondorioz bertako zaldi arrazek antzinako zaldi basatien ondare genetikoa gorde dute[3]. Honek ezbaian jartzen du "zelta poni" guztiak aspaldiko zeltek ekarri zutela eta jatorri berbera daukatenaren teoria.

Zelta poniak delako zaldi taldean sailkatzen dira, besteak beste, Euskal Herriko pottoka, Asturiasko asturkoi zaldia, Kantabriako zaldi montxinoa, Ingalaterrako hego aldeko Dartmoor poniak, Exmoor poni eta New Forest poni arrazak, Galiziako zaldia edo "Faco galegoa", Portugaleko garrano zaldia, Irlandako Connemarako ponia, islandiar ponia, Faroeetako ponia zein Eskoziako Shetland ponia daude ere talde honetan Europako beste zenbait poni arrazen artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]