Zelula banaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hiru zelula ugalketa moten parekatzea.

Zelula banaketa, zelula zikloaren zati oso garrantzitsua da, honetan jatorrizko zelula beste bi zelula alabetan edo gehiagotan banatzen da. Zelula banaketari esker izaki bizidunak sortu eta hazten dira. Organismo zelulanitzetan hazkunde hau ehunen bilakaerari esker gauzatzen da, eta izaki zelulabakarretan ugalketa asexualaren bidez.

Izaki zelulanitzek beren zelulak zelula banaketari esker ordezkatzen dituzte eta zelula bereizteari lotua dago. Zenbait animalietan zelula banaketa une jakin batean gelditzen da eta zelulak zahartuz amaitzen dute. Zelula zaharrak hondatu eta gorputzaren zahartzearen ondorioz hil egiten dira. Zelulak banatzeari uzten diote, telomeroak banaketa bakoitzean gero eta laburragoak bilakatu eta jada kromosomak ezin dituztelako babestu.

Zelula banaketa Elizabeth Blackburn, Carol W. Greider eta Jack Szoztak zientzialariek aurkitu eta ikertu zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zelula banaketa Aldatu lotura Wikidatan