Zelulitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zelulitis
Deskribapena
Motalarruazaleko gaixotasuna, Larruazaleko gaixotasun bakterianoa, Larruazaleko gaixotasun bakterianoa, musculoskeletal system symptom (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateadermatologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaknafcillin (en) Itzuli, oxacillin (en) Itzuli, kloxazilina, Dikloxazilina, sulfamethoxazole / trimethoprim (en) Itzuli, (2R)-daptomycin (en) Itzuli, doxiziklina, dalbavancin (en) Itzuli, Ziprofloxazino, oritavancin (en) Itzuli, zeftriaxona, linezolid (en) Itzuli, Klaritromizina, levofloxacin hemihydrate (en) Itzuli, zefalexina, klindamizina, zefuroxima eta Bankomizina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKL03.90
GNS-9-MK682.8 eta 682.9
GNS-9682.9
DiseasesDB29806
MedlinePlus000855
eMedicine000855
MeSHD002481
Disease Ontology IDDOID:3488

Zelulitisa bakterioek larruazalean eragiten duten infekzioa da[1]. Larruazalaren erdiko geruzan du eragina, hau da, dermisean eta horren azpian kokatzen diren geruzak baita ere. Orokorrean, zelulitisa hanken beheko aldean du eragina. Hala ere, gorputzeko beste ataletan eman daiteke, hala nola; besoetan edota aurpegian. Bakterioek zaurien bitartez sar daitezke giza organismoetan eta orokorrean ez da pertsonen artean kutsatzen.

Klinika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelulitisa pairatzen duten pertsonengan hainbat sintoma dira ikusgarri, besteak beste, larruazaleko gorritasuna eta hantura dira ohikoenak. Are gehiago, kalteturiko larruazal eremua mingarria, bero sentsaziozkoa eta oso sentikorra egongo da. Beste sintomen artean, babak, orban gorriak, gongoil eta nodulu linfatikoen hantura, giltzaduretan gogortasuna, goragaleak, nekea, izerdiak eta sukarra aurkitzen dira. Gainera, infekzioa alboko eremuetara hedatzeko joera izango du. Hantura abiadura handiz edota zenbait egunen buruan hedatuko da gorputzean zehar. [2]

Fase berantiarretan sepsiaren sintomak agertu daitezke, hala nola, hipotentsioa eta takikardia. Hainbat atal, beheko gorputz adarra bereziki, sintoma antzekoak izan ditzakete.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragile ohikoenak Staphylococcus eta Streptococcus bakterioak dira.[3] Larruazalean hainbat bakterio aurki daitezke baina zauriak edota lesioan egoteak bakterio hauek larruazal barnean sartzeko eta hau infektatzeko aukera izango dute.

Zelulitis infekziosoaren adibidea hankaren behealdeko eremuan.

Arrisku Faktoreak[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Larruazaleko gaixotasunak: larruazaleko zenbait gaixotasunek, hala nola, ekzemak edota herpesak larruazalean hausturak sortuk bakterioen sarrera erraztu dezakete.
  • Sistema immunologiko ahuldua: sistema immunologikoa ahultzen duten gaixotasunek, besteak beste, diabetesa, leuzemia edota HIESa giza organismoa infekzioekiko sentikorragoa bilakatzea eragiten dute. Zenbait farmakok ere sistema immunologikoa ahultzen dute.

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diabetesa duten pertsonek edota zirkulazio arazoak pairatzen dituztenek kontu handiago bat izan behar duten haien prebentzioari dagokionez larruazal lesio bat ekidin ahal izateko. [5]Hurrengo neurriak hartu beharko lirateke:

  • Esku eta oinen azazkalak
  • Kontu handia izanik, inguruko azala ez mintzeko.
  • Eskuak eta oinak ondo babestu zapata egokiak eta eskularruak erabiliz.
  • Oinak begiratu aldi oro, lesioak egotekotan denbora nahikoarekin detektatu ahal izateko.
  • Larruazala etengabe hezetu pitzadura eta ezkatatzea ekiditeko.
  • Larruazalean azaleko infekzioa izatekotan berehala tratatu behar da, pertsona batetik bestera erraz kutsatu baitaitezke (adibidez, atleta-oina).

Azalean zauriren bat izatekotan, hurrengo pausuak jarraitu behar dira:

  1. Zauria egunero garbitu, ura eta xaboia erabiliz.
  2. Krema edo ukendu babesle bat jarri, azaleko zaurietan nahikoa izan ohi da.
  3. Zauria hesgailu batekin estali eta aldatu hesgailua, gutxienez, egunero.
  4. Infekzio bat egon ahal delako adierazgarri bat dagoen edo ez behatu.

Azkenik, zelulitisa noizbait pairatu izan bada medikuak antibiotiko prebentiboak errezetatuko ditu, izan ere, behin gaixotasuna pairatuta berriro ere arriskua handia da.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelulitisaren diagnostikoan ematen den akats ohikoena dermatitisarena da, izan ere, diagnostiko okerra ekiditeko komenigarria da behaketa klinikoaz gain, zenbait ikerketa burutzea da, besteak beste, odol analisiak.

Odol analisietan batez ere, C proteinen gorakadak neurtu daitezke infekzio bakterianoen adierazle zehatzenak baitira. C proteina kopuru ohikoak aldiz, ez dira baliogarriak diagnostikoa burutzeko.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean antibiotikoak errezetatzen dira, bakteria baten ondorioz sortutako infekzio bat baita.[6] Beharrezkoa baldin bada medikuak analgesikoak hartzea baimendu ditzake. Etxean gauden momentuan, infekzio gunea bihotzaren mailatik gora kokatzea gomendagarria da hantura gutxitzeko eta sendaketa prozesua errazteko.

Gehienetan oso sendaketa prozesu erraz bat da baina gerta daiteke ospitalean egun batzuk pasa behar izana. Hau hurrengo kasuetan ematen da:

  • Infekzioa oso gaixo egotea eragin duenean (sukar oso altua, goragaleak, presioa arterial arazoak... izatea).
  • Antibiotikoak hartu ostean infekzioa txarrera doanean.
  • Immunitate sistema ez duenean ondo funtzionatzen (minbizi edo HIES kasuetan, adibidez).
  • Begien inguruan infekzio bat izatean.
  • Antibiotikoen beharra zainen bitartez baldin bada.

Sor daitezkeen arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txarto tratatzen bada edota tratamendua ez badu funtzionatzen, organismoan beste infekzio batzuk izan ahal dira: odolekoa (sepsia), hezurretakoa (osteomielitisa), burmuina eta ornomuina estaltzen duten mintzena (meningitisa)...Horrez gain, sor ditzakeen artean hodi linfatikoen hantura (linfangitis), bihotzaren hantura (endokarditisa), shock-a eta gangrena (ehunen heriotza) daude.

Batzuetan gerta daiteke infekzioa ehunaren sakoeneko geruzara hedatzea, horri fasziaren estaldura deritzo. Honen adibide, faszitis nekrosatzailea. Hala ere, kasu hau ez da batere ohikoa.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Celulitis: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-05).
  2. (Gaztelaniaz) Celulitis (inflamación). 2018-07-06 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Celulitis infecciosa: fotos, síntomas y tratamiento» Tua Saúde (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  4. «Cellulitis - Infectious Disease and Antimicrobial Agents» www.antimicrobe.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  5. (Gaztelaniaz) Ramos, Rocío. (2018-05-02). «Celulitis infecciosa - Síntomas, Tratamientos y PREVENCIÓN» Mi blog (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  6. (Gaztelaniaz) «Celulitis Infecciosa // Características, Tratamientos & Complicaciones» CuidadoyEstilo 2018-06-16 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  7. (Ingelesez) «Cellulitis: Causes, Symptoms, Treatments, and Pictures» Healthline 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]