Zembla Berria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zembla Berriaren kokapena

Zembla Berria[1][2] (errusieraz: Новая Земля, Nóvaia Zemliá, "Lur Berria") Ozeano Artikoan dagoen uharte bik osaturiko errusiar uhartedia da. Uharteek Ipar uhartea eta Hego uhartea dute izena. Zembla Berria uhartediak 90.650 km²-ko azalera du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zembla Berria

Uhartediak Europako iparraldeko muga Ozeano Artikoan osatzen du. Era berean, Barentseko itsasoaren ekialdeko muga eta Karako itsasoaren mendebaldekoa da.

Uhartediak bi uharte nagusi (Ipar uhartea eta Hego uhartea) eta zenbait uharte txiki ditu; guztira, 90.650 km² zabal eta 900 km luze da. Haren iparraldeko muturra Zirkulu Polar Artikotik 470 kilometrora dago.

  • Ipar uhartea (errusieraz Oстров Сeверный) 73º eta 77º ipar-latitudeen artean dago. 48.904 km² izanda, Europako laugarren uharterik handiena da. Iparraldeko muturrean, 1.590 m altuera du. Glaziarrez beterik dago.
  • Hego uhartea (errusieraz Oстров Южный) 71º eta 73º ipar-latitudeen artean dago. 33.275 km² izanda, Europako seigarren uharterik handiena da eta 1.342 m-ko altuera du. Ipar uhartean ez bezala, glaziarrak altueran baino ez daude eta beste guztia tundra da.

Uhartedia menditsua da oso, izan ere, Uralen jarraipena baino ez da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiarrek Zembla Berria XI. mendetik ezagutzen dute, Novgorodeko merkatariek bisitatu zutelako. Hala ere, europarrek ez zuten XVI. mende arte uhartedia esploratu: 1553an Hugh Willoughbyk bisitatu zuen eta 1594tik 1597ra bitartean, Willem Barentsek esploratu zuen.

Gerra Hotzaren aldian, SESBek bere bonba atomikoak probatzeko erabili zuen Zembla Berria.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002ko erroldaren arabera, uhartediak 2.716 biztanle zituen, haietatik 2.622 Belushya Guba hiriburuan. Jatorrizko biztanleak 150 inguru dira, bi herenak nenetsak.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zembla Berria Aldatu lotura Wikidatan