Zementuaren birziklapena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Birziklatua izan daitekeen hormigoizko blokea
Birziklatu daitekeen hormigoizko blokea

Zementuaren birziklapena deritzo zementuarekin egindako egituren eraispenaren edo egokitzapenaren ondorioz sortutako obra-hondakinak berrerabiltzeko gero eta ohikoagoa den metodo bati. Zementua zabortegietara garraiatu ohi zen lehen, han suntsitzeko. Hala ere, ingurumen-kontzientzia, ingurumen-legeak eta eraikuntzan ahalik eta kostu baxuenak mantentzeko nahia nagusi diren garai honetan, zementuaren birziklapena gero eta erakargarriagoa da, birziklapenak onura ugari baititu.[1]

Eraispenaren ondoren bildutako zementuaren agregakina ehogailu batean sartzen da. Ehotze-unitateetan, kutsatu gabeko zementu-zatiak soilik onartzen dira, hau da, zaborrik, egurrik, paperik edo halako beste materialik gabekoak. Forjaketan erabilitako metalak, ordea, onargarriak dira. Izan ere, elektroimanei eta beste banaketa-sistema batzuei esker, metal horiek baztertu egin daitezke, ondoren urtu eta beste instalazio batzuetan birziklatzeko. Zementuzko blokeen hondarrak tamainaren arabera ordenatzen dira, eta zatirik handienak makinara birbideratu daitezke. Ehoketa egin ondoren, partikulak hainbat metodoren bidez iragazten dira, eskuzko hautaketa eta flotazio bidez, besteak beste.[2]

Ehotzeko makina eramangarriak erabiliz materiala eraikuntza-eremuan bertan ehotzeak hainbat abantaila ditu. Izan ere, harrobietako materialekin egindako lanen aldean, eraikuntza-kostua eta sortutako kutsadura nabarmenki murrizten dira. Alde batetik, errepidean ibil daitezkeen makina handi batzuk daude, eta gai dira zementua eta asfaltoa orduko 600 tonako erritmoan ehotzeko. Sistema horiek honako atal hauek izan ohi dituzte: obra-hondakinen pikatzailea, albotik deskargatzeko zinta garraiatzailea, iragazketa-unitatea eta zatirik handienak pikatzailera itzultzeko zinta garraiatzailea. Bestetik, orduko 150 tonarekin lan egin dezaketen eta toki txikiagoetan instala daitezkeen makina txikiagoak ere eskuragarri daude. Gainera, hondeamakinak eta halako makina osagarriak izateari esker, gero eta gehiago birziklatzen da materiala bolumen txikian eta erauzten den tokian bertan. Multzo horiekin, orduko 100 tona baino gutxiago birziklatu daitezke.[3]

Hormigoi birziklatuaren erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zementuaren zatirik txikienak eraikuntza proiektu berrietarako hartxintxar bezala erabiltzen dira. Hartxintxar hori errepideen azpialdeko geruza osatzeko ezartzen da, eta honen gainetik zementu edo asfalto gehiago isurtzen da. FHWAk (Federak Highway Administration), horrelako teknikak erabiliz, errepide zaharretako materialekin egindako autobiak eraiki ditzake.[4] Gainera, hormigoi birziklatua kutsatzailerik gabekoa bada, hormigoi freskoa egiteko agregakin lehor gisa ere erabili daiteke.

Riprap-aren moduko zementu-zati handienak higaduraren kontrolerako erabili daitezke.

Ehotze-instalazioetan kalitate-kontrol egoki batekin, iztuku eta lur-estalkien ordezko materialak lor daitezke, zeinak kalitatezkoak eta estetikoki erakargarriak diren.[5]

Ehotutako hormigoiarekin gabioiak bete daitezke eta, gabioi hauek pilaratuz, euste-horma ekonomikoak sortu daitezke. Pilatutako gabioi hauek toki bateko pribatutasuna handitzeko ere erabiltzen dira, hesi bat erabili ordez.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zementua isuri edo zabortegietan lurperatu beharrean, materiala birziklatzeak hainbat onura dauzka:

  • Zabortegietan tokia aurreztu daiteke.
  • Errepideak egiteko oinarrizko material gisa zementu birziklatua erabilita zementua beste tokietara garraiatzean sortutako kutsadura murrizten da.[6]

Desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hormigoia margotuta baldin badago, haren birziklapenak hainbat desabantaila antzeman daitezke pinturak izan dezakeen berunagatik. USACEko (U.S. Army Corps of Engineers) eraikuntzako ingeniaritzaren ikerketako laborategiak beste laborategi batzuekin hainbat ikerketa egin ditu. Ikerketa horien helburua berunean oinarritutako pinturak zementu birziklatuan ingurumenarekiko arrisku bat izan daitezkeen ala ez frogatzea izan da.Azterketa hauetako emaitzek egiaztatu zuten berunean oinarritutako pintura daukan zementua betegarri seguru gisa erabili daitekeela. Gainera, lur mota jakin batzuen gainean ezarriko bada, erabilera hori neurririk hartzeko beharrik gabe egin daiteke.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ok. 2010-04-12 (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  2. "How Concrete is Recycled", ConcreteRecycling.org. Retrieved 2010-04-05
  3. (Ingelesez) «Concrete Recycling» The Landfill Technical Information Site 2014-12-02 (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  4. (Ingelesez) «FHWA Recycled Materials Policy - Recycling - Environmental Stewardship - Pavements - Federal Highway Administration» www.fhwa.dot.gov (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  5. "Markets for Reclycled Concrete Aggregate", ConcreteRecycling.org. Retrieved 2010-04-05
  6. "Value Engineering Benefits", ConcreteRecycling.org. Retrieved 2010-04-05
  7. Recycling Revisited - 8/4/2005 - Western Builder. 2007-09-28 (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]