Zemfira

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zemfira
Zemfira March 2009.jpg
Bizitza
Jaiotza Ufa1976ko abuztuaren  26a (43 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  1991)
 Errusia  (1991 -
Hezkuntza
Heziketa Q4479135 Itzuli 1997)
Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, musikagilea, poeta, egile abeslaria eta idazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Zемфира
Genero artistikoa rocka
Russian rocka Itzuli
pop rocka
indie rocka
Musika instrumentua giltzadia
gitarra
Q4450903 Itzuli
Perkusio instrumentua
melodika
ahotsa
Diskoetxea REAL Records
Navigator Records
IMDb nm1743795
zemfira.ru
Zemfira, 2013an Moskun egindako kontzertuan.

Zemfira (errusieraz: Земфира), izen osoa Zemfira Talgatovna Ramazanova (errusieraz: Земфира Талгатовна Рамазанова, errusieraz: Земфира Тәлгать кызы Рамазанова) (Ufa, 1976ko abuztuaren 26a) Errusiako rock musikaria da, Errusian eta Errepublika Sobietar ohiak diren herrialdeetan oso ezaguna. Dagoeneko 3 milioi disko saldu ditu[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Volgako tartariarren familia batean jaio zen. Ama medikua zuen eta aita historia irakaslea. Lau urte zituela Ufako musika eskolan sartu zen eta piano eta ahots ikasketak egin zituen. Zazpi urterekin idatzi zuen bere aurreneko abestia. Anaiak gidatuta gaztetan rock musika ugari entzun zuen, Black Sabbath, Nazareth eta Queen taldeak besteak beste, eta gitarra jotzen ikasi zuen. Musikarekiko interesa saskibaloiarekin uztartu zuen, Errusiako emakumezko juniorren selekzioko kapitaina izan baitzen 1990 urtean. Garai hartan Ufako kaleetan lagunekin rock taldeen coverrak egitea maite zuen baina amak piano ikasketekin jarraitzera behartu zuen eta ohorezko matrikula eskuratuta graduatu zen. Ufako Arte Ederren Akademian matrikulatu zen ondoren[2] eta aldi berean hiriko taberna eta jatetxetan jazz eta rock and roll emanaldiak egin zituen Vlad Kolchin saxofoi-jolearekin batera. 1996an "Europe Plus" irratiko soinu teknikari lanetan hasi zen[3].

Arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999ko maiatzaren 10ean bere izena daraman Zemfira (Земфира) diskoa aurkeztu zuen Moskuko Mosfilm aretoan. Aurreneko disko honetako singleak "HIESa" (СПИД), "Arrivederci" (Aриведерчи), and "Koheteak" (Ракеты) izan ziren. Irratietan behin eta berriz jarri zituzten single hauek eta hasieratik oso abeslari ezaguna bihurtu zen Errusian eta inguruko herrialdeetan. Zemfira eta bere bandak berehala ekin zioten kontzertuak emateari eta biran zeuden artean bigarren diskoa osatu zuten, Forgive Me My Love (Прости Меня Моя Любовь), 2000 urtean atera zena. "Bila" (Искала) and "Heldua" (Созрела) berehalako "hit"-ak bihurtu ziren eta “Zemfiromania” hasi zen Errusian. Hirugarren diskoak "Zemfiromania" areagotu baino ez zuen egin. 2004ko urriaren 16an Queen taldearekin batera haren "We Are the Champions" abesti mitikoa abestu zuen Errusiako MTV sarien ekitaldian[4]. 2005 urtean Vendetta (Вендетта) diskoa atera zen, Zemfiraren laugarrena. Biltzen dituen 15 abestitako asko musikari errusiarrekin elkarlanean grabaturiko abestiak dira[5].

2006 urtean zuzeneko diskoa atera zuen, Zemfira.Live, eta 2007an DVDa atera zen. 2007 urtearen amaieran disko berria atera zuen, Thank You (Спасибо) izena zuen eta zaleak eskertu nahi izan zituen. Disko honen kontzertu bira 2008an egin zuen eta azken kontzertua Moskuko Estadio Olinpikoan egin zuen. 2009an Z-Sides diskoa atera zuen, B-aldekoak kontsideratzen diren abestiez osatu zuena[6].

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko apirilean Kiev-en egin zuen kontzertuan Ukrainako hainbat agintari agertu ziren oholtzan[7]. Errusiar agintariek ez zuten gustukoa izan. 2015eko uztailean Georgiako Tbilisi hiriburuan egindako kontzertuan Ukrainako bandera atera zuen. Errusiako komunikabideek kritika latzak egin zizkioten eta Errusiako hainbat kultur sustatzailek musika programaziotatik kanpora utzi zuten. 2016an Lituanian izan zuen kontzertu batean Ukrainako bandera erraldoi bat atera zuten eta berak erretiratzeko eskatu zien[8].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zemfira (Земфира) (1999)
  • Forgive Me My Love (Прости Меня Моя Любовь) (2000)
  • 14 Weeks of Silence (14 Недель Тишины) (2002)
  • Vendetta (Вендетта) (2005)
  • Zemfira.Live (2006) - zuzenekoa
  • Thank You (Спасибо) (2007)
  • Z-Sides (2009)
  • Zemfira.Live 2 (2010) - zuzenekoa
  • To Live in Your Head (Жить в твоей голове) (2013)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zemfira in Paris | V.Dest Productions - Communication - Editions Musicales» web.archive.org 2014-01-11 . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  2. «УЧИЛИЩЕ ИСКУССТВ» web.archive.org 2006-06-20 . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  3. (Errusieraz)Plus, Европа Плюс Онлайн Радио | Online Radio Europa «Европа Плюс Онлайн Радио | Online Radio Europa Plus» Европа Плюс Онлайн Радио | Online Radio Europa Plus . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  4. «Сервисы РОЛ» services.rol.ru . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  5. «Радиостанция "Эхо Москвы" / Передачи / Аргентум / Воскресенье, 06.03.2005: Земфира» web.archive.org 2008-04-12 . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  6. «Земфира - «Zemfira.DVD» - Новости рока NEWSmusic.ru» web.archive.org 2012-03-15 . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  7. (Errusieraz)«Земфира немножко обиделась на Киев» kp.ua . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.
  8. (Errusieraz)«Земфира на концерте в грубой форме потребовала убрать флаг Украины» РИА Новости 20160322T0855+0300Z . Noiz kontsultatua: 2019-02-21.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zemfira Aldatu lotura Wikidatan