Ensenadako markesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zenón de Somodevilla y Bengoechea» orritik birbideratua)
Ensenadako markesa

marquis of La Ensenada (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaHervías eta Alesanco1702ko apirilaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMedina del Campo1781eko abenduaren 2a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Zenón de Somodevilla y Bengoechea, Ensenadako markesa (Hervías edo Alesanco, Errioxa, 1706ko apirilaren 20a - Medina del Campo, Gaztela, 1781eko abenduaren 2a) Espainiako politikaria izan zen. Eragin handia izan zuen Filipe V.aren eta Karlos III.aren politikagintzan. Itsas Armadako eta Indietako idazkari nagusi, Finantza eta Gerrako kontseilari, Gaztelako Kontseiluko gobernadore eta Armadako kapitain nagusi izan zen. Finantza sistema goitik behera aldatu zuen, zerga sistema bakarra eratu eta industria, nekazaritza, irakaskuntza eta herri lanak bultzatu zituen. Kanpo arazoetan, Frantziaren aldekoa eta Ingalaterraren etsaia izan zen. 1754. urtean Granadara bidali zuten, erbesteraturik, Paraguaiko jesuiten matxinadan nahasia zegoela eta. 1760. urtean gortera itzuli zen Finantza aholkulari gisa, eta 1766. urtean Esquilache bere kargutik kentzeko matxinada antolatu zuela eta, atxilotu eta Medina del Campora eraman zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ensenadako markesa Aldatu lotura Wikidatan