Edukira joan

Zeno Hastenteufel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeno Hastenteufel

(2010)
4. elizbarrutiko apezpiku

2007ko martxoaren 28a - 2007ko apirilaren 29a
Osvino José Both (en) Itzuli
Elizbarrutia: Novo Hamburgoko elizbarrutia
3. elizbarrutiko apezpiku

2001eko abenduaren 12a - 2007ko apirilaren 29a
Bruno Maldaner (en) Itzuli - Antônio Carlos Rossi Keller (en) Itzuli
Elizbarrutia: Frederico Westphalengo elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaSalvador do Sul eta Montenegro (Rio Grande do Sul)1946ko ekainaren 14a
Herrialdea Brasil
HeriotzaPorto Alegre2025eko apirilaren 30a (78 urte)
Hezkuntza
HeziketaGregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Zeno Hastenteufel (Montenegro, 1946ko ekainaren 14aPorto Alegre, 2025eko apirilaren 30a) brasildar elizgizon katolikoa izan zen. 2001etik 2007ra Frederico Westphalengo apezpikua izan zen, eta 2007tik 2022ra Novo Hamburgoko apezpikua.

Zeno Hastenteufel apezpikuaren armarria.

Alemaniar jatorrikoa, 1946ko ekainaren 14an jaio zen Linha Rodrigues da Rosan, Montenegro udalerrian. Olindo eta Anna Amélia Hastenteufelen semea izan zen. Lehen mailako ikasketak Barão herriko Linha Francesa Alta auzoko Alfredo Caspary eskolan egin zituen. 1960tik 1966ra Gravataíko San Jose apaizgaitegi txikian ikasi zuen. 1967-1968 eta 1971-1972 urteetan filosofia ikasi zuen Viamãoko Filosofia Fakultatean, eta 1969-1972 urteetan teologia Hegoaldeko Rio Grandeko Unibertsitate Katolikoko Teologia Fakultatean. Praktikak Gravataíko Santa Ana parrokian egin zituen.[1][2]

1972ko uztailaren 8an apaiztu zen, eta hasiera batean Sapucaia do Sulgo Andre Maria Sortzez Garbiaren parrokiako bikario-diruzain gisa lan egin zuen. 1973tik 1981era Hegoaldeko Rio Grandeko Unibertsitate Katolikoko Erlijio Kulturako irakaslea izan zen.[1][2]

1973tik 1975era, bikario gisa aritu zen Porto Alegreko San Petri elizan; Gazteen Lidergo Ikastaroa ere sortu zuen 1973an eta proiektu honen zuzendari espirituala izan zen 1974tik 1981era. 1976-1981 urteetan Porto Alegreko San Antonio parrokian jardun zuen.[1][2] Garai hartan, asteazkenero 20:00etan mezak eman zituen, «Missa da Almofada» deiturikoak, Porto Alegreko gazteentzat.[3]

1981etik 1985era, Elizaren Historiako masterra eta doktoretza egin zituen Erromako Gregoriotar Unibertsitatean. 1984tik 1986ra, Porto Alegreko Familia Santuaren elizako bikarioa izan zen. Horrez gain, irakasle lanetan aritu zen 1984tik 2001era.[1]

Hegoaldeko Rio Grandeko Unibertsitate Katolikoko Teologia Institutuko zuzendaria izan zen 1988tik 1995era, eta Mundo Jovem, Novo Milênio eta Versão Semanal aldizkariak zuzendu zituen.[3] 1995etik 2001era eguneroko Um novo dia começar para ti irratsaioan parte hartu zuen Aliança FM katean.[2][3]

2001eko abenduaren 12an, Joan Paulo II.a aita santuak Frederico Westphalengo apezpiku izendatu zuen.[4] 2002ko martxoaren 8an, Dadeus Gringsek ordenatu zuten Porto Alegreko katedralean. Beste kontsagratzaileak Bruno Maldaner eta Eduardo Benes de Sales Rodrigues izan ziren. Elizbarruti horretan zegoen bitartean, apaizen hezkuntzan, katedralaren zaharberritzean eta Uruguai Garaiko martirien beatifikazioan arreta jarri zuen.[3]

2007ko martxoaren 28an, Benedikto XVI.a aita santuak Novo Hamburgoko apezpiku izendatu zuen.[5] Apirilaren 27an hartu zuen kargua.[3] 2022ko urtarrilaren 19an, adin muga zela eta, Frantzisko aita santuak Hastenteufelen dimisioa onartu zuen.[6]

Porto Alegren hil zen 2025eko apirilaren 30eko goizean, 78 urte zituela, tumore bat kentzeko ebakuntzaren ondoren izandako konplikazioen ondorioz.[7][8]

  • Crisma a grande opção (1978)
  • Dom Feliciano na Igreja do Rio Grande do Sul (1987)
  • História da Igreja para debate (1989)
  • O Credo e os Sacramentos (1994)
  • Infância e Adolescência da Igreja (1993)
  • O Catecismo ao alcance de todos (2001)
  • História da Igreja Antiga e Medieval I (2001)
  • História da Igreja Nova II (2001)
  • História da Igreja no Brasil e no Rio Grande do Sul (2007)

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Portugesez) «Dom Zeno Hastenteufel» Regional Sul 3 da CNBB (kontsulta data: 2025-05-24).
  2. a b c d (Portugesez) «Faleceu Dom Zeno Hastenteufel, bispo emérito da Diocese de Novo Hamburgo» Jornal Dois Irmãos 2025-04-30 (kontsulta data: 2025-05-24).
  3. a b c d e (Portugesez) «Dom Zeno Hastenteufel» Diocese de Novo Hamburgo (kontsulta data: 2025-05-24).
  4. (Italieraz) «Rinuncia del vescovo di Frederico Westphalen (Brasile) e nomina del successore» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2001-12-12 (kontsulta data: 2025-05-24).
  5. (Italieraz) «Nomina del vescovo di Novo Hamburgo (Brasile)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2007-03-28 (kontsulta data: 2025-05-24).
  6. (Italieraz) «Rinuncia e nomina del Vescovo di Novo Hamburgo (Brasile)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2022-01-19 (kontsulta data: 2025-05-24).
  7. (Portugesez) Rheinheimer, Isaias. «Morre Dom Zeno Hastenteufel, bispo emérito da Diocese de Novo Hamburgo» abc+ 2025-04-30 (kontsulta data: 2025-05-24).
  8. (Portugesez) «Falece dom Zeno Hastenteufel, bispo emérito de Novo Hamburgo (RS)» CNBB 2025-04-30 (kontsulta data: 2025-05-24).
  9. (Ingelesez) «Bishop Zeno Hastenteufel †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-05-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]