Zentral elektriko

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Zentral elektriko bat energia elektrikoa sortzen duen instalazio industrial bat da.

Zentral elektriko gehienek sorgailu elektriko bat edo gehiago dauzkate. Sorgailu elektrikoak energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen duten makina birakariak dira. Eremu magnetiko eta eroale elektriko baten harteko mugimendu erlatiboak korronte elektrikoa sortzen du.

Sorgailu elektrikoak birarazteko erabiltzen den energia iturria hainbat motatakoa izan daiteke. Munduko zentral elektriko gehienek erregai fosilak erretzen dituzte —ikatza, petrolioa eta gas naturala, adibidez— elektrizitatea lortzeko. Beste batzuk energia nuklearra erabiltzen dute. Energia berriztagarrien erabilpena —eguzki-energia, energia eolikoa, olatu-energia eta energia hidraulikoa, adibidez— gero eta haundiagoa da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.