Zentro-joera (estatistika)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zentro-joera: banaketa estatistiko honetan datuak 4 balioaren inguruan biltzen dira.

Estatistikan, zentro-joera edo zentralizazioa datu-multzo edo probabilitate-banaketa bat zein balioren inguruan biltzen den adierazten du[1], horren sakabanatzea edo aldakortasuna kontuan hartu gabe. Terminoa 1920ko hamarkadatik aurrera erabiltzen hasi zen[2]. Zentro-joerako neurriek balio hori zenbatetsi edo zehazten saiatzen dira, datu multzo osoa balio adierazgarri bakar baten bitartez laburtuz. Adibidez, jende multzo bateko garaierak 160-180 cm tartean banatzen badira, zentroa 170 cm-tan kokatzen dela esan daiteke. Gehien erabiltzen diren zentro-joerako neurriak batezbesteko aritmetiko sinplea, mediana eta moda dira.

Zentro-joerako neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko irizpideak kontuan hartuz, zentro-joerako neurrien sailkapena egin daiteke: batezbestekoak euren kalkuluan datu guztiak kontuan hartzen dituzten neurriak dira; badira, bestalde, bestelako neurriak, baldintza hori bete gabe, batezbestekoek betetzen ez dituzten beste irizpide batzuk betetzen dituztenak, mediana eta moda kasu.

Batezbestekoak

Zentro-joerako beste neurriak

Erabili beharreko zentro-neurriaren aukeraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentro-neurri bat aukeratzeko lehenengo irizpidea datuetan erabilitako neurketa-maila edo eskala zehaztea da:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Weisberg, Herbert F.. (1992). Central tendency and variability. ISBN 0-585-21209-0. PMC 44959815. (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
  2. Upton, Graham J. G.. (2008). A dictionary of statistics. (2nd ed., rev. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 978-0-19-954145-4. PMC 191929569. (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
  3. (Ingelesez) Central tendency, QuickMBA webgunea, 2012-10-24an kontsultatua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]