Zentroko Alderdia (Norvegia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Senterpartiet
BuruzagiaLiv Signe Navarsete
BozeramaileaTrygve Slagsvold Vedum
Sorrera1920
Egoitza nagusiaOslo
Ideologia politikoaNekazarien interesak, liberalismoa
www.senterpartiet.no

Zentroko Alderdia (Norvegieraz, Senterpartiet) Norvegiako alderdi politiko zentrista da. Ideologia tradizional bat bultzatzea baino gehiago, nekazarien eta arrantzaleen interesak defendatzea da bere helburua. Horretarako, eredu ekonomiko eta politiko deszentralizatuaren alde agertu ohi da. Gainera, Norvegia Europar Batasunean sartzearen aurka dago.

Historian zehar, eskuineko alderdien sustengatzaile izan da. 2005eko hauteskundeetan, aldiz, joera horri buelta eman eta Jens Stoltenbergek gidatutako gobernuan sartu zen, Alderdi Laborista eta Ezkerreko Alderdi Sozialistarekin batera. Aurretik, hiru lehen ministro izan ditu: Peder Kosltad (1930-1931), Jens Hundseid (1931-1932 eta Per Borten (1965-1971.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]