Edukira joan

Zenturiazio erromatarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orangeko B katastroa
Italiako iparraldean Cesenaren zenturiazioa (XVI. mapa).

Zenturiazio erromatarra (latinez centuriato) hiri baten eta inguruko nekazari lurraldeaantolaketa eta banaketa sistema bat zen. Erromaren lurralde‐antolakuntza egituratzailearen tresna garrantzitsua zenturiazioa izan zen, lurraren (landaren eta hiriaren) partzelazio sistematikoa.[1] Planoaren eskema geometrikoan oinarrituta zegoen, antzinako erromatarrek erabilia, lurrazal neurtzeko tresnen laguntzaz marratua izan zena kolonia berri bakoitzean. Eskualde bat konkistatu eta erromatar hiritarrei eman behar zietenena, bertan hiri berra egiteko eta lurra kolonizatzeko, hau da, juridikoki colonia esaten zioten hiri mota egiteko (edo herritar latindarrak kolonia latinoa bazen), zenturiazioa egin behar zen, kolono bakoitzari zegokion lur zatia esleitzeko.

Zenturiazio terminoak lurraldea zatitzeko sistema bat adierazten du, zibilizazio erromatarrak bere menpeko eskualdeetan aplikatzen zuen laborantza lurrak zatikatzeko ohiko prozesua. Basoa soildu eta lurraren kalitatea hobetu ondoren, (urrats horiek beharrezkoa izanez gero), lurrak 700 metro inguruko aldea zuten lauki handietan banatzen zen, sarbideek mugatuta, gehienetan drainatze-zanga handiekiko paraleloan. Erromatarren antolakuntza gaitasun nabarmenaren emaitza ikusgarrienetako bat da.[2]

Italiako Cesena eskualdekoa da Europan ondoen kontserbatutako zenturiazio erromatarraren adibideetako bat. Nafarroan, Julio Caro Baroja etnografoarentzat, Zendea toponimoa Centuriato horiekin lotuta dago, Erdi Aroan gorde zen "Centena" hitzaren bidez.[3][4]

Eraikitza prozesua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat eskema eta sistema-aldaera hartu ziren. Ager centuriatus-arena izan zen zabalduena.

Erromatar lur-neurtzaileak hiriaren erdigunea aukeratzen zuen lehenik (umbilicus soli ).

Bideen orientazioa ere erabaki behar zuen, bat Iparraldera ez zuzentzeko arrazoirik bazuen, eta bideak zehazki perpendikularrak ez egiteko arrazoirik bazuen. Izan ere, lehenespenez, iparraldea ardatzetako baten norabidea zen (etruskoen agronomia kulturatik jasotako ohitura).

Gero, erditik, bi bide-ardatz perpendikularrak marrazten zituen gromaren laguntzaz:

  • lehenengoa ekialde-mendebalde norabidean (edo gertueneko norabidean), decumanus maximus izenekoa,
  • bigarrena ipar-hego norabidean (edo gertueneko norabidean), cardo maximus izenekoa.[5]

Hiria mugatu ondoren, bi bide horiek inguruko nekazaritza-lurralde osoan luzatzen ziren, hiriaren esparruan egiten ziren ateetatik igaroz.

Topografoa bisorearen (umbelicus) aurrean kokatzen zen, mendebaldera begira, eta izen hauen bidez definitzen zuen lurraldea:

  • ultra, aurrean ikusten zuena
  • citra, bizkarrean zuena
  • dextra, bere eskuinean ikusten zuena
  • sinistra, bere ezkerrean ikusten zuena.

Lurraldearen zenturiazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako ardatzen bi aldeetan bigarren mailako cardo eta decumanus marrazten ziren. 100 actus-etako (3,5 Km. inguru) tarteak uzten zituzten horien artean, beti ere paraleloan jarrita. Horrela azalera karratuetan zatitutako lur eremuari saltus esaten zioten .

Bide-sarea, gerora, lehendik trazatutako bide-ardatsekiko paraleloak ziren beste errepide batzuen bidez osatzen zen. Azken bide horien artean 20 actus (710,40 m ) uzten ziren. Azken zatiketa horren ondoriozko azalera karratuak zenturiak ziren.

Bide-zabalerak, oin erromatarretan (29,6 cm )
Izena Zabalera Baliokidea
Decumanus maximus 40 oin erromatar 11,84 m
Cardo maximus 20 oin erromatar 5,92 m
Muga kintarrikoak 12 oin erromatar 3,55 m
Beste errepide batzuk 8 oin erromatar 2,37 m
Erromatar groma Haltern am Seeko erromatar museoan (LWL)

Lursailen banaketa bideak atontzen bukatu ondoren egiten zen. Zenturia bakoitza 10 trazaduratan banatzen zen, beti ere kardoen eta decumanusen lerro paraleloekin eta haien artean bi actus-etako distantzia uste zen (71,04 m), heredia izeneko 0,5 hektarea inguruko 100 lur eremu karratu eratzen ziren (centum heredia = centuria).

Heredium bakoitza erdibana zatitzen zen hego-ipar ardatzean, bi jugerum eratuz (jugeruma, 2.523 metro karratu zituen, egun batean idi pare batek golda zezakeen lur azalerari zegokion).

Veneto eskualdean erromatarren zenturiazioak paisaiari utzi zion antolaketa geometrikoa Graticolato erromatarra izena ematen diote.

Neurtzeko tresnak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Groma, lerro zuzenak egiteko[6]
  • Chorobate mailen arteko aldeak kontuan izaten zituen [7]
  • Dioptra, desnibeleko maila eta angeluetarako[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hirigintza VII. Lurralde Antolamendua eta Ingurumen Babesa. 1.1. Lurralde‐antolamenduaren praktika historikoa EHU, Hirigintza
  2. Molinero, F. et al. (koord). (2011). Los paisajes agrarios de España: caracterización, evolución y tipificació. Madrid: Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural y Marino.
  3. «CENTENÆ, Glossarium mediae et infimae latinitatis, Du Cange et al.» ducange.enc.sorbonne.fr (kontsulta data: 2025-09-29).
  4. (Gaztelaniaz) Caro Baroja, Julio. (1982). «Capítulo XI. La cuenca o las cendeas» La casa en Navarra, II (Iruñea: Caja de Ahorros de Navarra).
  5. (Gaztelaniaz) Álvarez, Jorge. (2023-10-19). «Centuriación, el complejo sistema de reparto de tierras en la antigua Roma» La Brújula Verde (kontsulta data: 2025-09-28).
  6. «La groma» La groma (kontsulta data: 2025-09-29).
  7. «Instituto de Geociências - CHOROBATES» museudetopografia.ufrgs.br (kontsulta data: 2025-09-29).
  8. (Gaztelaniaz) Moreno Gallo, Isaac. «Ars Mensoria» Nuevos Elementos de Ingeniería Romana III Congreso de las Obras Públicas Romanas. Astorga 2006 Junta de Castilla y León - Colegio de Ingenieros T. de O. P. eta Traianus: 379-389..

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]