Zeramika beiraztatu

Zeramika beiraztatua buztin luzitu edo esmalteztatuzko pieza bat egostean lortzen den produktua da.[1] Bigarren egosketa baten aurretik, berunez edo beste substantzia batzuez egindako berniz bat zeramikazko piezaren azalean jarriz lortzen da.[2][3]
Zenbait iturriren arabera K. a III. mendeko Txinan asmatu eta ondoren, antzinako Erromara iritsi zen, eta hortik Mendebalde osora zabaldu. Baina badira Antzinako Ekialde Hurbilean zaharragoak diren lekukotzak. Antzinako Egipton, adibidez fayenza egiten zen (K.a. 3500-3200 Naqada Kultura), eta Babilonian zeramikaz apaintzen ziren monumentu batzuk ( ezagunenen K.a. VI. mendeko Ishtarren Atea da). Hormak edertzeko zeramika beiraztatuaren islamdar artean erabili zein Erdi Arotik, eta hortik, ondoren, azulejuak sortuko ziren.[4]

Teknika horren garapenean azulejoen mundua sartzen da, eta zeramika erdibituarekin osatzen da, biak zeramika ez-beirazkotik abiatuta.[5][6]
Zeramika beiraztatu eta esmaltatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zeramika beiraztatua eta zeramika esmaltatua ez dira gauza bera, nahiz eta askotan sinonimo gisa erabiltzen diren eguneroko hizkuntzan.
Zeramika esmaltatua, esmaltez estalitako zeramika da (beira urtuzko geruza koloreztatua edo gardena). Esmaltea azken egosketaren aurretik aplikatzen da (normalean bigarren egosketa batean, tenperatura baxuagoan). Esmalteak urtu eta beiraztatu egiten da egostean, eta gainazal distiratsua, iragazgaitza eta apaingarria sortzen du. Adibideak: azulejuak, baxerak, kolore biziko apaingarriak.
Zeramika Beiraztatua, aldiz, termino zabalagoa da, eta piezak gainazalean beirazko geruza bat duela esan nahi du. Zeramika esmaltatua barne hartzen du, baina baita beste teknika batzuk ere: Gatzez beiraztatzea (gatz-lurruna labean, beira-geruza bat osatzen duena); Errautsez beiraztatua (urtzen diren egurrezko errautsak) eta feldespatoz edo urgarri naturalez beiraztatzea. Ez du beti kolorea edo dekorazioa eskatzen: iragazgaizteko bakarrik izan daiteke (tintontzietan edo loreontzietan adibidez).
Prozesu sinplifikatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jada egositako buztina berun oxidozko hautsez estali eta berriro labean sartzen da 750 °C-ko tenperaturan. Buztinak silizea duenez, berun oxidoarekin kontaktuan jartzean urtu egiten da eta gainazal osoan beirazko geruza garden bat agertzen da. Fusio hori beste oxido batzuekin amalgamatzen bada, hainbat kolore lortzen dira:
- gorria burdin oxidoaren lortzen da
- berdea, kobre oxidoarekin
- urdina, kobalto oxidoarekin
- marroia edo beltza, manganeso oxidoarekin
- turkesa kolorea, kobre sulfatoarekin
Erdi Aroan beste sistema bat ere erabiltzen zuten: silize oinarriko buztin mota bat ardoaren hondakinekin nahasten zuten; ondoren, nahasketa fin-fin ehotzen zuten eta berun oxidoa gehitzen zioten. Lortutako orea buztinezko objektua estaltzeko eta akabera emateko erabiltzen zen.
Zeramikazko beiratzearen bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beiradun bernizak terrakotak (buztin egosiak) berak baino dilatazio-koefiziente handiagoa duenez, pitzadura txikiak ager daitezke, eta horien bidez ontzian dauden likidoak iragaz daitezke. Hori dela eta, beiraz estalitako ontzietan sartzen diren elikagaiak zaharmindu egiten dira askotan, eta berun-gatz oso pozoitsuak sortzen dira. XIX. mendean, beiradura berunik gabe eta arriskurik gabe egin zitekeela aurkitu zen, eta beiradura feldespatikoak (feldespatoz egina) ohiko ohiko beiradura ordezkatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Caro Bellido 1987, 210-211 orr. .
- ↑ Fatás y Borrás 1993, 134-135 orr. .
- ↑ «Ceramic Dictionary - by Susan Mussi: V» ceramicdictionary.com (kontsulta data: 2025-11-14).
- ↑ Bonet Correa, Antonio (1983) Historia de las Artes Aplicadas e Industriales. Cátedra ISBN: 978-8437603735
- ↑ Guillém Monzonís, Claudio; Guillém Villar, Maria del Carmen. (1987). Diccionario cerámico científico práctico. Sociedad Española de Cerámica y Vidrio. Castellón: Sociedad Española de Cerámica y Vidrio ISBN 9788439887454..
- ↑ Carmen Padilla Montoya, Equipo Staff, Paloma Cabrera Bonet, Ruth Maicas Ramos (2002). Diccionario de materiales cerámicos. Madrid: Subdirección General de Museos. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Secretaría General Técnica. Centro de Publicaciones. ISBN 8436936388.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Caro Bellido, Antonio (2008). Diccionario de términos cerámicos y de alfarería. Cádiz: Agrija Ediciones. ISBN 84-96191-07-9.
- Fatás Cabeza, Guillermo; Borrás, Gonzalo (1993). Diccionario de Términos de Arte. Madril: Anaya. ISBN 84-7838-388-3.
- Fuga, Antonella (2004). Técnicas y materiales de arte. Bartzelona: Electa. ISBN 84-8156-377-3.
- «Cerámica (vidriada)». Diccionario de Arquitectura y Construcción.
- Ibabe, Enrike (2002) “Iragaizgarriak eta dekorazio bernizak”. Zeramika herrikoia Gipuzkoan. Bertan, 19. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia