Edukira joan

Zeramika ebakiduna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ciempozuelos multzoko kazola. Buztin beltzez egina, buztin finezko geruza batez leundua eta pasta zuriz betetako motibo geometriko tartekatuz apaindua.

Zeramika ebakidunak, edo intsizioz apaindutako zeramikak[1] azala ebakidurez apainduta duen zeramika da, eta historiaurreko zenbait kulturatan eta garaitan nahiko ohikoa izan zen. 2016ko Zeramika Hiztegiak honeal definitzen du: "Piezaren gainazala arinki ebakiz edo marratuz egiten den dekorazioa; piezari ez zaio zatirik kentzen"[2]

Bronociceko eltzea. K.a. 3.500, Cracoviako museoan. Ezagutzen den gurpildun gurdi abten irudi zaharrena dauka.

Ebakiak buztin samurrean egiten dira eta ondoren pieza egosi egiten da. Ebnakiak xaloak izan daitezke edo ebakien bidez, askotan bandak osatuz, forma konplexuak marraztu daitezke, geometrikoak gehin bat.

Jatorria Historiaurrean dute, Europako Brontze Aroko multzo esanguratsuetan tekinka hau aplikatzen zen dekorazioan, hala nola kanpain formako ontzietan edo kordoi-zeramikako piezetan eta “Bronozikeko eltze edo lapikoa” izena duen objektuan. Buztingintzako beste dekorazio-teknika batzuekin nahastuta edo osatuta ager daiteke, hala nola, inkrustazioa, eszisioa, dekorazio inprimatua, erliebean, eta baita zeramika margotuan ere.[3]

Puntzoiak eta beste tresna batzuk erabil daitzeke, baita azakalak ere. Bi ebaki mota bereiz daiteze profilari erreparatuta: V profila (ebakia) edo U profila (artekatua), puntzoiaren punta zorrotza ala kamutsa izanaren ondorio.[4]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Olaetxea, Karlos. La tecnología cerámica de la Protohistoria vasca. .
  2. «dekorazio ebakidu» Zeramika Hiztegia (Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia): 28..
  3. (Ingelesez) Anthony, David W.. (2007). The Horse, the Wheel, and Language. Princeton University Press ISBN 978-0-691-05887-0. (kontsulta data: 2025-11-07).
  4. Caro Bellido, Antonio. (2008). Diccionario de términos cerámicos y de alfarería.. Cádiz: Agrija Ediciones ISBN 8496191079..
  • Fatás Cabeza, Guillermo; Borrás, Gonzalo (1993). Diccionario de Términos de Arte. Madrid: Anaya. ISBN 84-7838-388-3
  • Morena López, José Antonio (2000). Las cerámicas tartésicas con decoración incisa y digitada del Monte Horquera (Nueva Carteya, Córdoba). Ayuntamiento de Nueva Carteya, ed. ISBN 9788460629887.
  • Seseña, Natacha (1997ko argitaldia) Cacharrería popular . Madrid: Alianza Editorial. ISBN 84-206-4255-X

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]