Edukira joan

Zeramika inprimatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neolitoko txinatar ontzia (K.a. 5000-4000) Harvard Unibertsitateko museoan.

Zeramika inprimatua deitzen zaio inprimatze teknikekin egindako dekorazioari, buztina biguna zegoen bitartean[1]. Teknikari dagokionez bi mota daude: eskuarekin (digitalatuta edo azazkalatuta) presioa apainduriko zeramika -erlazionatuta dagoena zeramika ebakiduanrekin-;[2] edo estanpatzeko zigilu batekin egindakoa. Inprimitzeko edo estanpatzeko tresna mota askotakoak dira: punta-formakoak, kuneiformeak, saskigintzazkoak, kordez egindakoak (kordatuak), orrazizkoak, hortz-gurpilezkoak, kardialak (maskorrekin egindakoak), zigilatuak, azazkalak erabiliz, sokak, eta abar[3]. Tresna buztinaren kontra zanpatzen da behin eta arrastatu gabe, altza egiten da, tresnaren puntaren foramren kontrako irudia burtinean utziz.

Natacha Seseñaren arabera, Cacharrería popular izeneko liburuan, apainketa mota hau hain erraza da, ezen oinarrizko baliabideak baitira munduko buztinola guztietan. Hauexek dira erabilienak: ebaki-teknikak, azazkalen erabilera edo objektu ziztakarienak (hezurrak, kanaberak, zotzak) edo sofistikatuagoko erremintak (orraziak, espatulak eta gurpiltxoak)[4]. Komuneko tekniken irizpidea jarraituz, eta Nebrijaren definizioa ezarriz, Markekin eta seinalekin zeramika inprimatuak aztarna negatiboa du, orokorrean behin eta berriz errepikaturik[3]. Nomenklaturen eta irizpideen nahastearen erruz, katalogatzean zenbait adibide sinonimotzat hartzen dira (zeramika ebakia, inprimatua, kardiala, kordoi-zeramika, zigilatua, eta abar)[4]

Kordoi-zeramika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Kordoi-zeramika kultura»

Zeramika inpriamtuaren barruan, kordoi-zeramika[5] da gehien dokumentatua dagoen apainketa motetako bat[6]. Teknika honetan korda edo soka fin bat presionatzen da piezaren gainean, buztina freskoa dagoenean, labean sartu baino lehen. Inprimatze negatibo horrek sailkapen espezifiko bati eman zion hasiera, zeramika kordatua edo kordoi-zeramika izena duena, hain zuzen, eta, aldi berean, kultura arkeologiko bati izean eman diona. Eta zeramika mota hori Kalkolitoan oso zabalduta egon zen Erdialdeko eta Iparraldeko Europan, eta K.a. 3000 ostean, asko hedatu zen[6][4]. Hauetako bat Amantean (Italia) garatu zen eta Sizilian ere, bereziki Sirakusaren ondoko Stentinelloko kulturan[7].

Zeramika kardial

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Zeramika kardial»

Europa Mediterraneoko zeramika inprimatu garrantzitsuenetako bat da. Inprimatzeko oskol bat erabiltzen zen eta marrazki sinpleak edo oso konplikatuak egin zitezkeen teknika honen bidez. Oso hedatuta egon zen lehen Neolitoan, beti ere, Mediterraneoko kostaldetik gehiegi urrundu gabe.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Coooper, Emmanuel, 1999, 76-77 or.
  2. Fatás eta Borrás, 1993, 179 or.
  3. a b Caro Bellido, 2005, 144 or.
  4. a b c Herás y Martínez, César M., 1992. 2019.08.19an kontsultaturik
  5. Euskalterm
  6. a b Caro Bellido, 2005, 79 or.
  7. Bioms, C., 1967, 28. eta hurrengo orriak
  • BIOMS, C. (1967): Studies in Mediterranean Archaeology, 17. eta 18. liburukiak, Michigan Unibertsitatea
  • CARO BELLIDO, Antonio (2008): Diccionario de términos cerámicos y de alfarería, Cádiz, Agrija Ediciones. ISBN 84-96191-07-9.
  • COOPER, Emmanuel (1999): Historia de la cerámica. Madril : Ceac. ISBN 84-329-8562-7
  • FATÁS CABEZA, Guillermo; BORRÁS, Gonzalo (1993): Diccionario de Términos de Arte, Madril : Anaya, ISBN 84-7838-388-3.
  • HERÁS Y MARTÍNEZ, César M. (1992): Glosario terminológico para el estudio de ceramicas arqueológicas. Revista Española de Antropología Americana. ISSN 0556-6533.
  • SESEÑA, Natacha (1997): Cacharrería popular, Madrid : Alianza, ISBN 84-206-4255-X
  • PADILLA MONTOYA, Carmen; Equipo Staff; CABRERA BONET, Paloma; MAICAS RAMOS, Ruth (2002): Diccionario de materiales cerámicos, Madril : Subdirección General de Museos. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Secretaría General Técnica. Centro de Publicaciones. ISBN 84-36936-388
  • MENÉNDEZ FERNÁNDEZ, Mario; JIMENO MARTÍNEZ, Alfredo eta FERNÁNDEZ MARTÍNEZ, Victor M. (1997). Diccionario de Prehistoria. Madril : Alianza, 104 or. ISBN 84-206-2888-3

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]