Kanpai-formako ontzien kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeramika kanpaniforme» orritik birbideratua)
Kanpai-formako lurrontzien aztarnategiak; Iturria: Richard J. Harrison.[1]
Kanpai-formako ontzia (Ciempozuelos, M.A.N. Inv.322252)

Kanpai-formako lurrontzi edo kanpai-formako ontzi[2] Mendebaldeko Europan Kalkolitoan eta Behe Brontze Aroan garatu zen kultura arkeologikoa da. Frantsesez zein gaztelaniaz campaniforme izenarekin da ezaguna, eta ingelesez Beaker culture esaten zaio. Bere kronologia eta interpretazioa eztabaidagarriak dira eta hori buruzko literatura zientifiko zabala sortu dute. Erradiokarbonoak Europa osoko kanpai-formako ontzietan emandako datuei esker, aztarnarik zaharrenak Behe Tajon (Portugalen) sortu ziren K.a. 2900 eta K.a. 2500 artean.[3] Beste aditu batzuek, berriz, K.a. 2400 inguru sortu eta K.a. 1800 inguru desagertu zela diote.[4]

Kultura honen ezaugarri nagusia kanpai alderantzikatuaren itxura duten ontzi dekoratuak dira, Europa osoko hilobi-eremuetan agertu direnak: Iberiar penintsula osoan, mendebaldeko Mediterraneoko uharteetan, Frantziako kostaldean, Britainia Handian eta Irlandan, Herbehereetan eta erdialdeko Europan.

Ontzi hauek kobrearen metalurgiaren hedapenarekin estuki lotuta dago, hain non hedapen honen fosil indize bilakatu baitira.[5]

Iduriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpai formako zeramikaren kulturako objektuak. Zeramika horrekin ager daitezke, eskualdearen arabera:


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harrison, Richard John. (1980). Ancient peoples and places». in: The beaker folk: Copper Age archaeology in Western Europe. Londres: Thames and Hudson, 97 or..
  2. Euskalterm: [Arkeologia Hiztegia] [2018]
  3. Muller, J.. (2001). Franco Nicolis ed. New radiocarbon evidence for European Bell Beakers and the consequences for the diffusion of the Bell Beaker Phenomenon. in: Bell beakers today: pottery, people, culture, symbols in prehistoric Europe., 59-75 or..
  4. Bradley, Richard. (2007). The prehistory of Britain and Ireland. Cambridge University Press144 or. ISBN 0-521-84811-3..
  5. Fullola, Josep Mª; Gurt, Josep Mª. (1992). La Prehistoria del Hombre. (1. argitaraldia) Bartzelona: Salvat, 74-76 or. ISBN 84-8031-012-X..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.