Edukira joan

Zerrenda:Foixko konde-kondesak

Wikipedia, Entziklopedia askea
ZerrendaːFoixko konde-kondesak» orritik birbideratua)

Foixko konde-kondesek Foixko konderria gobernatu zuten, ekialdeko ipar Pirinioetan kokatzen zena eta Okzitania eta Kataluniako eraginpean. Hasieran Foix hiriburutzat bazuten ere, gero Pauera mugitu zuten, Bearnon. Azkeneko Foixko kondea Henrike II.a zen, konderria Frantziako koroaren barnean lotu zuena.

1012-1034 : Bernart Roger I.a

Bere alaba Estefania Foixkoa Nafarroako Gartzea III.a erregearekin ezkondu zen.
Beste alaba Ermesenda Foixkoa Aragoiko Ramiro I.a erregearekin ezkondu zen.

1034-1067 : Roger I.a, aurrekoaren semea.

1067-1124 : Roger II.a, aurrekoaren iloba.

1124-1148 : Roger III.a, aurrekoaren semea.

1148-1188 : Roger Bernart I.a Gizena, aurrekoaren semea.

1188-1223 : Erramun Roger I.a, aurrekoaren semea.

1123-1241 : Roger Bernart II.a Handia , aurrekoaren semea.

1241-1265 : Roger IV.a, aurrekoaren semea.

Bere alaba Esklarmunda Mallorcako Jakue II.a erregearekin ezkondu zen.

1265-1302 : Roger-Bernard III.a, aurrekoaren semea.

Ezkontzaren bitartez, Margarita Bearnokoarekin, Bearnoko bizkonderriaz jabetu zen.

Foixko konde-kondesak eta Bearnoko bizkonde-bizkondesak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1302-1315 : Gaston I.a, aurrekoen semea.

1315-1343 : Gaston II.a, aurrekoaren semea.

1343-1391 : Gaston III.a Febus, aurrekoaren semea.

Nafarroako Karlos II.a erregearen Aines arrebarekin ezkondua.

1391-1398 : Matias I.a, aurrekoaren lehengusua.

Aragoiko Joanes I.a erregearen Joana alabarekin ezkondua.

1398-1412 : Elisabet I.a, aurrekoaren arreba (†1426).

Archambaud Graillykoarekin ezkondua.

1412-1436 : Joanes I.a, aurrekoen semea.

Nafarroako Karlos III.a erregearen Joana alaberekin ezkondua.

1436-1472 : Gaston IV.a, aurrekoaren eta Labriteko Joanaren semea.

Nafarroako Leonor I.arekin ezkondua.

1472-1483 : Frantzisko I.a Febus, aurrekoen biloba.

1483-1517 : Katalina I.a, aurrekoaren arreba.

1517-1555 : Henrike I.a, aurrekoaren semea.

1555-1572 : Joana I.a, aurrekoaren alaba.

1572-1610 : Henrike II.a, aurrekoaren semea. 1589an Frantziako errege izendatua izan zen, Foixko konderriaren lotura ekarriz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]