Zerrenda:Errege Hititak
Hititar erregeen datazioa eta sekuentzia ikerlariek osatu dute erregistro zatituetatik abiatuta, Hattusan eta beste administrazio-gune batzuetan aurkitutako kuneiformez idatzitako taulak eta 3.500 zigilu-inpresio baino gehiago osagarri gisa erabiliz. Hauek errege eta funtzionario hititarren izenak, tituluak eta batzuetan jatorria ematen dituzte. Iturri horien izaera dela eta, berreraikuntzak aldakorrak dira ikerlarien artean, eta zenbait erregeren datazioa, existentzia bera, ahaidetasuna edo segida eztabaidagai dira Hititar historiaren hainbat puntutan. Azpiko zerrendan eztabaida horietako kasuak adierazten dira, erreferentziarekin batera.
Azpiko zerrendako data guztiak gutxi gorabeherakoak dira. Hititar kronologia ia guztiz beste Ekialde Hurbileko antzinako herrialdeekin egindako sinkronismoetan oinarritzen da. Halako sinkronismoak gutxi dira eta, oro har, interpretazioari irekita daude. Mursili I.a Babiloniako Amorritar dinastiako azken erregea, Samsu-Ditana, boteretik kendu zuela uste da, baina gertaera horren data kronologia-eskemen arabera asko aldatzen da, Samsu-ditanaren aurrekoaren erregealdiko Venus behaketen erregistroen interpretazio desberdinen arabera. Horrek Mesopotamiarako kronologia ugari sortu ditu: Mursili I.ak Babilonia konkistatu zuen garaiaz ari garela, hauek dira jasotako kronologia-aukera nagusiak: Altua (K. a. 1651), Ertaina (K. a. 1595), Baxua (K. a. 1531) eta Oso Baxua (K. a. 1499), beste aldaera batzuekin, hala nola kronologia Ertain Baxua (K. a. 1587). Mesopotamiako kronologia-eredu horien arteko desberdintasunak desagertu egiten dira Brontze Aro Berantiarrean. Egiptoko kronologiek ere interpretazio desberdinak dituzte, eta horren ondorioz, hiru aukera nagusi proposatu dira: Altua (K. a. 1304), Ertaina (K. a. 1290) eta Baxua (K. a. 1279), Ramses II.aren tronuratze data zehazteko; Ramses hura Muwatallis II.a eta Hattusili III.a errege hititarren garaikidea izan zen. Egiptoko kronologia baxua hartuz gero, Ramses II.ak Muwatalli II.ari aurre egin zion Kadeshen K. a. 1274an (bere erregealdiaren 5. urtea), bake-ituna sinatu zuen Hattusili III.arekin K. a. 1259an (21. urtea), eta azken honen alaba Maathorneferure ezkondu zuen K. a. 1246an (34. urtea).[1][2][3]
Hititen aldetik oso adierazle zehatz gutxi daude. Ḫattusili III.aren “Barkamen eskaerak" adierazten du bere iloba eta aurreko Mursili III.ak 7 urtez gobernatu zuela. Mursili II.aren testu batek eguzkiaren zantzu bat aipatzen du Azzi-Ḫayašaren aurkako kanpaina-denboraldiaren hasieran, bere erregealdiaren 9. edo 10. urtean. Askotan eguzki-eklipse gisa interpretatu izan da, eta gaur egungo ikerlarien iritziak bi aukeren artean banatuta daude: K. a. 1312ko ekainaren 24koa (Anatolia erdialdetik ikusgai zegoena baina urtean beranduegi, Amélie Kuhrt eta Trevor Bryceren kronologietan onartua) eta K. a. 1308ko apirilaren 13koa (urtearen hasierago gertatua baina ikusgarritasun mugatuko eguzki-eklipsea, Anatolia ekialdetik ikusgai, Jacques Freuren kronologian onartua).[1][2][4]
Azpiko zerrendek Mesopotamiako Kronologia Ertainaren aldaerak erabiltzen dituzte, Antzinako Ekialde Hurbileko datazioen artean onartuena eta jatorri hititarreko frogekin hoberen bat datorrena. Azpian adierazitako aldaerak hiru berreraikuntza kronologiko nagusitatik datoz, erregeen segida osatzeko: Amélie Kuhrt (1995), Trevor Bryce (2005) eta Jacques Freu (2007). Erregealdien data guztiak gutxi gorabeherakoak dira.
Erresuma Zaharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Agintaria | Erregealdia (Kuhrt eta Bryce)[1][2] | Erregealdia (Freu)[4] | Leinua eta iruzkinak |
|---|---|---|---|
| Huzzia (I.a) | K. a. 1670 inguru – 1650 inguru | (Errege bezala ez errekonozitua) | Labarnaren edo Labarnaren emaztearen aita; existentzia zalantzazkoa. |
| Labarna I.a | K. a. 1680 inguru – 1650 inguru | K. a. 1650 inguru – 1625 inguru | Ohiko errege-lerroaren sortzailea; Huzziarensemea edo suhia; existentzia zalantzazkoa. |
| Hattusili I.a | K. a. 1650 inguru – 1620 inguru | K. a. 1625 inguru – 1600 inguru | Labarna I.a-ren iloba. |
| Mursili I.a | K. a. 1620 inguru – 1590 inguru | K. a. 1600 inguru – 1585 inguru | Hattusili I.aren biloba; Babilonia setiatu zuen. |
| Hantil I.a | K. a. 1590 inguru – 1560 inguru | K. a. 1585 inguru – 1570 inguru | Mursili I.aren ezkonanaia. |
| Zidanta I.a | K. a. 1560 inguru – 1550 inguru | K. a. 1570 inguru – 1570 inguru | Hantil I.aren suhia. |
| Ammuna | K. a. 1550 inguru – 1530 inguru | K. a. 1570 inguru – 1550 inguru | Zidanta I.aren semea. |
| Huzzia I.a (II.a) | K. a. 1530 inguru – 1525 inguru | K. a. 1550 inguru – 1550 inguru | Ammunaren semea (?) |
| Telepinu | K. a. 1560 inguru – 1500 inguru | K. a. 1550 inguru – 1530 inguru | Huzzia I.aren emazte-senarra. |
Erresuma Ertaina (askotan Erresuma Zaharraren parte bezala erakusten dena)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Agintaria | Erregealdia (Kuhrt eta Bryce)[1][2] | Erregealdia (Freu)[4] | Leinua eta iruzkinak |
|---|---|---|---|
| Alluanna | K. a. 1500 inguru – ? | K. a. 1530 inguru – 1515 inguru | Telipinu-ren emaztearen seme-senarra. |
| Hantil II.a | ? - ? | K. a. 1515 inguru – 1505 inguru | Alluwamna-ren semea. |
| Tahurwaili | ? - ? | K. a. 1505 inguru – 1500 inguru | Telipinu-ren lehengusua; kokapena zalantzazkoa. |
| Zidanta II.a | ? - ? | K. a. 1500 inguru – 1485 inguru | Ḫaššuili-ren semea (zalantzazkoa), Ḫantili II-ren ahiztakoa. |
| Huzzia II.a (III.a) | ? - ? | K. a. 1485 inguru – 1470 inguru | Zidanta II-ren semea edo seme-senarra (?). |
| Muwatallis I.a | ? - K.a 1430/1400 inguru | K. a. 1470 inguru – 1465 inguru | Genealogia argirik ez |
Erresuma Berria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Agintaria | Erregealdia (Kuhrt eta Bryce)[1][2] | Erregealdia (Freu)[4] | Leinua eta iruzkinak |
|---|---|---|---|
| Tudhalia I.a | K. a. 1430/1420 inguru – 1410/1400 inguru | K. a. 1400 inguru – ? | Kantuzzili-ren semea, Zidanta II.aren leinukoa (?). Identitatea zalantzazkoa (Tudhalia II.aren berdina?). |
| Hattusili II.a | K. a. 1410/1400 inguru – 1400/1390 inguru | ? - ? | Tudhalia I.aren semea (?). Existentezia zalantzazkoa. |
| Tudhalia II.a | K. a. 1400/1390 inguru – 1390/1370 inguru | ? - ? | Hattusili II.a semea (?). Identitatea zalantzazkoa (Tudhalia I.aren berdina ?). |
| Arnuanda I.a | K. a. 1390/1370 inguru – 1380/1355 inguru | ? - ? | Tudhalia II.aren seme adoptatua eta suhia. |
| Tudhalia III.a | K. a. 1380/1355 inguru – 1370/1344 inguru | ? – 1350 inguru | Arnuandaren semea. |
| Tudhalia "Gaztea" | (Errege gisa ez errekonozitua) | (Errege gisa ez errekonozitua) | Tudhalia III.aren semea; errege-aldia zalantzazkoa. |
| Shubiluliuma I.a | K. a. 1370/1344 inguru – 1330/1322 inguru | K. a. 1350 inguru – 1322 inguru | Tudhalia III.aren seme adoptatua eta suhia; Inperioaren mugak zabaldu zituen. |
| Arnuanda II.a | K. a. 1330/1322 inguru – 1330/1321 inguru | K. a. 1322 inguru – 1321 inguru | Shubiluliuma I.aren semea. |
| Mursili II.a | K. a. 1330/1321 inguru – 1295 inguru | K. a. 1321 inguru – 1295 inguru | Shubiluliuma I.aren semea. |
| Muwatallis II.a | K. a. 1295 inguru – 1282/1272 inguru | K. a. 1295 inguru – 1272 inguru | Mursili II.aren semea. |
| Mursili III.a | K. a. 1282/1272 inguru – 1275/1264 inguru | K. a. 1272 inguru – 1267 inguru | Muwatallis II.aren semea. |
| Hattusili III.a | K. a. 1275/1264 inguru – 1245/1239 inguru | K. a. 1267 inguru – 1237 inguru | Mursili II.aren semea.; Egipto-Hititen arteko bake tratatua sinatu zuena. |
| Tudhalia IV.a | K. a. 1245/1239 inguru – 1215/1209 inguru | K. a. 1237 inguru – 1209 inguru | Hattusili III.aren semea; Nihriyako guduan borrokatu zuen. |
| Arnuanda III.a | K. a. 1215/1209 inguru – 1210/1205 inguru | K. a. 1209 inguru – 1207 inguru | Tudhalia IV.aren semea. |
| Shubiluliuma II.a | K. a. 1215/1205 inguru – ? | K. a. 1207 inguru – ? | Tudhalia IV.aren semea; Brontze Aro Berantiarreko kolapsoa eman zen; ondorengorik izan bazituen ezezaguna da. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Kuhrt, Amélie. (1997). The Ancient near East: C. 3000-330 BC (2 Volumes). Taylor & Francis Group ISBN 978-1-136-75548-4. (kontsulta data: 2025-10-19).
- ↑ a b c d e Bryce, Trevor. (2005-10-27). The Kingdom of the Hittites. Oxford University Press ISBN 978-0-19-928132-9. (kontsulta data: 2025-10-19).
- ↑ De Jong, Foertmeyer, V, Teije, V.. (2010). A new look at the Venus observations of Ammisaduqa: traces of the Santorini eruption in the atmosphere of Babylon?. .
- ↑ a b c d Freu, Jacques. (2007). Les Hittites et leur histoire. .