Espainiako Traineru Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako Traineru Txapelketa
Sorrera 1944
Antolatzailea Espainiako Arraunketa Federakuntza
Partehartzaileak EAEko, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako traineruak.
Modalitatea lerrokatua
Garaipen gehien Euskal Herria Orio (15)
Azken ekitaldia 2023
Irabazlea(k) Gizonezkoak:
Galizia Ares
Emakumezkoak:
Galizia Chapela
Webgunea www.federemo.org


Espainiako Traineru Txapelketa Espainiako Arraunketa Federakuntzak antolutako lehiaketa da. Estropada honetan Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoko txapelketetako talde onenek hartu izan dute parte baina XXI. mendean arazo ugari izan ditu antolaketarekin eta partehartzearekin.

Lehenengo edizioa 1944an egin zen eta Pedreña izan zen txapelduna. Orio da garaipen gehien dituena. Emakumezkoen txapelketa 2010an abiatu bazen ere 2022koa izan zen aurreneko txapelketa ofiziala eta Chapela izan zen lehen bi ekitaldietan nagusi.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Txapelketa urtero jokatzen da 1944 urtetik, 1953, 1954 eta 1956 izan ezik (1950ean jokatu zen, Castrok irabazita, baina fitxekin izandako arazo batzuengatik baliogabetu egin zen). Normalean abuztuaren erdian jokatu ohi da.

Estropada maiz hiriburuetan egin izan da, ikusle gehiago izateko. Hori dela eta, hamar aldiz jokatu da Santanderren edo A Coruñan, bederatzi aldiz Donostian edo zazpi aldiz Bilboko itsasadarrean. Horretaz gain, arraunketa maite duten herri txikietan ere egin da, tartean Castropol edo Castro Urdialesen.

XXI. mendean ordea arazo handiak izan ditu Espainiako txapelketak. Alde batetik 2000 eta 2006 artean euskal taldeek Espainiako txapelketan parte ez hartzea erabaki zuten. Bestetik 2020a izan zen puntako traineruek jokatu zuten azken ekitaldia. Espainiako txapelketa denboraldiaren erdian jokatzen da, TKE Liga erdibituz, eta dirusaririk gabeko txapelketa izaten da. Ondorioz 2021etik aurrera arazoak egon dira antolatzaileak aurkitzeko eta TKE Ligako trainerueko uko egin eta bigarren mailetako traineruek hartu izan dute parte. 2021ean KAE 1 eta 2ko eta Galiziako Ligako partaideak izan ziren[1], 2022an galiziarrak, asturiarrak eta Ligan ez zebilen kanabriar bat, eta 2023an soilik galiziarrak, batzuek B traineruarekin.

Emakumezkoen lehenengo txapelketa 2010ean jokatu zen baina gutxieneko lau traineru batu ez zirenez Espainiako Federazioaren Trofeoa jokatu zen. Lehenengo txapelketa ofiziala 2022koa izan zen, baina galiziarrek eta asturiarrek soilik hartu zuten parte., gizonezkoekin gertatzen arazo berdinarengatik. 2023an soilik galiziarrak izan ziren[2].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizioa Urtea Lekua Patroi irabazlea
I 1944 Euskal Herria Portugalete Kantabria Pedreña Euskal Herria Orio Euskal Herria Kaiku Kantabria José Bedia
II 1945 Euskal Herria Donostia Euskal Herria Donostia Euskal HerriaHondarribia Euskal Herria Eustakio Iraola "Famao"
III 1946 Kantabria Santander Euskal Herria Orio Kantabria Pedreña Euskal Herria Kaiku Euskal Herria Domingo Mitxelena
IV 1947 Euskal Herria Getxo Kantabria Pedreña Orio Kaiku José Bedia
V 1948 Galizia A Coruña Kantabria Pedreña S.Pedro Visma (Cor.) Neptuno (Coruña) José Bedia
VI 1949 Euskal Herria Donostia Euskal Herria Zierbena Peñacastillo Donostia German Barkin
- 1950 Kantabria Santander anulatua
VII 1951 Euskal Herria Portugalete Euskal Herria Orio Remeros del Nalón Iberia Inazio Sarasua
VIII 1952 Euskal Herria Donostia Euskal Herria Orio Iberia Remeros del Nalón Inazio Sarasua
- 1953 - ez zen jokatu
- 1954 - ez zen jokatu
IX 1955 Kantabria Santander Euskal Herria Orio Iberia Remeros del Nalón Inazio Sarasua
- 1956 - ez zen jokatu
X 1957 Galizia A Coruña Euskal Herria San Juan Ed. y D. Sestao (Iberia) San Amaro (A Coruña) Jose Angel Lujanbio
XI 1958 Galizia A Coruña Euskal Herria San Juan Iberia Cofr. Pesca Moaña Jose Angel Lujanbio
XII 1959 Galizia A Coruña Euskal Herria San Juan Iberia Moaña Jose Angel Lujanbio
XIII 1960 Galizia A Coruña Galizia Ed. y D. Moaña Iberia San Juan Jaime Rúa
XIV 1961 Galizia A Coruña Galizia Ed. y D. Tiran Parameiras (Mera) Iberia Armando Iglesias
XV 1962 Euskal Herria Donostia Euskal Herria San Juan Moaña Kaiku Bibiano Etxabe
XVI 1963 Euskal Herria Donostia Euskal Herria San Juan Iberia Moaña Bibiano Etxabe
XVII 1964 Euskal Herria Bermeo Euskal Herria Orio Iberia Moaña Klaudio Etxeberria "Gorria"
XVIII 1965 Galizia A Coruña Kantabria Pedreña Jaizkibel Moaña José Bedia
XIX 1966 Kantabria Santander Kantabria Pedreña Iberia Redes (Coruña) Víctor Castanedo
XX 1967 Euskal Herria Portugalete Kantabria Pedreña Orio Astillero Rubén Laso
XXI 1968 Euskal Herria Donostia Kantabria Pedreña Astillero Hondarribia Rubén Laso
XXII 1969 Kantabria Santander Euskal Herria Lasarte Astillero Pedreña Klaudio Etxeberria "Gorria"
XXIII 1970 Galizia A Coruña Kantabria Pedreña Lasarte Astillero Jesús Castanedo
XXIV 1971 Euskal Herria Portugalete Euskal Herria Orio Astillero Lasarte Juan Lizarralde "Altxerri"
XXV 1972 Euskal Herria Donostia Kantabria Astillero Lasarte Orio Jose Angel Lujanbio
XXVI 1973 Kantabria Santoña Euskal Herria Orio Lasarte Astillero Juan Lizarralde "Altxerri"
XXVII 1974 Euskal Herria Portugalete Euskal Herria Orio Lasarte Astillero Juan Lizarralde "Altxerri"
XXVIII 1975 Asturiasko Printzerria Xixon Euskal Herria Orio Lasarte Castro Urdiales Juan Lizarralde "Altxerri"
XXIX 1976 Euskal Herria Donostia Euskal Herria Orio Lasarte Castro Urdiales Juan Lizarralde "Altxerri"
XXX 1977 Kantabria Santander Euskal Herria Santurtzi Lasarte Hernani Koldo Urtiaga
XXXI 1978 Euskal Herria Portugalete Euskal Herria Kaiku Santurtzi San Juan Norberto Torres "Txirri"
XXXII 1979 Euskal Herria Zarautz Euskal Herria Santurtzi Orio Kaiku Koldo Urtiaga
XXXIII 1980 Kantabria Castro Urdiales Euskal Herria Santurtzi Kaiku Orio Koldo Urtiaga
XXXIV 1981 Galizia A Coruña Euskal Herria Kaiku Zumaia Castro Urdiales Norberto Torres "Txirri"
XXXV 1982 Euskal Herria Portugalete Euskal Herria Kaiku Zumaia Algorta Norberto Torres "Txirri"
XXXVI 1983 Kantabria Castro Urdiales Euskal Herria Zumaia Orio S.Juan Tiran Klaudio Etxeberria "Gorria"
XXXVII 1984 Asturiasko Printzerria Castropol Euskal Herria Zumaia Orio Santurtzi Klaudio Etxeberria "Gorria"
XXXVIII 1985 Galizia Moaña Euskal Herria Santurtzi Zumaia Samertolameu Meira Jesús Fdez. Cirilo "Roke"
XXXIX 1986 Kantabria Santander Euskal Herria Orio Samertolameu Meira S.Juan Tiran Juan Angel Garmendia
XL 1987 Galizia Boiro Euskal Herria Zumaia San Juan Samertolameu Meira Edu Aristi
XLI 1988 Euskal Herria Bermeo Euskal Herria San Pedro Zierbena San Juan Juan Carlos Fontan
XLII 1989 Galizia A Coruña Euskal Herria San Pedro Zierbena Samertolameu Meira Juan Carlos Fontan
XLIII 1990 Asturiasko Printzerria Castropol Euskal Herria San Pedro San Juan Samertolameu Meira Juan Carlos Fontan
XLIV 1991 Kantabria El Astillero Euskal Herria San Juan San Pedro Orio Juan Mari Lujanbio
XLV 1992 Euskal Herria Donostia Euskal Herria Arraun Lagunak Orio Donibaneko Arraunlariak Asier Lopez
XLVI 1993 Galizia Meira Euskal Herria Orio San Pedro Ciudad Santander Juan Mari Larrañaga "Txiki"
XLVII 1994 Asturiasko Printzerria Castropol Euskal Herria San Pedro Samertolameu Meira Arraun Lagunak Juan Carlos Fontan
XLVIII 1995 Kantabria Santander Euskal Herria Orio Hondarribia Samertolameu Meira Juan Mari Larrañaga "Txiki"
IL 1996 Kantabria Castro Urdiales Galizia Tiran Orio Amegrove Jose Manuel Francisco
L 1997 Galizia Meira Galizia Tiran Perillo Mecos Raul Rey "Ruly"
LI 1998 Asturiasko Printzerria Luanco Euskal Herria Orio Tiran Perillo Juan Mari Larrañaga "Txiki"
LII 1999 Kantabria Santander Euskal Herria Orio Astillero Amegrove Joseba Ostolaza
LIII 2000 Galizia Cangas do Morrazo Kantabria Astillero Tiran Mecos Juan Mari Lujanbio
LIV 2001 Galizia Vigo Kantabria Castro Urdiales Tiran Perillo Iker Gimeno
LV 2002 Asturiasko Printzerria Xixon Kantabria Astillero Mecos Castro Urdiales Jose Manuel Francisco
LVI 2003 Kantabria Santander Kantabria Astillero Pedreña Samertolameu Meira Izortz Zabala
LVII 2004 Asturiasko Printzerria Castropol Kantabria Astillero Cabo da Cruz Mecos Izortz Zabala
LVIII 2005 Galizia Vigo Kantabria Astillero Castro Urdiales Pedreña Izortz Zabala
LIX 2006 Kantabria Santander Kantabria Astillero Amegrove Samertolameu Meira Izortz Zabala
LX 2007 Kantabria Pedreña Euskal Herria Urdaibai Hondarribia Pedreña Asier Arego
LXI 2008 Kantabria Castro Urdiales Kantabria Astillero Urdaibai Hondarribia Joseba Arbona
LXII 2009 Galizia Vilaxoan Euskal Herria Kaiku Pedreña Astillero Asier Zurinaga
LXIII 2010 Kantabria Pedreña Euskal Herria Kaiku Castro Urdiales Tiran Asier Zurinaga
LXIV 2011 Kantabria Castro Urdiales Euskal Herria Kaiku Urdaibai Hondarribia Asier Zurinaga
LXV 2012 Kantabria Castro Urdiales Euskal Herria Hondarribia Kaiku Urdaibai Joseba Amunarriz
LXVI 2013 Galizia Moaña Euskal Herria Kaiku Orio Tiran Asier Zurinaga
LXVII 2014 Kantabria Castro Urdiales Euskal Herria Urdaibai Kaiku Orio Gorka Aranberri
LXVIII 2015 Kantabria Castro Urdiales Euskal Herria Urdaibai Orio Hondarribia Gorka Aranberri
LXIX 2016 Kantabria Castro Urdiales Euskal Herria Hondarribia Urdaibai Kaiku Joseba Amunarriz
LXX 2017 Kantabria Castro Urdiales Euskal Herria Urdaibai Hondarribia Orio Vicente Carpintero
LXXI 2018 Kantabria Castro Urdiales Euskal Herria Zierbena Urdaibai Hondarribia Borja Gómez
LXXII 2019 Galizia Moaña Euskal Herria Santurtzi Zierbena Donostiarra Cristian Garma
LXXIII 2020 Kantabria Pedreña Euskal Herria Zierbena Orio Santurtzi Borja Gómez
LXXIV 2021 Kantabria Castro Urdiales Euskal Herria Getaria Samertolameu Meira Pedreña Unax Eizagirre
LXXV 2022 Asturiasko Printzerria Castropol Galizia Bueu Samertolameu Meira Chapela Andres Ríos
LXXVI 2023 Galizia Moaña Galizia Ares Tiran Chapela Hugo Rascado

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrien garaipenak:

Herria Garaipenak Urteak
Euskal Herria Orio 15 1946, 1951, 1952, 1955, 1964, 1971, 1973, 1974, 1975, 1976, 1986, 1993, 1995, 1998, 1999
Kantabria Pedreña 8 1944, 1947, 1948, 1965, 1966, 1967, 1968, 1970
Kantabria Astillero 8 1972, 2000, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2008
Euskal Herria Sestao (Kaiku+Iberia) 7 1978, 1981, 1982, 2009, 2010, 2011, 2013
Euskal Herria San Juan 6 1957, 1958, 1959, 1962, 1963, 1991
Euskal Herria Santurtzi 5 1977, 1979, 1980, 1985, 2019
Galizia Moaña (Moaña+Meira+Tiran) 4 1961, 1962, 1996, 1997
Euskal Herria San Pedro 4 1988, 1989, 1990, 1994
Euskal Herria Bermeo 4 2007, 2014, 2015, 2017
Euskal Herria Zumaia 3 1983, 1984, 1987
Euskal Herria Zierbena 3 1949, 2018, 2020
Euskal Herria Donostia (Donostia+Arraun) 2 1945, 1992
Euskal Herria Hondarribia 2 2012, 2016
Euskal Herria Lasarte 1 1969
Kantabria Castro Urdiales 1 2001
Euskal Herria Getaria 1 2021
Galizia Bueu 1 2022
Galizia Ares 1 2023

Patroiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patroia Garaipenak Urteak
Euskal Herria Juan Lizarralde "Altxerri" 5 1971, 1973, 1974, 1975, 1976
Kantabria José Bedia 4 1944, 1947, 1948, 1965
Euskal Herria Jose Angel Lujanbio 4 1957, 1958, 1959, 1972
Euskal Herria Klaudio Etxeberria "Gorria" 4 1964, 1969, 1983, 1984
Euskal Herria Juan Carlos Fontan 4 1988, 1989, 1990, 1994
Euskal Herria Izortz Zabala 4 2003, 2004, 2005, 2006
Euskal Herria Asier Zurinaga 4 2009, 2010, 2011, 2013
Euskal Herria Inazio Sarasua 3 1951, 1952, 1955
Euskal Herria Koldo Urtiaga 3 1977, 1979, 1980
Euskal Herria Norberto Torres "Txirri" 3 1978, 1981, 1982
Euskal Herria Juan Mari Larrañaga "Txiki" 3 1993, 1995, 1998

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Elkartea Guztira
1 Euskal Herria Orio 15 11 5 31
2 Kantabria Astillero 8 4 5 17
3 Kantabria Pedreña 8 3 4 15
4 Euskal Herria Kaiku 7 3 6 16
5 Euskal Herria San Juan 6 2 3 11
6 Euskal Herria Santurtzi 5 1 2 8
7 Euskal Herria Urdaibai 4 4 1 9
8 Euskal Herria San Pedro 4 2 6
9 Galizia Tiran 3 4 4 11
10 Euskal Herria Zumaia 3 3 6
11 Euskal Herria Zierbena 3 3 6
12 Euskal Herria Hondarribia 2 4 5 11
13 Euskal Herria Lasarte 1 7 1 9
14 Kantabria Castro Urdiales 1 2 4 7
15 Galizia Moaña 1 1 4 6
16 Euskal Herria Donostia 1 1 2
17 Euskal Herria Arraun Lagunak 1 1 2
18 Euskal Herria Getaria 1 1
19 Galizia Bueu 1 1
20 Galizia Ares 1 1
21 Euskal Herria Iberia 9 2 11
22 Galizia Samertolameu Meira 3 8 9
23 Galizia Mecos 1 3 4
24 Galizia A Coruña 1 2 3
25 Galizia Perillo 1 2 3
26 Asturiasko Printzerria Remeros Nalon 1 2 3
27 Galizia Amegrove 1 2 3
28 Kantabria Peñacastillo 1 1
29 Galizia Cabo de Cruz 1 1
30 Euskal Herria Jaizkibel 1 1
31 Galizia Chapela 2 2
32 Kantabria Ciudad Santander 1 1
33 Euskal Herria Donibaneko Arraunlariak 1 1
34 Euskal Herria Hernani 1 1
35 Euskal Herria Algorta 1 1
36 Euskal Herria Donostiarra 1 1
76 76 75 227
Zbk. Erkidegoa Guztira
1  Euskal Herria 53 50 31 134
2  Kantabria 17 10 14 41
3  Galizia 6 15 28 49
4  Asturias 1 2 3
76 76 75 227
Zbk. Probintzia
1 Gipuzkoa 34
2 Bizkaia 19
3 Kantabria 17
4 Pontevedra 5
5 Coruña 1
6 Asturias 0
76

Emakumezkoen txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010an Emakumezkoen Espainiako Txapelketa jokatzeko asmoa izan zen. Galiziatik Rías Baixas, Kantabriatik Astillero eta Euskal Herritik Getaria-Tolosa eta Bilbo Handia ziren sailkatuak, baina gipuzkoarrek nahiango izan zuten Gipuzkoako Ligako estropada jokatzea eta beraz hiru traineru baino ez zeudenez Espainiako Txapelketa beharrean Espainiako Federazioaren Trofeoa jokatu zen. 2011ean ere berriz hiru traineru aurkeztu ziren. 2012tik aurrera ez zen estropadarik izan.

2019 urtean hiru traineru galiziarrek parte hartu zuten eta estropada jokatu ahal izan zen berriro, baina Espainiako Federazioaren Trofeoa. Hala ere aurreneko aldiz eman zen Bandera[3].

2022an izan zuen lehenengo ekitaldi ofiziala Espainiako Txapelketak, lau traineruk hartu baitzuten parte, hiru galiziarrek eta asturiar batek. Chapela izan zen garailea. 2023an berriz ere lau traineru elkartu ziren, denal galiziarrak, eta Chapela izan zen berriz ere txapelduna.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizioa Urtea Lekua Patroi irabazlea
ez of.¹ 2010 Kantabria Pedreña Galizia S.D. Rías Baixas Bilbo Handiko Erramulariak S.D.R. Astillero Laura Hermo
ez of.¹ 2011 Kantabria Castro Urdiales Galizia S.D. Rías Baixas Getaria-Tolosa San Juan Laura Hermo
2012-
2018
ez zen jokatu
ez of.¹ 2019 Galizia Moaña Galizia Mecos² Riveira Tirán Laura Romero
2020-
2021
ez zen jokatu
I 2022 Asturiasko Printzerria Castropol Galizia Chapela Cabo da Cruz A Cabana-Ferrol³ Olalla Martínez
II 2023 Galizia Moaña Galizia Chapela Rianxo A Cabana-Ferrol³ Olalla Martínez
  • ¹ 2010, 2011 eta 2019 urteetako ekitaldiak ez ziren ofizialak izan gutxieneko lau traineru elkartu ez zirelako.
  • ² Irabazle ofiziala Mecos izan arren trainerua Mecos eta Coruxoko arraunlariek osatu zuten.
  • ³ Hirugarrena ofizialki A Cabana-Ferrol izan arren trainerua A Cabana eta Mugardoseko arraunlariek osatu zuten.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Elkartea Guztira
1 Galizia Chapela 2 0 0 2
2 Galizia Cabo da Cruz 0 1 0 1
Galizia Rianxo 0 1 0 1
4 Galizia A Cabana-Ferrol 0 0 2 2

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Getaria, campeona de España por primera vez en su historia» AS.com 2021-08-01 (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
  2. (Gaztelaniaz) Koroibos. (2023-08-06). «Chapela y Ares, campeones de España» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).
  3. (Gaztelaniaz) «Mecos, campeonas de España» Diario de Arousa (Noiz kontsultatua: 2023-08-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]