Zerrenda:Jesuita ospetsuak
Itxura
Jesuita ezagunen zerrenda:
- Inazio Loiolakoa (1491-1556): Lehen fundatzaile nagusia.
- Frantzisko Xabierkoa (1506-1552): Fundatzaile nagusietakoa.
- Pierre Favre (1506-1546): Fundatzaile nagusietakoa.
- Manoel de Nobrega (1517-1570): Recife, Salvador da Bahia, Rio de Janeiro eta Sao Paulo hirien fundatzaileetakoa.
- Jose de Anchieta (1534-1597): Rio de Janeiro eta Sao Paulo hirien fundatzaileetakoa.
- Jose de Acosta (1540-1600): Historialaria, "Historia natural y moral de las Indias" liburuaren egilea.
- Matteo Ricci (1552-1610): Txinan ibilitako misiolari nagusia.
- Pedro Claver (1580-1654): Amerikan esklabotasunaren aurka borrokatu zuena.
- Antonio Ruiz de Montoya (1584-1651): Guaraniera aztertu eta zabaldu zuen.
- Cipriano Barace (1641-1702): Trinidad (Bolivia) fundatu zuen.
- Joanes Etxeberri Ziburukoa (-): euskal idazlea, Sarako Eskolaren kidea.
- Manuel Larramendi (1690-1766): idazle eta hizkuntzalari eraginkorra.
- Erramun Olabide (1869-1942): Biblia osoa euskaratu zuen.
- Pierre Teilhard de Chardin (1881-1955): Paleontologoa, "Beijingeko gizakia" ikertu zuen.
- Karl Rahner (1904-1984): XX. mendeko teologorik nagusietakoa.
- Pedro Arrupe (1907-1991): 28. Nagusia (1965-1983).
- Walter J. Ong (1912-2003): Historialaria eta filosofoa.
- Vicenç Ferrer (1920-2009): Filantropoa.
- Peter Hans Kolvenbach (1928-2016): 29. Nagusia (1983-2008).
- Ignacio Ellacuria (1930-1989): Askapenaren Teologiaren bultzatzaileetakoa, El Salvadoren eraildakoa.
- Anthony de Mello (1931-1987): Espiritualtasunari buruzko liburuen egilea.
- Xabier Arzalluz (1932-2019): Euzko Alderdi Jeltzaleko presidente ohia eta euskal herritar politikaria.
- Jon Cortina (1934-2005): Askapenaren Teologiaren bultzatzaileetakoa.
- Gotzon Garate (1934-2008): Euskarazko idazlea eta hizkuntzalaria.
- Xabier Gorostiaga(1935-2003): Irakaslea eta herri azpigaratuen aldeko lanean aritutakoa.
- Adolfo Nicolas (1936-2020): 30. Nagusia (2008-2016).
- Jon Sobrino (1938-): Askapenaren Teologiaren bultzatzaileetakoa.
- Ignacio Martin-Baro (1942-1989): Askapenaren Teologiaren bultzatzaileetakoa, El Salvadoren eraildakoa.
- Txema Auzmendi (1949-): Euskaldunon Egunkariako kazetari euskaltzalea.
- Javier Melloni (1962-): Erlijioen arteko topaguneen bultzatzailea.