Zerrenda:Lappiko armarriak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Lappiko armarrien zerrenda Finlandia iparraldean dagoen Lappi eskualdeko, eskualdeko udalerrietako eta aspaldiko armarrien bilduma da.

Armarriak[aldatu iturburu kodea]

Eskualdearena[aldatu iturburu kodea]

Armarria Eskualdea eta azalpena Onarpen data
Lapin maakunnan vaakuna.svg
Lappi

Perlazko konderri koroaren azpian, eta atzealde gorriaren gainean, gerripeko berde eta erramu koroa duen basagizon bizarduna dago, eskuineko sorbaldaren gainean urrezko mazo edo borra bat duena

Olof Eriksson



2009ko urtarrilaren 1a

Udalerrienak[aldatu iturburu kodea]

Eduki-taula: E I K M P R S T U Y
Armarria Udalerria eta azalpena Onarpen data
Enontekiö.vaakuna.svg
Enontekiö / Eanodat

Atzealde urdinaren gainean, zilarrezko eskandinaviar lagopodo bat dago.

Olof Eriksson



1961eko apirilaren 21a
Inari.vaakuna.svg
Inari / Aanaar / Aanar / Anár

Zelai beltz baten gainean, zilar koloreko koregono arraina agertzen da, elur-oreinen urrezko adarrak dituena buruaren soinean.

Ahti Hammar



1955eko otsailaren 25a
Kemi.vaakuna.svg
Kemi

Zuzen horizontal batek bi zatitan banatzen du armarria: goiko eremuan, atzealde gorriaren gainean, zilarrezko aingura dago; behekoan, aldiz, zelai urdinaren gainean, ezkerrera begira dagoen izokin zilarkara dago.

G. A. Kajanus



1873ko maiatzaren 28a
Kemijärvi.vaakuna.svg
Kemijärvi

Zelai beltz baten gainean, sustraiak zabaltzen dituen zilarrezko enborra ageri da, zilarrezko sei puntako bi izarrek gordetzen dutena.

Olof Eriksson



1973ko urtarrilaren 1a
Keminmaa.vaakuna.svg
Keminmaa

Zelai gorri baten gainean, ezkerrera begira dagoen izokin bat azaltzen da, ahoan sarrail beltza duen zilarrezko giltzarrapo itxi bat duena.

Ahti Hammar



1955eko urtarrilaren 14a
Kittilä.vaakuna.svg
Kittilä

Atzealde beltzaren, eta honen gainean dagoen zilarrezko muinoaren aurrean, mingain, hortz eta atzapar gorriak dituen jatun beltza dago.

Einari Junttila



1963ko azaroaren 26a
Kolari.vaakuna.svg
Kolari

Zelai grisaren aurrean, mendi beltz bat dago, gainetik suzko bost gar gorri ateratzen zaizkion tontorra.

Olof Eriksson



1951ko abenduaren 10a
Muonio.vaakuna.svg
Muonio

Atzealde gorriaren gainean, zilarrezko mendi tontorra dago, buruan sei puntako zilarrezko izarra duena.

Harald B. Hellström



1955eko azaroaren 15a
Pelkosenniemi.vaakuna.svg
Pelkosenniemi

Zilarrezko atzealdearen aurrean, urdin koloreko gurutzea dago, urdinezkoak ere diren hiru tontorren gainean.

Ahti Hammar



1960ko martxoaren 24a
Pellon vaakuna.svg
Pello

Zelai urdin ilunaren gainean, zilarrezko hiru tontor daude, buruan 1+2 kokapena duten zilarrezko sei puntako hiru izar dituztenak.

Olof Eriksson



1952ko maiatzaren 30a
Posio.vaakuna.svg
Posio

Atzealde beltzaren aurrean, sarrera gorria duten eta 2+1 kokapena duten zilarrezko hiru lavvu daude.

Gustaf von Numers



1958ko maiatzaren 2a
Ranua.vaakuna.svg
Ranua

Zelai berde ilunaren gainean, buruz behera dagoen zilarrezko zerra dago, azpian zilarrezkoa ere den ur haria moztear dagoela.

Olof Eriksson



1959ko azaroaren 23a
Rovaniemi.vaakuna.svg
Rovaniemi

Zelai berde baten gainean, goiko bi izkinetatik bera egiten duten tximista itxurako zilarrezko bi zuzen daude, armarriaren erdigunean, urrezko sugarraren azpian bat egin eta beheko muturrean bidea bukatzen dutenak.

Toivo Vuorela



2006ko urtarrilaren 1a
Salla.vaakuna.svg
Salla

Atzealde urdinaren gainean, zilarrezko arku bat dago.

Kaj Kajander



1961eko apirilaren 21a
Savukoski.vaakuna.svg
Savukoski

Zelai beltzaren aurrean, urrezko zutikako sami biltegi tradizionala dago, sustraiak dituen enborrak lurretik goratzen duena.

Heikki Paaer



1956ko apirilaren 17a
Simo.vaakuna.svg
Simo

Zelai urdinaren gainean, gurutze moduan antolatuta dauden zilarrezko lau izokin buztan daude.

Olof Eriksson



1957ko otsailaren 27a
Sodankyla.vaakuna.svg
Sodankylä / Soađegilli

Zelai beltzaren aurrean, sei puntako zilarrezko izarra eta, aurrean suzko gar gorriztak dituen eta zilarrezkoa ere den banda horizontala daude.

Aarno Liuksiala



1960ko martxoaren 24a
Tervola.vaakuna.svg
Tervola

Atzealde gorriaren aurrean, mokoan urrezko tipula duen zilarrezko kurriloa dago.

Ahti Hammar



1957ko otsailaren 15a
Tornio.vaakuna.svg
Tornio

Zilarrezko atzealdearen gainean, dorre gorria dago, leiho, ate eta teilatu urdinak dituena.

Olof Eriksson



1958ko ekainaren 12a
Utsjoki.vaakuna.svg
Utsjoki / Ohcejohka

Atzealde beltzaren aurrean, zilarrezko lau puntako izarra eta eguzkiaren garrak daude.

Gustaf von Numers



1953ko apirilaren 20a
Ylitornio.vaakuna.svg
Ylitornio

Zilarrezko atzealdearen gainean, gorri kolorekoak diren eguzkia eta hiru tontor daude.

Jaakko Hänninen



1953ko irailaren 28a

Aspaldikoak[aldatu iturburu kodea]

Eduki-taula: A K L P R
Armarria Udalerria eta azalpena Onarpen eta baliogabetze datak
Alatornio.vaakuna.svg
Alatornio

Zuzen horizontal batek bi zatitan banatzen du armarria: goiko eremuan, zilarrezko atzealdearen gainean, gora begira ari den arku urdina dago; behekoan, aldiz, zelai urdinaren gainean, ezkerrera begira dagoen izokin zilarkara dago.

Olof Eriksson



1952ko maiatzaren 7a
1973ko urtarrilaren 1a
Karunki.vaakuna.svg
Karunki

Atzealde berdearen gainean, ezkerrera begira dauden hiru izokin zilarkara daude, isats eta hegats gorriak dituztenak; ezkerraldean, hain zuzen, goitik behera zabaltzen den eta ertzean lau uhin dituen zerrenda zilarkara dago.

Ahti Hammar



1956ko urtarrilaren 28a
1973ko urtarrilaren 1a
Kemijärvi.vaakuna.1960.svg
Kemijärven kauppala

Zelai gorriaren gainean, gurutzatuta dauden zilarrezko bi xafla hegodun daude.

Ahti Hammar



1960ko azaroaren 25a
1973ko urtarrilaren 1a
Petsamo.vaakuna.svg
Petsamo

Atzealde beltzaren gainean, urrezkoak diren hiru bakailao burugabe daude, ezkerrera begira daudenak.

Eric O. W. Ehrström



1921eko urtarrilaren 1a
1948ko urtarrilaren 1a
Rovaniemi.vaakuna.2005.svg
Rovaniemen kauppala

Atzealde azurraren beheko aldean zilarrezko muino bat dago, gainean, zilarrezko koroa duen "R" hizki gotikoa duena.

Väinö Tiger



1930eko apirilaren 14a
2005eko urtarrilaren 1a
Armarria Lurraldea eta azalpena Onarpen data
Lapin lääni.vaakuna.old.svg
Lappi probintzia

Zuzen bertikal batek bi zatitan banatzen du konderri koroaren azpian dagoen armarria; ezkerrean, zelai urdinaren gainean, sei ostrobotniar erbinude zuri daude, ezkerrera begira daudenak; eskuinean, aldiz, zelai gorriaren gainean, gerripeko berde eta erramu koroa duen basagizon bizarduna dago, eskuineko sorbaldaren gainean urrezko mazo edo borra bat duena.



1961eko apirilaren 21a
1997ko urtarrilaren 1a
Lapin lääni.vaakuna.1997.svg
Lappi probintzia

Zuzen bertikal batek bi zatitan banatzen du dukerri koroaren azpian dagoen armarria; ezkerrean, zelai gorriaren gainean, gerripeko berde eta erramu koroa duen basagizon bizarduna dago, eskuineko sorbaldaren gainean urrezko mazo edo borra bat duena; eskuinean, aldiz, zelai urdinaren gainean, hiru ostrobotniar erbinude zuri daude, ezkerrera begira daudenak.



1997ko urtarrilaren 1a
2010eko urtarrilaren 1a

Bibliografia[aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lappiko armarriak Aldatu lotura Wikidatan