Zerrenda filtratzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea


Zerrenda filtratzaileak erabiltzen diren bide landareztatuak dira azaleko urak bideratzeko eta hauen kutsadura jaisteko modu natural batean. Erraz desberdintzen dira begi-bistan, zati ez oso luze eta kurbadura handikoak izaten direlako hauen funtzioa egin ahal izateko modu eraginkor batean.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean nekazaritza puntu esanguratsuetan erabiltzen dira askotan ibaietara sedimentu asko jaurtitzen direlako edota produktu kimikoak. Erabili daitezke ekaitz asko dauden lekuetan hauek sortutako sedimentu guztien kontrola izateko, gainera, ekaitz batean lurrean dagoen kutsadura guztia ibaietara eramaten du urak eta hauen garbiketa beharrezkoa da uraren kalitatea bermatzeko. Nekazaritzan erabiltzen diren kimikoetan erabiliak izaten dira (N) Nitrogenoa eta (P) Fosforoa eta zerrenda iragazleak oso eraginkorrak izaten dira bi hauen garbiketan hauen erabilera erakargarriagoa egiten. Eraginkorrak dira erosioaren sedimentu kantitatea jaisten eta pestizidak garbitzen.

Nitrogeno eta fosforo gehiegizkoaren kalteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nitrogeno eta fosforo gehiegizkoak, kontrolik gabeko landaretzaren haspena, ibaiaren emaria aldatzen, eta arrainen habitataren galera sortu dezake kontuan izan beharrezko gauza bat bihurtzen. Landarediaren haspenak ez du bakarrik arrainen habitataren galera sortuko, beraien hilpena ere uretan dagoen oxigeno kantitatearen galera sortuz eta mikroorganismo kaltegarrien agerpena sortzen. Pertsonentzako fosforo kantitate altua uretan ez da hain kaltegarria baina nitrogenoarena bai. Nitrogeno kantitate handiak gorputzean, metahemoglobinemia-ren agerpena sortuko du. Metahemoglobinemia, odolean metahemoglobina kantitate handia dagoenean sortzen da buruko mina, zorabioak, aire falta, goragalea eta azal kolorearen urdintzea sortzen. Gaixotasun hau normalean arrantzatik eta nekazaritzatik bizitzen diren herrietan egoten da hauen desagerpena sortzen arrain faltarengatik eta gaixotasunarengatik.

Guzti hauen garbiketak biodibertsitatearen mantentzea bermatzen du eta era berean eutrofizazioa gelditzea lakuen eta urtegien osasuna ondo mantentzeko. Zerrenda iragazleen erabilera oso erakargarria da alde batetik beraien errendimenduarengatik eta beste batetik ekonomikoki oso merkeak direlako. Sortzerakoan gastu batzuk sortuko dira baina gero ez da beharrezkoa diru gehiago jartzea beraiek bakarrik mantentzen direlako, modu honetan beste garbiketa metodoekin konparatuz puntu asko irabazten.

Zerrenda motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zerrenda iragazle landareztatua, ibaietako leku txikiak dira landare kantitate handiekin. Zona hauek prestatuak daude belar iraunkorrekin edota lekaleekin. Belar erabilienak "Panicum virgatum", "Dactylis glomerata" eta "Festuca arundinacea" dira eta lekale erabiliena argi-belarra izaten da.
  • Belardi zerrenda iragazleak, landareztatuen hantzeko funtzioa dute baina hauek gehiago erabiltzen dira bertako zonaldeko belardiak erabiltzen direlako, biodibertsitatearen hobekuntza lortzen eta gainera, erresistenteagoak dira sustrai gogorragoak izaten dituztelako.Ikerketa batzuk egin eta gero, konturatu ziren zerrenda iragazle mota honek nitrato kontzentrazioak txikitzen zituela, nitrogenoa eta fosforo kantitate altuak %82-rarte helduta ere.
  • Ibaiertze buffer basoak zonaldeko arbolekin eta landarediarekin eginak egoten dira belardi zerrenda iragazleen antzean. Bien desberdintasuna, ibaiertze buffer basoak hobeagoak direla zonaldeko faunari laguntzen. Besteekin konparatuta, hauek hegaztiei eta artropodoei lagungarriak dira eta horrela ere ezin dute gizakiak ukitu gabeko zonalde bat baino lagungarriagoak izan. Ikerketak eginda konturatu ziren hauek ere eraginkortasun altua duten mota bat direla fosforo kontzentrazioak %61-etik %89-rarte gutxitu ahal izanda. Gainera konturatu ziren ez zela beharrezko tamaina handiko zerrenda iragazlea izatea eta tamaina txikikoek ere eraginkortasun altukoak izan daitezkeela.
  • Haize bufferrak, landatutako zuhaitzekin eta zuhaixkekin eginiko errenkadak dira funtzio garrantzitsuena lurraren erosioa gelditzea dela. Gainera, bideetan elurra ez erortzeko ere erabiliak izaten dira edota bide hauetako zarata asko gutxitzeko hurbilean jendea bizi bada.

Ikerketek zerrenda iragazleeen eraginkortasuna erakutsi dute fosforo, nitrato eta nitrogeno elementuekin baina gainera sedimentuak iragazteko ere eraginkortasun oso altuak erakusten dute %96-rarte izanda 4 urtez gutxienez. Datu hauek aldakorrak izan ahal dira tenperaturarengatik, euri kantitatearengatik, sedimentuaren ezaugarriengatik edo beste zenbait baldintzengatik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]