Zerynthia rumina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zerynthia rumina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaPapilionidae
LeinuaZerynthiini
GeneroaZerynthia
Espeziea Zerynthia rumina
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa

Zerynthia rumina edo Arlekina Papilionidae familiako lepidoptero espezie bat da. Arlekinen jantziaren antzeko koloreak ditu.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina ertaineko tximeleta bat da, 5 zentimetroko zabalera duena. Hegoek koloreen nahaste berezia dute: xake taularen antzeko marrazkia, atzealde horixkarekin eta orban beltz eta gorriekin osatua.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako hego-mendebaldean eta Afrikako iparraldean soilik bizi da. Europari dagokionez, Iberiar penintsulan eta Frantziako hego-ekialdean ikus daiteke.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aristolochia generoko landareei lotuta bizi da, haietatik lortzen baitu jatekoa. Muino harritsuetan, toki malkartsuetan eta basoen argiunetan aurki daiteke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]