Zesarren Gerra Zibila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zesarren Gerra Zibila
Erromatar Gerra Zibilak
Map of the Ancient Rome at Caesar time (with conquests)-fr.svg
Data k. a. 49ko urtarrilaren 10ak. a. 45eko martxoaren 17a
Lekua Hispania, Italia, Grezia, Iliria, Egipto, Afrika
Emaitza Popularesen garaipena
Gudulariak
Vexilloid of the Roman Empire.svg Optimates Vexilloid of the Roman Empire.svg Populares
Buruzagiak
Ponpeio  Skull and Crossbones.svg
Tito Labieno  
Metelo Eszipion  
Katon Minor  Skull and Crossbones.svg
Gneo Ponpeio  
Publio Atio Varo  
Sexto Ponpeio
Gaio Julio Zesar
Gaio Eskribonio Kurio  
Marko Antonio
Dezimo Bruto
Publio Kornelio Sila
Gneo Domizio Kalvino

Erromatar Errepublikako Gerra Zibila (k.a. 49–k.a. 45), edo Zesarren Gerra Zibila Erromatar Errepublikaren azken gatazka politiko-militarretako bat izan zen. Hasieran liskar politiko eta militarrak izan ziren, noiz Julio Zesarrek (k.a. 100–k.a. 44), bere jarraitzaile politikoek (populares izenekoak) eta bere legioek, optimates (Erromatar Senatuaren alderdi tradizionalista), Ponpeio (k.a. 106–k.a. 48) eta bere legioak borrokatu zituzten.[1]

Gerra baino lehen, Zesarrek zortzi urtez borrokatu zuen Galietako gerretan. Zesarrek, Ponpeiok eta Marko Lizinio Krasok Lehen Triunbiratua ezarri eta boterea partekatu zuten. Zesar laster bilakatu zen herri xumearen kuttun eta erreforma asko bultzatu zituen. Senatuak, Zesaren beldur, armada utzi eta Erromara itzultzeko agindu zion. Honen ezezkoak eta legez kontrako mugimendu bat egin zuen: bere armada Erromarantz gidatzea. Ponpeiok Erromatik ihes egin zuen eta hegoaldeko Italian armada bat eratu zuen Zesar borrokatzeko.

La urteko gatazka politiko-militarra Italian, Ilirian, Grezian, Egipton, Afrikan eta Hispanian zehar zabaldu zen. K.a. 48an Dirrakioko guduan Ponpeiok Zesar mendean hartu zuen baina Farsaliako guduan Zesarren garaipena erabatekoa izan zen. Marko Junio Bruto eta Zizeron optimatesen aldekoak gudu ondoren errenditu ziren, beste batzuk, berriz, tartean Katon Minorrek edota Metelo Eszipionek borrokari eutsi zioten. Ponpeiok Egipto aldera ihes egin zuen baina ailegatzerakoan hil zuten. K.a. 46ko Tapsoko guduan, iparraldeko Afrikan, Eszipion menderatua izan zen eta, gudua galdu eta berehala, Katonekin batera bere buruaz beste egin zuen. Hurrengo urtean, Mundako guduan, Zesarrek azken optimatesak menderatu eta dictator perpetuo (betiereko diktadore) bilakatu zen.[2] Gerra zibilak erromatar gobernuan eragin zituen aldaketak ia Errepublikako (k.a. 509–k.a. 27) tradizio politika guztiak deuseztatu zituen eta Erromatar Inperioari (k.a. 27–k.o. 476) bidea erraztu zioten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kohn, G.C. (1986) Dictionary of Wars 374 or..
  2. Hornblower, S., Spawforth, A., ed. The Oxford Companion to Classical Civilization 219–24 or..


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.