Edukira joan

Zesura

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zesura (latinez: Caesura 'etendura') bertso batean dagoen etena, bertsoa bi hemistikioetan banatzen duena, olerkiaren erritmoa osatze aldera. Posible da berto bakoitzaren barruan zesura bat baino gehiago aurktizea, eta bertso batzuk hemistikio bat baino gehiagotan banatuta agertzen dira. Bertsoak hamaika silaba baino gehiago baditu, arrunta da zesura bat egotea.

Musikan zesura batek funtzio bera egiten du, isilunea izan gabe, abestiaren haustura bat egiten. Haustura horren iraupena koral edo orkestrako zuzendariak zehaztu ohi du.

Zesura oso erabilia zen Antzinako Greziako olerkigintzan, marka berezia jarrita. Bi barra bertikal erabili ohi ziren ⟨||⟩ edo ⟨‖⟩, eta hortik eratorri da musika notazioan erabiltzen den ⟨//⟩ zesura marka.

Adibidez, Iliadaren lehenengo esaldia honakoa da:

μῆνιν ἄειδε θεὰ || Πηληϊάδεω Ἀχιλῆος
"Kanta ezazu, oh Jainkosa || Akilesen haserrea, Peleoren sema".

Etxeparek bere Linguae Vasconum Primitiaen barra-barra darabil, 15 silabako bertso lerroetan aurrena zortzi silaba jarriz (normalean, 4 + 4), jarraian zesura, eta segidan, beste zazpi silaba (4 + 3, eskuarki):

Orhit adi ieyncoaren (4 + 4 silaba) iusticia handiaz (4 + 3 silaba)

Nola oroc vehar dugun (4 + 4 silaba) eman qhondu hersia (4 + 3 silaba)

Eguin oroz recebitu (4 + 4 silaba) gure merexituya (2 + 5 silaba)

Eryoa dauguinian (4 + 4 silaba) vayta haren meçuya (4 + 3 silaba).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]