Zetazeo

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zetazeo
Cetacea.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
Infraordena Cetacea
Brisson, 1762
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaZooplanktona
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakLumera
Habitatur gorputza

Zetazeoak (lat. cetacea) plazentadun itsas ugaztunak dira. 88 espezie bereizten dira, 42 generotan eta 11 familiatan sailkatuta. Arnasketa biriken bitartez egiten dute.

Gorputz fusiformea dute, hidrodinamiko egiten dituena. Aurrealdeko hankak hegats bilakatu dira, eta atzekoak berriz, galdu, nahiz eta oraindik hainbat hezur bestigial dituzten. Isats-hegatsa horizontala da eta bi lobulutan banatuta dago. Oro har, ez dute ilerik, eta gantz ugari izaten dute, isolamendu termiko egokia eskaintzen diena.

Gaur egungo zetazeoak bi subordenatan banatzen dira: mistizetoak (bizardunak) eta odontozetoak (horzdunak). Hala eta guztiz ere, dagoeneko galduta dauden arkeozetoen hirugarren subordena bat ere ageri da sailkapenetan.

Mistizetoen taldearen barnean, balea izen arruntarekin adierazten direnak daude sailkatuta, munduko animaliarik handienak; esate baterako, balea urdina inoiz Lurrean izan den animaliarik handiena da, dinosauroak baino handiagoa. Odontozetoen taldean, Delphinidae familiako izurdeak eta orkak sailkatzen dira, besteak beste, baina baita kaxaloteak edo mazopak ere.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Archaeoceti subordena

Moldaera anatomiko eta fisiologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zetazeoen arbasoak lehortarrak zirenez, hainbat aldaketa garatu zituzten ur-ingurunea kolonizatu zutenean:

  • Arrainen moduko gorputz fusiforme eta hidrodinamikoa
  • Aurrealdeko hankak hegats pektoral bilakatuta eta arraun forma hartuta
  • Isatsaren amaiera laua da eta bi lobuluz osatua
  • Atzeko hankak desagertutakoan iraun duten hezur batzuk soilik geratzen zaizkie
  • Espirakulu bat buruaren goialdean
  • Ilerik gabeak lehen hilabeteetatik aurrera.
  • Ez dute belarri-pabiloirik

Habitata eta banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu osoko ozeano eta itsasoetan bizi dira zetazeoak, nahiz eta gutxi batzuk Ipar Amerikako, Hego Amerikako eta Asiako laku eta ibaietan ere aurki daitezkeen. Orka (Orcinus orca) bezalako espezieak kosmopolitak dira: mundu osoan zehar da, baina Kaliforniako mazopa, esate baterako, Kaliforniako golkoko iparraldean soilik bizi da.

Orkak (Orcinus orca) jauzi egiten.

Zetazeo batzuk kostatik gertu bizi dira, gune neritiko deritzon zonan, eta beste batzuk, ordea, itsaso zabalean, alegia, gune ozeanikoan. Badira estuarioetan edo ur gezatan bizi direnak ere.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zetazeo guztiak harrapakariak dira eta kate trofikoaren gorenean kokatzen dira. Mistizetoak organismo planktonikoez eta arrain txikiez elikatzen dira, krillaz esate baterako. Odontozetoak, berriz, zefalopodo eta arrainez elikatzen dira nagusiki. Orkak ugaztun urtarrez elikatzen diren zetazeo bakarrak dira; fokak edo mazopak jaten dituzte, esate baterako.

Komunikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zetazeoek soinuak erabiltzen dituzte komunikatzeko. Hala eta guztiz ere, gorputz-hizkuntzak eta ukimenak ere garrantzia dute zetazeoen arteko komunikazioan. Odontozetoek ekolokalizazioa erabiltzen dute eta mistizetoek, berriz, frekuentzia baxuko soinuak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]