Zeus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jupiter Tonans.jpg

Greziar mitologian, Zeus[1] (grekoz Ζεύς) edo Dias (Δίας, «errege jainkotiarra») "jainkoen eta gizakiaren aita da"[2], Olinpiar jainkoen buruzagia huaek familia bateko aita balitz bezala zuzenduz[3]. Ondorioz, bere semeak ez zirenak ere aita deitzen zioten. "Jainkoen erregea" zen eta unibertsoaren ikuskatzailea[4]. Zeruaren eta trumoiaren jainkoa zen eta bere sinboloak tximista, arranoa, zezena eta haritza dira. Bere herentzia indoeuropearraz aparte, Ekialde Hurbileko atributu ikonografiko batzuk ere lortu zituen, adibidez, aginte-makila edo zetroa. Artista greziarrek, gehienetan, Zeus bi modutan irudiklatzen zuten: zutik, aurrera eginez eskuineko eskuan tximista bat duelarik eta dotoretasunez eserita.

Kronos eta Rea titanen seme gazteena izan zen. Tradizio gehienetan bere arreba Hera jainkosarekin ezkonduta agertzen da, baina Dodonako orakuluan bere emaztea Dione zen, eta Iliadaren arabera honekin Afroditaren[5] aita izan zen. Oso ezaguna da maitatzaile izan zituelako, ondorioz jainko-jainkosa eta heroi asko izanik, adibidez: Atenea, Apolo eta Artemisa, Hermes, Persefone, Dioniso, Perseo, Herakles, Helena, Minos eta Musak. Herarekin aldiz, Ares, Hebe eta Hefestoren[6] aita izan zela esaten da.

Erromatarren Jupiterren baliokidea da, baita etruskoen Tinia eta egiptoarren Amon jainkoena. Gaur egun Jainkoari buruz dugun irudia (bai izena eta bai itxura) beragandik dator.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurtza panhelenikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grekoak Jainkoen erregea gurtzatzeko erabiltzen zuten leku nagusia Olinpia zen. Bertan Olinpiar Jokoak burutzen ziren jainkoen omenez. Leku horretan kokaturik, Zeusen izenean sorturiko eskultura bat zegoen, mendeetan zehar jainkoaren omenez esakinitako animalien errautsez sortua eta ez harriz.

Aipatu beharrekoa da Antzinako Grezian jainkoak ez zirela modu berdinean gurtzatzen leku ezberdinetan, eta Zeusekin berdina gertatzen zen. Hala ere, ritual batzuk modu beretsuan ospatzen ziren, adibidez: animalia zuri bat eskaintzea aldare altu batean.

Papera eta epitetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeusek rol dominatzailea zuen, Antzinako Greziako panteoi olinpikoan jainko nagusiena baitzen. Heroi askoren aita izan zen, hauen amak mortalak izanik, eta gurtza lokal askotan agertzen zen. "Hodei biltzaile" bezala ezagutzen zen, baita zeruaren eta trumoien jainkoa bezala, baina aipatu beharra dago artifizio kultural gorena bezala ere ikusten zela. Zentzu askotan greziarrentzat, beraien sinesmen erlijiosoen enkarnazio gorena eta jainko arketipikoa zen.

Aipatutako botere eta epitetoez aparte, Zeusi ezartzen zitzaizkion tituluak izugarri ezberdinak ziren eta denek nabarmentzen zuten bere figura autoritarioa:

  • Olinpiok Zeusek beste jainkoekiko zuen erregealdia nabarmentzen zuen.
  • Panhelenio (heleno guztiena) titulua zuen, greziarren jainko gorena baitzen.
  • Xenia bezala arrera eta gonbidatu guztien patroia zen, bidegabekeria guztiak mendekatzeko prest zegoena.
  • Horkio bezala juramentuen zaindaria zen. Gezurretan zebilen norbait harrapatzen zenean honek Zeusi estatua bat sortu behar zion.
  • Egidaren eramailea zen, horrela arerioari beldurra sorraraziz.[7]
  • Kretan Taleo bezala gurtzatzen zuten.
  • Zeus Kronion(Kronosen semea bezala ere ezagutzen zen, "hodeien biltzailea".[8]
  • Zeus Kasio bezala gurtzetzen zen Sirian, Kasio mendian hain zuzen ere. Bertan urtero jai bat ospatzen zen jainkoaren omenez.[9]

Zeus mitologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronos titanak bere hemaztea, Rearekin seme-alaba batzuk izan zituen: Hestia, Demeter, Hera, Hades eta Poseidon, baina denak irentsi zituen jaio zirenean, zeren eta Gea eta Uranok esan ziotenez, bere seme baten eskutik boterea eta munduko tronua galtzera igorria zegoen, Kronosek bere aitarekin egin zuen bezala. Ondorioz, Zeus jaiotzeko zegoela, Reak Geari laguntza eskatu zion bere semea salbatzeko, eta horrela Kronosek zigor justu bat izan zezan bere aita eta beste semeei egin zienagatik. Rea Kreta irlan izkutatu zen eta bertan Zeus jaio zen. Kronos bere seme berriaren bila etorri zenean bere hemazteak harri bat eman zion haur-oihal batez inguratuta, eta titanak irentsi egin zuen ezer susmatu gabe.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaio eta segituan Reak, Zeus Ida mendiko kobazulo batean izkutatu zuen, Kretan. Jainkoaren bizitzaren momentu honetan historia asko daude, eta hauen arabera Zeus honela hezi zen:

  • Gearen eskutik.
  • Amaltea izeneko ahuntz batek hezi zuen, Kurete izeneko jainko batzuek jantza eta zarata egiten zuten bitartean Kronosek umearen negarrak ez entzuteko.
  • Adamantea izeneko ninfa batek hezi zuen beste historio batean. Kronos zeruaren, lurraren eta itsasoaren titana zenez, Adamanteak Zeus haurra arbola batetik eskegi zuen, horrela lurra, zerua eta itsasoaren artean geratuz, eta ondorioz ikusezin geratuz bere aitarentzat.
  • Zinosura izeneko ninfa baten eskutik, eta eskertzeko Zeusek izarretara igo zuen hil zenean.
  • Beste bertsio batean Melisak, Kretako Meliseo erregearen alabak, hezi zuen jainkoen erregea izango zena eztia eta ahuntzen esnea emanez.
  • Artzain familia batek hezi zuen, horren trukean otsoek beraien ardiak jan ez zitzaten.

Jainkoen erregea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeus hazi eta heldua zenean Kronos bere anai-arrebak berrahoratzera behartu zuen, baina beste historio batzuetan bere aitaren sabela ireki eta beste jainkoak atera zituen. Gero Zeusek Kronosen anaiak, hekatonkiroak eta ziklopeak askatu zituen Tartarotik, Kanpe zaindaria hilaz prozesuan, eta hauek eskertzeko tximista eta trumoia eman zioten. Horrela, Titanomakia izeneko guda hasi zen, eta Zeusek bere anai eta arreben laguntzaz, baita hekatonkiroen eta ziklopeen laguntzaz, Kronos eta beste titanak garaitu zituzten hauek Tartaroan giltzapetuz. Zeusek hekatonkiroei eman zien titanak zaintzeko misioa, eta Atlas titana Zerua ( Urano) eusten jarri zuen.

Borroka bukatu zenean Zeusek bere anaia zaharrekin, Poseidon eta Hadesekin, mundua banatu zuen zotz eginez: Zeusek zerua eta airea lortu zituen, Poseidonek itsasoak eta ura eta Hadesek hilen mundua edo inframundua. Lurra, Gea hain zuzen, ezin zen erreklamatu, eta ondorioz hiruren menpean geratu zen, adibidez Poseidonen lurrikarekin edo Hadesek hilak eskatzen zituenean.

Gea oso haserretuta zegoen Zeusek bere semeak, titanak, nola tratatu zituen ikusita, eta ondorioz jainkoak erasotu zituen. Zeus jainkoen errege bilakatu eta gutxira Geak bere bi munstro semeak Tifon eta Ekidna jainkoak erasotzera bidali zituen. Zeusek Tifon garaitzea lortu zuen, zailtasun askorekin hala ere, mendi baten azpian harrapatuz, baina Ekidna eta bere semak libre utzi zituen etorkizuneko heroiek erronkak izan zitzaten.

Zeus eta Hera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeus Heraren neba eta gizona zen, eta elkartasun honen ondorioz Ares, Hebe eta Hefesto jaio ziren, nahiz eta mito batzuek Herak Hefesto bakarrik eduki zuela esaten duten arren. Egile batzuek Ilitia eta Eris ere hauen alaba bezala irudikatzen dituzte. Zeus oso famatua da maitale asko izan zituelako, gehienak gizakiak, adibidez Semele, Alkmena, Io, Europa eta Leda, baian baita ninfa batzuk ere. Aipatu beharrekoa da elkartasun hauetatik dinastia heleniko askoren sortzaileak jaio zirela. Greziar mitologiaren arabera Zeusek jainkosak ziren maitaleak ere izan zituen, Leto, Demeter, Dione eta Maia adibidez.

Mito askok Hera maitale eta konkista hauekiko oso jeloskor erakusten dute, eta ondorioz maitale eta hauen seme-alaba guztien etsai bezala. Denbora zati batean, Eko izeneko ninfa batek Hera amodio-kontu hauetatik entretenitzeko lana izan zuen denbora osoan berba eginez. Hala ere, Herak iruzur hhonetaz jakin zuenean Eko madarikatu zuen besteek esaten zutena bakarrik esan ahal izatera.

Beste historio batzuetan Herak izugarrizko mespretxua zuen Ganimedesekiko. Hau, Zeusek Troiatik Olinpora eraman zuen printzipe gazte bat izan zen jainkoen koparia izateko, baita Zeusen maitalea izateko ere.

Bahitzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeusen bahitzeak bezala ezagutzen direnak, benetan bortxaketak, ez ziren amodio-kontuak. Gertaera mitikoak ziren non kultu lokalen arabera uretako eta basoko ninfei gertatzen zitzaien olinpiar ordena patrilinealaren ondorioz, eta erreboluzio kultural, sozial eta erlijioso bezala erabiltzen ziren antzinako sinesmenak alde batera uzteko eta ohitura erlijioso berriak sortzeko.

Aipatu beharrekoa da bahitze hauetan inoiz olinpiar jainkosarik ez agertzea. Zeusek ninfarekin garai heroikoetaraino iraungo zuen errege dinastien lehen erregea sortzen zuen. Kasu askotan, Hera jainko jeloskorrak tradizio erlijioso kontserbadoreak irudikatzen zituen, eta maliziaz mendekatzen zen ninfa traidoreaz eta bere ondorengoetaz. Esan beharra dago batzuetan bahitutakoa giza emakume bat zela, eta kasu hauetan emakume hori beti izaten zen ninfa baten alaba edo erdijainko bat.

Zeus artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeusen omenez egin den eskultura famatuenetariko bat, seguruenik famatuena, Fidias eskultore greziarrak egin zuen K. a. 435 urtean. Eskultura Olinpian eriki zen eta tradizionalki mundo zaharreko Munduko Zazpi Mirarietako bat zen. Fidiasek tunika eta apaingarriak urrez egin zituien eta gorputza marfilez.

Zeus filosofian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neoplatonismoan Zeusek beste jainkoekiko zuen erlazioa oso garrantzitsua izan zen, eta Demiurgo edo Buru Jainkotiar bezala interpretatzen da. Espezifikoki ikuspegi hori "Enéadas de Plotino"[10] eta Prokloren "Teoría Platónica" barruan ikusi daiteke.

Ikusi ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. Hesiodo, Teogonia 36–52.
  3. Homero, Iliada i.503–533.
  4. «Que Zeus es el rey del cielo es un dicho común a todos los hombres.» (Pausanias ii.24.2.)
  5. Bi historia ezberdin eta kontraesankor daude: Hesiodok bere Teogonia-an dio itsasoko bitsetik jaio zela Kronosek Urano irendu eta gero, beraz azken honen alaba izango zen; Homerok berriz Iliada-n dio (V. liburuan) Zeus eta Dionesen alaba zela. Platonen arabera (El banquete 180e) bi hauek entitate guztiz ezberdinak dira: Afrodita Urania eta Afrodita Pandemos.
  6. Hamilton Edith, "Mythology", 467. orr, Back Bay Books, 1942, ISBN 978-0-316-34114-1.
  7. Homero, Iliada i.202, ii.157, 375, eta hurrengoa.; Pindaro, Istmicas iv.99; Higino, Astronomia poetica ii.13.
  8. Himno homerikoetan: Himno a Deméter.
  9. Zeus Kásios Sózon y Afrodita Sózousa, divinidades protectoras de la navegación Sabino Perea-ren eskutik. 2015ko Uztailaren 11an kontsultatuta.
  10. "Tratado IV"-an, «Problemas del Alma», Demiurgoa Zeus-ekin identifikatzen da:«Cuando bajo el nombre de Zeus estamos considerando al demiurgo debemos abandonar todas las nociones de etapa y progreso, y reconocer una vida inmutable e intemporal.»

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zeus Aldatu lotura Wikidatan