Edukira joan

Zezilia Frantziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zezilia Frantziakoa

Bizitza
Jaiotza1097 (egutegi gregorianoa)
Heriotza1145 (egutegi gregorianoa) (47/48 urte)
Familia
AitaFilipe I.a Frantziakoa
AmaBertrade Montfortekoa
Ezkontidea(k)Tankredo Galileakoa  (1106 (egutegi gregorianoa) -  1112ko abenduaren 19a)
Pons (en) Itzuli  (1112 (egutegi gregorianoa), 1115 (egutegi gregorianoa) -  1137 (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaKapet etxea
Jarduerak

Zezilia Frantziakoa edo Zezilia Kapet (10971145 ondoren) printzesa izan zen eta ezkontzaz lehenengo Tarso eta Mopsuestiako anderea eta gero Galileako printzesa ezkontidea eta Antiokiako erregeordea.[1][2]

Bertrada Montforteko eta Filipe I.a Frantziako erregearen alaba izan zen. Guillermo de Tirok erregistratu zituen bai senidetasuna bai bere ezkontzak.[3]

Lehen ezkontza, Bohemundo I.a Antiokiakoa (Tarentoko Bohemundo) Frantziako gortean Alejo I.a Komnenoren aurkako laguntza bila egon zen bitartean konpondu zen. Zezilia Antiokiara abiatu zen 1106. urtearen bukaeran eta Zilizian Tarso eta Mopsuestiako anderea bihurtu zen. 1099-1101 bitartean Tankredo Galileako printzearekin ezkondu zen (1106. urtearen amaieran), eta 1100-1103 eta 1105-1112 bitartean Antiokiako erregeordea izan zen.

1112a. urtean hiltzen ari zela, Tancredok Ponce Tripolikoari emaztearekin ezkonduko zela aginarazi zion, eta Tancredok Arzghanen gotorlekua eta Rouge gaztelua eman zizkion ezkonsari gisa. 1112. urtean ezkondu ziren. 1133. urtean, Zengik, Mosulgo atabegak, Ponce setiatu zuen Montferrandeko bere gazteluan, eta Zeziliak Jerusalemgo Fulko anaia erdiari dei egin zion laguntza eske. Zengik setioa utzi zuen, baina bigarren setio batean, 1137. urtean, Ponce harrapatu eta hil egin zuen. Emaztea eta seme Raimundo II.a Tripolikoa, izan zituen oinordeko. Zezilia 1145.ean hil zen.

Ponce Tripolikoarekin izandako ondorengotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Raimundo II.a Tripolikoa
  • Felipe,
  • Inés, Reinaldo II.a Margatekoaren emaztea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «About: Cecilia de Francia» es.dbpedia.org (kontsulta data: 2025-10-08).
  2. (Ingelesez) «Family tree of x Cecilia de Francia» Geneanet (kontsulta data: 2025-10-08).
  3. Ivan Gobry, Histoire des Rois de France, Philippe Ier, père de Louis VI, Paris, Pygmalion, 2003, p. 366. ISBN 2-85704-799-1

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]