Zhelju Zhelev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zhelju Zhelev
Zhelyu-Zhelev-20090423.jpg
Bulgariako presidentea

1990-08-01 - 1997-01-22
Bulgariako Biltzar Nazionaleko kide

Bizitza
Izen osoa Желю Митев Желев
Jaiotza Q2012724 Itzuli1935eko martxoaren  3a
Herrialdea  Bulgaria
Lehen hizkuntza bulgariera
Heriotza Sofia2015eko urtarrilaren  30a (79 urte)
Hobiratze lekua Sofiako Hilerri Zentrala
Familia
Ezkontidea(k) Q12285994 Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Sofiako Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Doktor Nauk in Philosophya Itzuli
Hizkuntzak bulgariera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, filosofoa eta ez-fikzio idazlea
Jasotako sariak
Kidetza 7th Grand National Assembly Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Orthodox Christianitya Itzuli
Alderdi politikoa Bulgariako Alderdi Komunista
Union of Democratic Forces Itzuli
Signature of Zhelyu Zhelev.png

Zhelju Mitev Zhelev (bulgarieraz: Желю Митев Желев; Vesselinovo, 1935eko martxoaren 3a - Sofia, 2015eko urtarrilaren 30a) bulgariar politikaria izan zen. Bulgariako presidentea izan zen 1992-1996 urteetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sofiako Unibertsitatean filosofiako ikasketak amaitu ondoren, doktoregoa lortu zuen, baina ezin izan zuen unibertsitatean eskolarik eman, leninismoaren aurkako kritika egin baitzuen bere tesian. 1980an Bulgariaren Berregituratze eta Irekitzearen Aldeko Kluba sortu zuen, demokrazia politiko eta kulturalean oinarritua zegoena, eta bere indar ahula zela-eta, gobernu komunistak onartu egin zuen.

Gorbatxovek Sobietar Batasunetik bultzatutako erreformen ondorioz Europako komunismoen krisia sortu zenean, klub hori Demokrazia Indarren Batasuna zeritzan frontean sartu zen 1989an, beste hamabost talde politikorekin batera, eta Zhelev bertako koordinatzaile aukeratu zuten.

1990eko hauteskundeen ondoren, fronte haren talde parlamentarioaren presidente-kargua hartu zuen. Garai hartan, alderdi sozialistako Petar Mladenov Errepublikako presidenteak bere alderdi barruko krisialdiaren ondorioz dimititu egin behar izan zuenean, Zhelev aukeratu zuten presidente, bere alderdiaren eta beste zenbait alderdi politiko txikiren hitzarmenari esker. Kargua hartu eta berehala, demokrazia sendotzeko aldaketa politikoak eta merkatu-ekonomiarako garapena bultzatuko zituela zin egin zuen. 1992an Bulgaria Europako Kontseiluko kide gisa onar zezaten lortu zuen. 1997ko hauteskundeetan Petar Stoianovek hartu zuen Zheleven kargua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zhelju Zhelev Aldatu lotura Wikidatan