Edukira joan

Zhou Xun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zhou Xun

Bizitza
JaiotzaQuzhou1974ko urriaren 18a (51 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Familia
Ezkontidea(k)Archie Kao  (2014 -  2020)
Hezkuntza
HeziketaZhejiang Vocational Academy of Art (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, zinema aktorea, modeloa eta ekintzaile ekologista
Jasotako sariak
Genero artistikoaC-pop (en) Itzuli
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa

weibo.com…
IMDB: nm0955782 Allocine: 32428 Allmovie: p270417
Instagram: i_zhouxun Musicbrainz: ca46ca12-82c0-4c0f-955d-5d56c6b95460 Discogs: 3267795 Edit the value on Wikidata

Zhou Xun (txinera tradizionalez: 周迅; pinyinez: Zhōu XùnKantoiko jyutpingez: Zau1 Seon3; Quzhou, Zhejiang, Txina, 1974ko urriaren 18a)[1] aktorea, abeslaria eta modeloa da. Nazioarteko ospea lortu zuen Suzhou River (2000) eta Balzac and the Little Chinese Seamstress (2002) filmetan egindako lanengatik. Zhouk film aipagarriak egin zituen: Maybe Love (2005), The Equation of Love and Death (2008), Painted Skin (2008), The Message (2009), Flying Swords of Dragon Gate (2011), Our Time Will Come (2017) eta Across the Furiosea. Telebistan, besteak beste Palace of Desire (2000), The Legend of the Condor Heroes (2003), Red Sorghum (2014), Ruyi's Royal Love in the Palace (2018), A Little Mood for Love (2021) eta Imperfect Victim (2023) lanak egin ditu.[2][3]

2009an, "Grand Slam" saria irabazi zuen lehen emakumezko aktore txinatarra bihurtu zen, Emakumezko aktore Onenaren saria irabazi ostean ,txinatar hizkuntzako hiru sari garrantzitsuenetan ere bai, Golden Horse Awards, Hong Kong Film Awards eta Golden Rooster Awards sarietan.[4]

Zhou klase ertaineko familia batean jaio zen, Quzhoun (Zhejiang). Bere aita, Zhou Tianning, bertako zinema proiektatzen zuena zen, eta ama, Chen Yiqin, saltoki handi batzuetan saltzailea zen. Quzhouko bigarren hezkuntzako 1. zenbakiko eskolan ikasi zuen. Graduatu ostean, Zhou Zhejiangeko Arte Eskolan matrikulatu zen arte dramatikoekiko interesa sakontzeko, gurasoen nahien aurka, karrera praktiko bat egin zezan nahi zuten eta. Nerabea zela, Strange Talesen Amongst Old and Desolate Tombs filmean paper bat egiteko aukeratu zuten.[5]

2014ko maiatzean Archie Kao aktore amerikarrarekin harremana zuela baieztatu zuen, bikotea urte bereko uztailaren 16an ezkondu zen Hangzhoun (Zhejiang, Txina). Hala ere, geroago, 2020ko abenduan, adiskidetasunez dibortziatu zirela baieztatu zuten, 2018tik bikotea bananduta zegoela zioten zurrumurruak zabaldu ostean.

Txinako telebistan egin zen ezaguna. Nazioarteko izar bihurtu zen Suzhou River (euskaraz: «Suzhou erreka») filmean egindako paper bikoitzari esker, 2000. urtean, Parisko Zinemaldian Emakumezko Aktore Onenaren saria eman ziotenean.[6]

Besteak beste, lan hauexetan hartu du parte:[7][8]

Telebistako serieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2018 Ruyi's Royal Love in the Palace Ula-Nara Ruyi 83 kapitulu
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2019 Remain Silent - Francis Ng eta Zu Fengekin batera
2020 1. Onmyoji (Shi Shen Ling) - Chen Kun, Qu Chuxiao eta Shen Yuerekin batera

Barietate-saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Egitaraua: Oharrak
2015, 2016, 2021 Happy Camp 3 kapitulu - gonbidatua

Aldizkariak / argazki-saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Oharrak
2019 Txinako T Magazina (urriko argitalpena)
2020 Vogue Film Autumn / Winter Issue Wang[9][10] Yiborekin batera
Sariak
Urtea Saria Deskribapena
2006 25.Hong Kong Film Awards (Hong Kong Film Critics Society Award) Emakumezko aktore onena (Perhaps Love)
2006 Taiwan Golden Horse Awards Emakumezko aktore onena
2007 26.Hong Kong Film Awards Antzeztaldeko emakumezko aktore onena (The Banquet)
2009 Golden Rooster sariak Emakumezko aktore onena
2009 Asia Film Awards sariak Emakumezko aktore onena: The Equation of Love & Death

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Xun Zhou | Reparto, Producción, Música» IMDb (kontsulta data: 2025-03-24).
  2. (Gaztelaniaz) Rueda, Javier. (2023-12-14). «Xun Zhou: La estrella china: biografía, logros y curiosidades» El CineClub (kontsulta data: 2025-03-24).
  3. (Frantsesez) «Zhou Xun» www.nautiljon.com (kontsulta data: 2025-03-24).
  4. China's Three Golden Shadow Queen Grand Slam winners: Zhang Ziyi, Zhou Xun, Zhou Dongyu, who do you like better?. .
  5. «周迅:"壹基金"终身免费义工 已患上"保强迫症"_网易娱乐» web.archive.org 2018-10-17.
  6. Copia archivada. .
  7. (Gaztelaniaz) SensaCine. Zhou Xun. (kontsulta data: 2025-03-24).
  8. (Gaztelaniaz) «Zhou Xun» FilmAffinity (kontsulta data: 2025-03-24).
  9. «Zhou Xun and Wang Yibo Stun in Vogue Film’s Retro Inspired Autumn Winter Cover» DramaPanda 4 de noviembre de 2020.
  10. Li Bingbing and Zhu Yilong & Zhou Xun and Wang Yibo Pair Up in VOGUE Film’s Autumn/Winter Issue and Micro Movie. 4 de noviembre de 2020.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]