Zibarkoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaZibarkoak
Motaetnia
Geografia
EstatuaEspainia

Zibarkoak edo Kabarkoak, latinezko Cibarci, -eos hitzatik,[1] erromatarren garaiko Galiziako mendebaldeko tribu bat ziren, Gallaecia Lucensekoa, alegia. Haien lurrek albioen eta egobarroen lurraldeekin egiten zuten muga.

Plinio Zaharrak herri horretaz bere Naturalis historia liburuan hitz egin zuen.[2]

Uste da Navia eta Eo ibaien arteko kostalde aldean dagoen lurraldean kokatuta zeudela. Gaur egun lurralde horietan San Xulián de Cabarcos eta San Xusto de Cabarcos herriak daude. Parrochiale Suevum Erdi Aroko eskuizkribu batek Carvarcosko parrokia aipatzen du bestetik. Beraz, pentsatzeko da "Cabarcos" eta "zibarkoak" etimologikoki lotuta daudela.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]