Edukira joan

Zibilizazio ekologiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zibilizazio ekologikoa, gizarte jakin baten barruko gizarte eta ingurumen erreformaren ustezko azken helburua deskribatzen duen kontzeptu hipotetikoa da. Horrek esan nahi du munduko klima-aldaketari eta gizarte-bidegabekeriei erantzuteko behar diren aldaketak hain direla zabalak, non beste giza zibilizazio mota bat behar den, printzipio ekologikoetan oinarritutakoa[1]. Txinako Alderdi Komunistaren ideologiaren tentsioetako bat bihurtu da, askotan “Xi Jinping Zibilizazio Ekologikoari buruzko Pentsamendua” esaten zaiona.

Kontzeptualizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentzu zabalean, zibilizazio ekologikoak aldaketa sozialak, ekonomikoak, hezkuntzakoak, politikoak, nekazaritzakoak eta beste mota batekoak nahasten ditu iraunkortasunerantz.[2]

Terminoa 1980ko hamarkadan sortu bazen ere, ez zuen erabilera orokorrik ikusi 2007ra arte, "zibilizazio ekologikoa" Txinako Alderdi Komunistaren (CCP)[3][4] helburu esplizitu bihurtu zen arte. 2014ko apirilean, Nazio Batuen Zibilizazioen Aliantzak eta Segurtasun Ekologikoaren Nazioarteko Lankidetza Erakundeak zibilizazio ekologikoari buruzko azpibatzorde bat sortu zuten.[5]

Zibilizazio ekologikoaren aldekoak bat datoz Frantzisko aita santuak idatzitakoarekin: "Ez gaude bi krisi bereiziren aurrean, bata ingurumenekoa eta bestea soziala, baizik eta krisi konplexu baten aurrean, aldi berean soziala eta ingurumenekoa dena. Konponbiderako estrategiek ikuspegi integratua eskatzen dute pobreziaren aurka borrokatzeko, baztertuei duintasuna itzultzeko eta, aldi berean, natura babesteko”.[6] Hala, zibilizazio ekologikoak azpimarratzen du ingurumen- eta gizarte-erreforma handiak egin behar direla, bai epe luzerakoak, bai sistemikoak.[2]

Txinako gobernuak uste du zibilizazio ekologikoa lotuta dagoela “Gerriko eta Bide Ekimenaren” (Ingelesez “Belt and Road Initiative”) garapenarekin, non batzuetan "Zeta Bide Berdea" (Ingelesez "Green Silk Road") terminoa erabiltzen den.[7]

Gobernuak zibilizazio ekologikoari buruz duen ikuspegia hirietan zentratzen da, krisi klimatikoari aurre egiteko irtenbide orok hirietan zentratu behar duela pentsatuz, bertan bizi direlako pertsona gehienak, energia gehiena kontsumitzen delako eta karbono emisio gehienak sortzen direlako.[7] Txinak zibilizazio ekologikoko hiri pilotu izendatu ditu, Guiyang barne.[7]

1984an, Sobietar Batasuneko ingurumen-aditu ohiek "Zibilizazio ekologikoa" terminoa proposatu zuten "Zibilizazio ekologiko indibiduala baldintza sozialista helduetan trebatzeko moduak" izeneko artikuluan (Ingelesez “Ways of Training Individual Ecological Civilization under Mature Socialist Conditions”).[8] Hiru urte geroago, zibilizazio ekologikoaren kontzeptua jaso zen Txinan, eta Qianji Ye (1909 – 2017) nekazaritza-ekonomialariak erabili zuen lehen aldiz, 1987an.[8]

1998. urtetik aurrera, CCPa garapenerako ikuspegi hutsetik eko-garapenera aldatzen hasi zen.[9] Ingurumenari buruzko ebidentzia zientifikoei zein presio publikoa handitzeari erantzunez, CCP bere ideologia berriz formulatzen hasi zen, onartzeko ikuspegi garatzailea erreforman eta irekitzean ez zela jasangarria.[9] CCPa ingurumen-kulturaren terminologia (huanjing wenhua) eta zibilizazio ekologikoa erabiltzen hasi zen.[9]

Terminoa zabalago aurkitzen da txinatar eztabaidetan 2007tik aurrera.[3][4] 2012an, Txinako Alderdi Komunistak (CCP) bere konstituzioan zibilizazio ekologikoa lortzeko helburua sartu zuen, eta bost urteko planean ere agertu zen.[2][10] Txinako Alderdi Komunistaren 18. Kongresu Nazionalak, 2012an, zibilizazio ekologikoa herrialdeko garapen nazionaleko bost helburuetako bat bihurtu zuen.[11] "Ekologia, Produktibitatea, Bizigarritasuna" landa-garapenaren ikuspegia azpimarratu zuen.[11] Zibilizazio ekologikoak garrantzi handiagoa hartu zuen Txinan, Xi Jinping Amets Txinatarrera hurbildu ondoren.[9] Txinako testuinguruan, terminoak, orokorrean, "postmodernismo eraikitzaile" baten esparrua suposatzen du, praktika modernisten hedapen baten edo "postmodernismo dekonstruktibo" baten aurrean, Jacques Derridaren deseraikuntzatik datorrena.[2]

2015etik, Txinako zibilizazio ekologikoari buruzko eztabaida marxismoaren forma "organiko" batekin lotzen da.[2] "Marxismo organikoa" Philip Claytonek eta Justin Heinzekehrek erabili zuten lehen aldiz 2014ko Marxismo organikoa: kapitalismoaren eta hondamendi ekologikoaren alternatiba liburuan.[12] Liburua txinerara itzuli zen eta Herri Prentsak (Ingelesez "People Press") argitaratu zuen 2015ean, eta zibilizazio ekologikoa mugimendu ekologiko globalaren helburu gisa deskribatzen du.[13]

2017an hasita, Txinako unibertsitateek eta eskualdeetako gobernuek Xi Jinping Pentsamendua Zibilizazio Ekologikoari buruz aztertzeko zentroak ezartzen hasi dira.[9] 2018an, Txinako Herri Errepublikaren Konstituzioa aldatu zen, zibilizazio ekologikoaren eraikuntzaren kontzeptua sartzeko, ingurumenaren kontserbazioa eta garapenari buruzko ikuspegi zientifikoa azpimarratzen zuten aldaketen zati gisa.[14] 2022an, Txinako Alderdi Komunistaren 20. Kongresu Nazionalak, gainera, zibilizazio ekologikoa nabarmendu zuen CCPren garapen-helburu nagusi gisa.[7]

"Zibilizazio ekologikoa" esaldia ingelesezko liburu batean termino tekniko gisa erabili zen lehen aldia 1995ean izan zen, Roy Morrisonen eskutik, Demokrazia ekologikoa liburuan.[15] "Zibilizazio ekologikoa" eta "postmodernismo eraikitzailea" Alfred North Whiteheaden filosofia prozesalarekin lotu dira.[2][16] David Ray Griffin, prozesuaren filosofoa eta Claremont School of Theology-ko irakaslea, "postmodernismo eraikitzailea" terminoa erabili zuen lehenengo aldiz bere 1989ko liburuan, Variantes de Teologia Postmodernoan.[17]

"Zibilizazio ekologikoa" (Seizing an Alternative: Towards a Ecological Civilization) gaiari buruz egin zen nazioarteko konferentziarik handiena Pomona Collegen egin zen 2015eko ekainean. Mundu osoko 2.000 parte-hartzaile inguru bildu ziren, eta mugimendu ekologistako liderrak izan ziren: Bill McKibben, Vandana Shiva, John B. Cobb, Jr., Wes Jackson eta Sheri Liao.[18]

Hori Zibilizazio Ekologikoari buruzko IX. Nazioarteko Foroarekin batera egin zen, hau da, Claremont, CAn 2006. urtean sortutako urteroko konferentzia-sortarekin.[19] Philip Clayton eta Wm. Andrew Schwartzek Zibilizazio Ekologikoaren Institutua (EcoCiv) sortu zuen, eta What is Ecological Civilization: Crisis, Hope, and the Future of the Planet (Zibilizazio ekologikoa zer den: krisia, itxaropena eta planetaren etorkizuna) liburua idatzi zuen.[20]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Wang, Hongbo. (2017). Proceedings of the 2017 International Conference on Innovations in Economic Management and Social Science. Atlantis Press ISBN 978-94-6252-314-2. ISSN 2352-5428..
  2. a b c d e f (Ingelesez) Wang; He; Fan. (2014). The Ecological Civilization Debate in China. China: Monthly Review.
  3. a b (Ingelesez) Chun, Zhang. (2015). «China’s New Blueprint for an ‘Ecological Civilization» The diplomat.
  4. a b (Ingelesez) Oswald, James. (2016). China turns to ecology in search of ‘civilisation’. Australia: Asian studies assosiation.
  5. (Ingelesez) Zhu, Guangyao. (2016). Ecological Civilization: A national strategy for innovative, concerted, green, open and inclusive development. United Nations Environment Programme.
  6. Francis, Pope. Laudato Si': On Care for Our Common Home. p. Ch 4, #139
  7. a b c d Curtis, Simon; Klaus, Ian (2024). The Belt and Road City: Geopolitics, Urbanization, and China's Search for a New International Order. New Haven and London: Yale University Press. doi:10.2307/jj.11589102. ISBN 9780300266900. JSTOR jj.11589102.
  8. a b Arran Gare, "Barbarity, Civilization and Decadence: Meeting the Challenge of Creating an Ecological Civilization" Archived 2016-11-04 at the Wayback Machine, in Chromatikon V: Yearbook of Philosophy in Process, ed. Michel Weber and Ronny Desmet (Louvain-la-Neuve: Presses universitaires de Louvain, 2009): 167.
  9. a b c d e Harrell, Stevan (2023). An Ecological History of Modern China. Seattle: University of Washington Press. ISBN 9780295751719. JSTOR jj.8362580
  10. John B. Fullerton, "China: Ecological Civilization Rising?", last modified May 2, 2015, Huffington Post, accessed November 1, 2016.
  11. a b Abramson, Daniel Benjamin (2020). "Eco-Developmentalism in China's Chengdu Plain". In Esarey, Ashley; Haddad, Mary Alice; Lewis, Joanna I.; Harrell, Stevan (eds.). Greening East Asia: The Rise of the Eco-Developmental State. Seattle: University of Washington Press. ISBN 978-0-295-74791-0. JSTOR j.ctv19rs1b2.
  12. "Spotlight: Organic Marxism, China's ecological civilization drive in spotlight at int'l conference", last modified May 1, 2016, Xinhua News Agency, accessed November 1, 2016. See Philip Clayton and Justin Heinzekehr, Organic Marxism: An Alternative to Capitalism and Ecological Catastrophe (Claremont: Process Century Press, 2014).
  13. Philip Clayton and Justin Heinzekehr, Organic Marxism: An Alternative to Capitalism and Ecological Catastrophe, trans. Xian Meng, Guifeng Yu, and Lixia Zhang (Beijing: The People's Press, 2015).
  14. Rodenbiker, Jesse (2023). Ecological States: Politics of Science and Nature in Urbanizing China. Environments of East Asia. Ithaca, NY: Cornell University Press. ISBN 978-1-5017-6900-9.
  15. Jiahua Pan, China's Environmental Governing and Ecological Civilization (Heidelberg: Springer-Verlag GmbH, 2016), 34.
  16. Cobb, Jr., John B.; Scwhartz, Wm. Andrew (2018). Putting Philosophy to Work: Toward an Ecological Civilization. Minnesota: Process Century Press. ISBN 978-1940447339.
  17. John B. Cobb, Jr., "Constructive Postmodernism" Archived 2013-08-08 at the Wayback Machine, 2002, Religion Online, accessed November 1, 2016. See David Ray Griffin, William A. Beardslee, and Joe Holland, Varieties of Postmodern Theology (Albany, State University of New York Press, 1989)
  18. Herman Greene, "Re-Imagining Civilization as Ecological: Report on the 'Seizing an Alternative: Toward an Ecological Civilization' Conference", last modified August 24, 2015, Center for Ecozoic Societies, accessed November 1, 2016.
  19. "CONFERENCE LIST". postmodernchina.org. Archived from the original on 2019-12-24. Retrieved 2019-12-24
  20. Philip Clayton and Wm. Andrew Schwartz (2019). What is Ecological Civilization?: Crisis, Hope, and the Future of the Planet. Anoka, Minnesota. ISBN 978-1-940447-41-4. OCLC 1112736444.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]